
Topagune - Naturan Hezi II Topaketak: Ekozentrismoruntz bidaia
Description
Naturan Hezi Eskola eremu berdeetan hezten duen hezkuntza-komunitatearen topagunea da, non ikastaroak eta urteko Topaketak ospatzen ditugun. Topaketen helburua gai zehatz baten inguruan sakontzea da, hizlari adituei entzunez, esperientziak partekatuz, eta ikastetxeen artean elkarlanak eta sinergiak sortuz.
Lehen edizioan, 2021 urteko Uda Ikastaroan, naturan hezteak ikastetxean zekarren eraldaketa pedagogikoa izan genuen aztergai, eta zeharka baina nabarmen, irakasle eta ikasleen begirada aldatu behar zela ondorioztatu genuen.
Aurtengo Uda Ikastaro honetarako dugun helburua da, egungo gizarte eredu antropozentristaren testuinguruan, naturara hurbiltzeko eta berarekin harremanatzeko dugun moduak, pairatzen ari garen klima-larrialdia eta biodibertsitatearen galera ondorio garbia direla ulertzea.
Hezkuntzan, gizartearen beste arloetan bezala, antropozentrismoaren eraginak zaildu egiten digu jasangarritasunaren bidea jarraitzea, beraz ekozentrismorantz igarotzeko hausnarketa egin, ereduak ezagutu eta erramintak garatu behar ditugu gure ikasleen begirada aldatzeko. Horretan jarriko dugu fokoa Naturan Hezi II Topaketa honetan.
Objectifs
Naturan hezten dutenen artean komunitatea sortu eta saretzea.
Naturara modu jasangarriago batean hurbiltzeko gakoak ematea.
Naturarekin kontaktu jarraian dauden hezkuntza-komunitateek kontzientzia ekozentrista garatzen ote duten hausnartzea.
Activité s'adressant à
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Méthodologie
Zuzeneko saio partehartzaileak izango dira, presentzialki jarraitu ahal izango direnak. Topaketen hasieran, gaiaren inguruan arituko diren hizlari gonbidatuei egingo diegu tartea eta ondoren, aldiz, ikastetxe eta norbanakoek esperientziak, bizipenak eta zalantzak partekatzeko foroa sortzea da helburua.
Programme
2022-06-28
Ikasleen eskura irakurketak eta edukiak jarriko dira online formatuan eduki osagarri gisa ikastaroa hasi aurretik irakur eta ikusteko
Erregistroa
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Irati Andoño Erdozain | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
- Kakun Orbegozo Rezola | Kutxa Ekogunea - Edukien eta Ingurumen Heziketako gaien arduraduna
- Jon Ander Galarraga Zubeldia | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
- Erkiz Miguez Montero | Kutxa Ekogunea - Baso-eskola teknikaria
Mahai ingurua: “Zer da Antropozenoa? Zergatik gara antropozentristak? Gure begiradaren aldaketaren beharra.“
- Kakun Orbegozo Rezola | Kutxa Ekogunea - Edukien eta Ingurumen Heziketako gaien arduraduna (Moderatzailea)
“Antropozenoa, Lurreko ekosistemetan gizakiaren eragina frogatzen duen kontzeptu geologikoa”.
- Jose Mª Hernandez Gomez | Cristina Enea Fundazioa - Zuzendaria/ Kudeatzailea
“Antropozenoa etikatik, gizarte ekosozial baten bila”.
- Jose Manuel Gutierrez Bastida | Ingurugela-ceida - Bilboko Ingurugela-Ceidako zuzendaria
"Ingurumen aldaketa globalaren arrazoi nagusia antropozentrismoa al da?".
- Aiora Zabala | The Open University eta Cambridge Unibertsitatea - Irakaslea
“La ecopedagogía como nuevo enfoque educativo desde la Carta de la Tierra.“
- Alfonso Fernández Herrería | Universidad de Granada - Profesor jubilado del Departamento de Pedagogía (Facultad de Ciencias de la Educación)
Atsedena
“Ekozentrismorantz diseinatzen.“
- Isaak Aranberri Agirre | Zumaiena - Zuzendari Orokorra
“Basoa ez da guretzako.“
- Ane Gartzia Aranburu | Orereta Ikastola - Haur Hezkuntzako irakaslea
- Jone Briñas Manterola | Orereta Ikastola - Lehen Hezkuntzako irakaslea Heziketa fisikoko espezialidadean
- Egoitz Verdugo Markotegi | Orereta Ikastola - Bigarren Hezkuntzako irakaslea zientzia arloan eta Zuzendari Pedagogikoa
“Hizkuntza, ekozentrismorako tresna.“
Hizkuntza, ekozentrismorako tresna.
- Idurre Betelu Jauregi | Elatzeta Ikastetxea - Haur Hezkuntzako koordinatzailea
- Maria Azkarraga Ariztegui | Elatzeta Ikastetxea - Haur Hezkuntzako irakaslea
- Maitane Crespo Cruz | Elatzeta Ikastetxea - Haur Hezkuntzako irakaslea
“Uzta kolektiboa“
- Irati Andoño Erdozain | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
- Kakun Orbegozo Rezola | Kutxa Ekogunea - Edukien eta Ingurumen Heziketako gaien arduraduna
Bazkaria (matrikularen prezioan barne )
“Harremanduz eskolen esperientziak partekatzeko azoka“
- Irati Andoño Erdozain | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
- Kakun Orbegozo Rezola | Kutxa Ekogunea - Edukien eta Ingurumen Heziketako gaien arduraduna
- Jon Ander Galarraga Zubeldia | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
- Erkiz Miguez Montero | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
“Zer gara unibertso honetan? Planetarioan ekozentrismoruntz bidaia“
- Irati Andoño Erdozain | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
- Kakun Orbegozo Rezola | Kutxa Ekogunea - Edukien eta Ingurumen Heziketako gaien arduraduna
- Jon Ander Galarraga Zubeldia | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
- Erkiz Miguez Montero | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
Directeurs

