Bi modalitate daude:
-
Murrizketa orokorrak gizataldeentzat
-
"Ikastaroak guztientzat" programa: matrikula murriztua EAEko edozein kultur etxeko edo liburutegiko bazkideentzat.
1.- Matrikula murriztua gizataldeentzat:
Uda Ikastaroak zenbait gizataldeentzat matrikuletan murrizpenak eskaintzen ditu Ikastaroetan.
Honako gizataldeek eskatu ahal izango dute matrikula murriztua. Izena ematean, matrikula murriztua aukeratuz gero kasu bakoitzari dagokion dokumentazioa aurkeztu behar da murriztapena lortzeko:
Gizataldea |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
Ikasleak |
Ikasle txartela edo egiten ari den ikasketaren matrikularen kopia bat |
Langabetuak |
DARDE (Lanbide txartela) |
Jubilatuak |
NAN |
ehualumni sarean inskribatuta dauden UPV/EHUko ikasle ohiak |
Partaidearen ziurtagiria: ehualumni naiz/ nire ehualumniko akreditzaioa |
Kategoria orokorreko familia ugariak |
Bere lurraldeko Aldundiak igorritako familia ugariaren egoera eta honen maila jasotzen duen ziurtagiria |
IIP, AZL eta UPV/EHUko ikasleen praktiken programen erakunde kolabaratzaileetako irakasleak (ohiko kolaboratzaileak barne) |
UPV/EHUko profesionala izatearen ziurtagiria |
2.- "Ikastaroak guztientzat" Programa:
Gai ezberdin ugari jorratzen dituen programa da, interesa duen edozein pertsonari zuzenduta.
Programa |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
Ikastaroak guztientzat |
EAEko edozein Kultur etxeko edo liburutegiko bazkide txartela |
1.- "Irakasteko Ikasten" Programa:
EAEko Haur, Lehen, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketeko irakasleei zuzendutako programa.
Matrikula online: matrikula egiterakoan aukeratu "Irakasteko Ikasten" tarifa. Igo ikastetxean sinatutako eta zigilatutako egiaztagiria edo ikastetxearekin duzun lan-harremana egiaztazen duen dokumentu bat. Jarraitu pausoak eta amaitu prozedura.
Irakasteko ikasten EAE Programa
Nafarroako Haur, Lehen, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketeko irakasleei zuzendutako programa.
Matrikula online: matrikula egiterakoan aukeratu "Irakasteko Ikasten" tarifa. Igo ikastetxean sinatutako eta zigilatutako egiaztagiria edo ikastetxearekin duzun lan-harremana egiaztazen duen dokumentu bat. Jarraitu pausoak eta amaitu prozedura.
Irakasteko ikasten Nafarroa Programa
2.- "Osasuna, pertsonekiko konpromisoa" Programa:
EAEko osasun publikoko arloko profesionalentzat zuzendutako programa.
Matrikula online: matrikula egiterakoan aukeratu "Osasuna, pertsonekiko konpromisoa" tarifa. Bete eskatzen den informazioa eta Osakidetzak sinatutako eta zigilatutako egiaztagiria. Jarraitu pausoak eta amaitu prozedura.
"Osasuna, pertsonekiko konpromisoa" Programa
Uda Ikastaroetan matrikula murriztua ordainduz izena eman daitezkeen kolektiboak.
Pertsona interesatuak dagokien egoeran egon beharko dute matrikula egiterakoan eta dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Jarduera bakoitzaren informazio-fitxan matrikularen prezioa adierazten da, dagokion murrizketarekin.
Gizataldeak |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa (*) |
Kategoria bereziko familia ugariak |
Dagokion lurraldeko Aldundiak igorritako familia ugariaren egoera eta honen maila jasotzen duen ziurtagiria
|
%33ko edo gehiagoko ezintasuna duten pertsonak |
Administrazio eskudunak ezintasuna mailari buruz emandako erabakia
|
Familian %65eko edo gehiagoko ezintasuna duen kideren bat duten ikasleak, baldin eta etxebizitza berean erroldatuta badaude |
- Administrazio eskudunak ezintasuna mailari buruz emandako erabakia
- Administrazio egoitza edo errolda ziurtagiria
|
Ekintza terrorista bateko biktimak, bere senar edo emazteak, seme-alabak edo horiek legez hartutakoak. |
- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Programari atxikitzeko erabakia
- Administrazio egoitza edo errolda ziurtagiria
|
Genero indarkeriaren biktimak eta bere kargura dituzten eta eurekin bizi diren 25 urtetik beherako seme-alabak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta badaude |
- Biktima izatearen ebazpen judiziala edo biktimaren alde eman eta indarrean dagoen babes agindua edo Ministerio Fiskalaren txostena
- EAEn administrazio egoitza eduki edo erroldatuta egotearen ziurtagiria
|
(*) Data horretan, aitorpena izapidetzen egongo balitz, aitortzeko edo berrikusteko eskabidearen kopia konpultsatu bidez egiaztatuko da.