Toutes les nouvelles

301proposamen jaso ditugu 2019ko Uda Ikastaroetarako

Proposatzaileak anitzak dira; ohikoak gai berriekin, eta baita orain artean gurekin ibili ez direnak ere. Unibertsitateko irakasleak, erakunde publikoak, enpresak, profesional independienteak, e.a.

Gaiei begiratuz ere, aniztasuna da nagusi; gizartearen gaur egungo arduren inguruko hausnarketak mahai gainean jartzen dituzten planteamenduak ditugu, ikuspegi desberdinetatik aztertuak. Batzuk oso teknikoak (kongresuak, jardunaldi profesionalak, eskolak …). Besteak ordea (Ikastaroak, tailerrak, jarduera irekiak, erakusketak) gizarte guztiari orokorrean zuzendurikoak; ongizate emozionala, kultura, eta beste hainbat arloetan.

52 dira euskaraz egiteko jaso ditugun proposamenak, - gero eta pisu handiagoa du Euskarak gure egitarauan-, eta 20 ingelesez.

Kokapenaren inguruan, 185 dira Gipuzkoa aukeratu dutenak Ikastaroa ospatzeko; 66 proposamen jaso ditugu Bizkairako, 17Arabarako, eta besteak, Akitania, Nafarroa eta online modalitaterako. Bestalde, eta gure herrietara hurbiltzeko deialdiari erantzunaz, 20 herri desberdinetarako proposamenak jaso ditugu.

Besterik ezin aurreratu oraingoz… Gogotsu gaude, datorren urterako Egitaraua osatu eta antolakuntzan aurrera egiteko.

Badugu lana, martxoaren 28an matrikula ireki eta informazioa egoki plazaratzeko.

Espero dugu gizartearen beharrei erantzuna emango dion programa osatzeko gai izatea.

Bien bitartean, online ikastaroekin jarraituko dugu.