Irati Andoño Erdozain
Kutxa Ekogunea
Kutxa Ekoguneko Baso-eskola teknikaria da. EHUko Bilboko Irakasleen eskolan irakasle ikasketak burutu ditu, Haur Heziketan espezialitatea eta Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik Ikaskuntza Espazioen Diseinua graduondoa burutu du. Esperientzia handia du haur eta gazteekin bai helduekin lanean, herrialde eta hezkuntza zein laguntza ezarpen ezberdinetan. Baso Eskola edo Forest Kindergarten proiektua lideratzen aritu da Eskozian urte luzez eta Bandera berdea (Eco Flag) lortzeko partaide aktiboa izan da.
Conférenciers

Isaak Aranberri Agirre
Zumaiena hezkuntza erakundeko zuzendari orokorra. Ekonomian lizentziatua, dantzari profesional ohia eta herriko hainbat kultura eragiletako partaide. Hezkuntzan gauzak beste modu batera egin daitezkeela pentsatzen duen erakunde bateko kide izanik, azken urteetan ZUMAIENA hezkuntza proiektua elkarlanean bideratuz dabil bere egunerokoan. Konfiantzaren Pedagogiak eskaintzen duen marko pedagogikoa oinarri harturik, hezkuntza erakunde hori osatzen duten ikasle, familia, irakasle, herriko eragile, profesional eta Euskal Herriko erakunde ezberdinekin hainbat proiektu berritzaile bultzatzen dihardu bere eguneroko lanean: besteak beste, psikomotrizitatea, atelierra, Sukalde Giroan egitasmoa, 2030 Agenda hezkuntzan eta Baso Magikoa.

Maria Azkarraga Ariztegui
(Elatzeta ikastetxeko 5 urteko tutorea) UPNAn Haur Hezkuntzako magisteritza eta UNen Psicopedagogia eginak ditu. Ondoren, etengabeko formakuntza jasotzen joan da azken urteetan; besteak beste, iaz Baso eskolako formazioa jaso zuen Elatzeta ikastetxean. HHko 1. zikloan lanean hasi bazen ere, bere ibilbide profesionala HHko 2.zikloan garatu da gehien bat, eskola publiko ezberdinetan. Baso eskolari dagokionez, iaz formakuntza jaso ondoren, aurten ikasitakoa praktikan jartzen ari da 5 urteko ikasleekin.

Idurre Betelu Jauregi
(Elatzeta ikastetxeko koordinatzailea) Haur Hezkuntza Gradua eta Lehen Hezkuntzako Graduak EHU/UPV eginak ditu. Hortaz gain, Pedagogia Terapeutiko titulazioa du UNIR Unibertsitatean lortua. Goi mailako gradua ere badu Paisajismo ikasketetan (KUNSTHAL). Eta ikasketa ez formalen artean Psikomotrizitate Erlazionala eta Baso eskolako formakuntza jaso du. Ondorioz, azken urteetan zehar 0-12 urte bitarteko ikasleekin eta premia bereziak dituzten haurrekin aritu da lanean. Ikasturte honetan 2021-2022 Baso Eskolako arduraduna izendatu dute Elatzeta Ikastetxean. Haur Hezkuntza errefortzuak emateaz gain Baso Eskolako Proiektuan aritu da buru belarri lanean.

Jone Briñas Manterola
2010etik Orereta Ikastolako Lehen Hezkuntzako irakaslea da Heziketa fisikoko espezialidadean. Gainera, 2020tik Orereta Ikastolako Baso Eskola proiektuaren talde eragileko kidea da.

Maitane Crespo Cruz
(Elatzeta ikastetxeko 5 urteko tutorea) Magisteritza ikasketak eginak ditu EHU/UPVko Irakasle Eskolan, Haur Hezkuntzan eta Heziketa Berezian espezializatuz. Ordutik, formazio jarraia jaso du, haurraren garapen osoa ahalbidetzen duten hainbat gaien inguruan. Besteak beste, Heziketarako Psikomotrizitate Praktikan bi urteko ikastaroa egina du, UNEDeko Luzaro Psikomotrizitate Eskolan. Bere ibilbide profesionalaren zati handi bat, Haur Hezkuntzako 1. etapan garatu du; zehazki, Oiartzungo Urmendi Haur Eskolan. Bertako irakaslegoarekin batera, etengabeko hausnarketan ibilia da, naturarekin kontaktuak haurrengan duen garrantziaren inguruan. Zenbait eskola publikotatik igarota, aurten, 5 urteko ikasleekin dabil lanean, Irungo Elatzeta ikastetxean. Bertan jaso du baso-eskolari buruzko formazioa, ikasturtean zehar praktikan jarriz duena.

Alfonso Fernández Herrería
Alfonso Fernández-Herrería es Licenciado en Filosofía y Doctor en Pedagogía. Profesor jubilado del Departamento de Pedagogía (Facultad de Ciencias de la Educación, Universidad de Granada), aunque en activo en un grupo de investigación. Líneas de investigación: Teoría de la Paz y de la Educación para la Paz, Carta de la Tierra e implicaciones educativas, Neoliberalismo y Pedagogía Crítica. Ha publicado múltiples artículos en revistas nacionales e internacionales sobre estas temáticas. Ha dirigido tesis doctorales, cursos, talleres y másteres en el ámbito nacional e internacional. Es miembro asociado de la Carta de la Tierra Internacional.

Jon Ander Galarraga Zubeldia
KUTXA EKOGUNEA
Biologian lizentziatua eta EHUko Biodibertsitatea, Ekosistemen kudeaketa eta Funtzionamentua Masterra du. Lizentziaturan zehar EHUko Araknologia laborategietan lan gidatuak burutu zituen. Bere ibilbide profesionala, Agenda 21 eta Eskola Agenda 21eko edukiak sortuz hasi zuen ostean konpostaje eta bio-hondakinen aholkularitza eta kudeaketa teknikaria izan zen 5 urtetan zehar, Euskadi zein estatu mailako hainbat udal eta mankomunitateentzat. Bere ibilbide profesionalean zehar etengabe egon da bertako ekosistema, fauna eta floraren dibulgazio lanak egiten, prentsa idatzi eta irrati saioetan. Gaur egun Kutxa Ekoguneko Bihotz Berdeak eta Baso Eskola programen teknikaria da.

Ane Gartzia Aranburu
Orereta Ikastola
Haur Hezkuntzako ikasketak burutu ditu eta 2008tik Orereta Ikastolako Haur Hezkuntzako irakaslea da. Gainera, 2020tik Orereta Ikastolako Baso Eskola proiektuaren talde eragileko kidea da.
Jose Manuel Gutierrez Bastida
Maestro. Especialista Universitario en EA por la UNED. Master en EA por el Instituto de Investigaciones Ecológicas. Mención especial en el 1º Premi Francesc Xavier Gil (ICE de la Universidad de Barcelona). Experiencia laboral en varias escuelas e institutos. Once años en el Centro de Experimentación Escolar de Pedernales, ocho como Director Pedagógico. Ahora, en Ingurugela (Servicio de Educación Ambiental del Gobierno Vasco) desarrollando formación docente, asesoría e investigación. Más de 50 publicaciones (artículos, ponencias, libros, etc.) sobre constructivismo, evaluación, autorregulación de los aprendizajes, procesos de EA, educación ecosocial… Investigaciones actuales: “Currrículo de emergencia climática y competencia ecosocial”, “Evaluación y participación en ESenRED (red de redes de escuelas hacia la sostenibilidad”, “La Conferencia de Jóvenes Cuidemos el Planeta: su aportación al desarrollo competencial y en sostenibilidad del alumnado”…

Jose Mª Hernandez Gomez
Fundación Cristina Enea Fundazioa
Zientzia Geologikoetan doktore Euskal herriko Unibertsitatean eta Ingurumen Kudeaketan Masterra Malagako Ikerkuntza Ekologikoen Institutoan. Bere ibilbide profesionala Petrologia Sedimentario irakasle bezala hasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta ondoren zientzien didaktikara bideratu zuen, Eureka Zientzia Museoko Eduki Saileko heziketa-teknikari bezala aurrena, eta saileko zuzendari bezala ondoren. 2009az geroztik Cristina Enea Fundazioko Zuzendaritza eta Gerentzia lanak ikerketa zientifikoarekin eta ingurumen dibulgazioarekin uztartzen ditu.

Erkiz Miguez Montero
Lehen Hezkuntzan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Donostian. Urte asko eman ditu haurrekin esparru ezberdinetan lanean. Azken urtean burututako Gradu Amaierako Lana ikasgelaz kanpoko ikaskuntza ikertzera bideratu zuen, eskola inguruneak baliabide didaktiko gisa eskaintzen zituen aukerak arakatuz. Egun, Kutxa Ekogunean Baso – Eskolako teknikari gisa jarduten du, eskolei naturan hezteko aholkularitza pedagogiko eta didaktikoa eskainiz besteak beste.

Kakun Orbegozo Rezola
Kutxa Ekogunea
Kutxa Ekoguneko Edukien eta Ingurumen Heziketako gaien zuzendaria da. Biologian lizentziatua da eta Zoologian espezializatua. Desagertzeko arriskuan dauden animalien mantenua zein kautibitatean ugaltzeari buruzko diplomatura egin zuen Ingalaterran eta geroztik Ingurumen Heziketan, Natur guneen erabilera publikoan eta Ondarearen interpretazioan egin du lan batik bat. Galemys S.L. enpresaren sortzailetako bat da.

Egoitz Verdugo Markotegi
Orereta Ikastola
2009tik Orereta Ikastolako Bigarren Hezkuntzako irakaslea da zientzia arloan. 2010ean Orereta Ikastolako Zuzendari Pedagogikoa izendatu zuten eta 2020tik Orereta Ikastolako Ingurumen Proiektu-taldeko kidea da.

Aiora Zabala
Aiora Zabala ingurumen politikan eta ekonomian irakaslea da Erresuma Batuko Unibertsitate Irekian (The Open University) eta Cambridge Unibertsitatean, 2014az geroztik. Nature Sustainability zientzia aldizkarian editore izan zen 2017tik 2021era. Aurretik, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Oxford unibertsitatean egin zituen ingurumen zientzia eta politika ikasketak. BC3 zentroan bisitaria izan da 2011an. Ikerketan dihardu ekonomia ekologiko gaietan, eta ingurumen politiken eraginkortasuna eta inplementazioan, bereziki bi arlotan: gai eztabaidagarri edo gatazkatsuei buruzko iritzi aniztasunaren ulermenan eta inpaktuen aldakortasun espaziala. Iraunkortasun politiken inguruko hainbat ikerlanak argitaratu ditu, hala nola, Hegoafrikako hezeguneak babesteko programen ondorio sozialak eta ekonomikoak, Mexikoko landa-bizimoduaren aldaketaren ekonomia politikoa, zohikaztegien suteen irtenbideei buruzko diskurtsoak Indonesian, nekazaritza-praktika jasangarrien hedapena eta garraio iraunkorraren politiken irizpide-anitzeko ebaluazioa. Klaseak eta tailerrak eman ditu Erresuma Batuan, Mexikon, Bartzelonan, Brasilen eta Australian, besteak beste.
Tarifs inscription
Aurrez aurre | 2022-06-25 arte |
---|---|
38,00 EUR | |
38,00 EUR | |
38,00 EUR |
Lieu de l'événement
Eureka! Zientzia Museoa, Paseo Mikeletegi 45, 20009 Donostia, Gipuzkoa
Gipuzkoa
Objectifs de développement durable
Chez UIK, nous voulons contribuer à la réalisation des objectifs de développement durable (ODD) 2030. Pour ce faire, nous avons identifié les objectifs auxquels nos programmes contribuent. Vous pouvez vérifier les objectifs ci-dessous.
L'Agenda 2030 est le nouvel agenda international de développement adopté en septembre 2015 par les Nations Unies. Cet agenda se veut un outil pour favoriser le développement humain durable sur toute la planète. L'éradication de la pauvreté, la réduction de l'inégalité et de la vulnérabilité et la promotion de la viabilité constituent ses principaux piliers. Il s'agit d'une chance unique de transformer le monde jusqu'en 2030 et de garantir les droits de l'homme à tous.

4 - Éducation de qualité
Veiller à ce que tous puissent suivre une éducation de qualité dans des conditions d’équité et promouvoir les possibilités d’apprentissage tout au long de la vie. Questions clés : enseignement gratuit, équitable et de qualité, accès égalitaire à une formation supérieure, éducation au développement durable, des installations éducatives adaptées aux personnes handicapées, cadres d’apprentissage sûrs, exempts de violence, inclusifs et efficaces.
Plus d'informations
10 - Réduction des inégalités
Réduire les inégalités entre les pays et en leur sein. Questions clés : promotion de l'intégration sociale, économique et politique de toutes les personnes, égalité des chances, politiques fiscales, salariales et de protection sociale pour l'égalité, migration et politiques migratoires, aide publique au développement, réglementation et surveillance des institutions et marchés financiers mondiaux.
Plus d'informations
11 - Villes et communautés durables
Faire en sorte que les villes et les établissements humains soient ouverts à tous, sûrs, résilients et durables. Questions clés : accès de tous à un logement et des services de base adéquats et sûrs, à un coût abordable, systèmes de transport accessibles et viables, urbanisation inclusive, planification et gestion participatives, protection du patrimoine culturel et naturel, qualité de l'air, déchets, espaces verts, liens entre zones urbaines, périurbaines et rurales.
Plus d'informations
15 - Vie des écosystèmes terrestres
Préserver, restaurer et promouvoir l'exploitation durable des écosystèmes terrestres, gérer durablement les forêts, lutter contre la désertification, arrêter et inverser la dégradation des terres et infléchir la courbe de la perte de biodiversité. Questions clés : lutte contre la désertification, reboisement, conservation, restauration et exploitation durable des écosystèmes terrestres, habitats naturels, biodiversité, espèces exotiques invasives, intégration des valeurs des écosystèmes dans la planification, braconnage.
Plus d'informations