Education
DSF
Summer Course
TopaGune - Naturan Hezi II Topaketak: Ekozentrismoruntz bidaia

TopaGune - Naturan Hezi II Topaketak: Ekozentrismoruntz bidaia

28.Jun - 28. Jun, 2022 Cod. H06-22

Description

Naturan Hezi Eskola eremu berdeetan hezten duen hezkuntza-komunitatearen topagunea da, non ikastaroak eta urteko Topaketak ospatzen ditugun. Topaketen helburua gai zehatz baten inguruan sakontzea da, hizlari adituei entzunez, esperientziak partekatuz, eta ikastetxeen artean elkarlanak eta sinergiak sortuz.

Lehen edizioan, 2021 urteko Uda Ikastaroan, naturan hezteak ikastetxean zekarren eraldaketa pedagogikoa izan genuen aztergai, eta zeharka baina nabarmen, irakasle eta ikasleen begirada aldatu behar zela ondorioztatu genuen.

Aurtengo Uda Ikastaro honetarako dugun helburua da, egungo gizarte eredu antropozentristaren testuinguruan, naturara hurbiltzeko eta berarekin harremanatzeko dugun moduak, pairatzen ari garen klima-larrialdia eta biodibertsitatearen galera ondorio garbia direla ulertzea. 

Hezkuntzan, gizartearen beste arloetan bezala, antropozentrismoaren eraginak zaildu egiten digu jasangarritasunaren bidea jarraitzea, beraz ekozentrismorantz igarotzeko hausnarketa egin, ereduak ezagutu eta erramintak garatu behar ditugu gure ikasleen begirada aldatzeko. Horretan jarriko dugu fokoa Naturan Hezi II Topaketa honetan.

Read more

Objectives

Naturan hezten dutenen artean komunitatea sortu eta saretzea.

Naturara modu jasangarriago batean hurbiltzeko gakoak ematea.

Naturarekin kontaktu jarraian dauden hezkuntza-komunitateek kontzientzia ekozentrista garatzen ote duten hausnartzea.

Activity directed to

  • University student
  • Students not from university
  • Teachers
  • Professionals

Contributors

  • Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U. (Kutxa Ekogunea)
  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila
  • Gipuzkoako Foru Aldundia

Program

28-06-2022

 

Ikasleen eskura irakurketak eta edukiak jarriko dira online formatuan eduki osagarri gisa ikastaroa hasi aurretik irakur eta ikusteko

08:30 - 08:45

Erregistroa

08:45 - 09:00

Presentation by the Director of the activity

  • Irati Andoño Erdozain | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
  • Kakun Orbegozo Rezola | Kutxa Ekogunea - Edukien eta Ingurumen Heziketako gaien arduraduna
  • Jon Ander Galarraga Zubeldia | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
  • Erkiz Miguez Montero | Kutxa Ekogunea - Baso-eskola teknikaria
09:00 - 10:30

Round table: “Zer da Antropozenoa? Zergatik gara antropozentristak? Gure begiradaren aldaketaren beharra.“

  • Kakun Orbegozo Rezola | Kutxa Ekogunea - Edukien eta Ingurumen Heziketako gaien arduraduna (Moderator)

“Antropozenoa, Lurreko ekosistemetan gizakiaren eragina frogatzen duen kontzeptu geologikoa”.

  • Jose Mª Hernandez Gomez | Cristina Enea Fundazioa - Zuzendaria/ Kudeatzailea

“Antropozenoa etikatik, gizarte ekosozial baten bila”.

  • Jose Manuel Gutierrez Bastida | Ingurugela-ceida - Bilboko Ingurugela-Ceidako zuzendaria

"Ingurumen aldaketa globalaren arrazoi nagusia antropozentrismoa al da?".

  • Aiora Zabala | The Open University eta Cambridge Unibertsitatea - Irakaslea
10:30 - 11:45

“La ecopedagogía como nuevo enfoque educativo desde la Carta de la Tierra.“

  • Alfonso Fernández Herrería | Universidad de Granada - Profesor jubilado del Departamento de Pedagogía (Facultad de Ciencias de la Educación)
11:45 - 12:15

Break

12:15 - 12:45

“Ekozentrismorantz diseinatzen.“

  • Isaak Aranberri Agirre | Zumaiena - Zuzendari Orokorra
12:45 - 13:15

“Basoa ez da guretzako.“

  • Ane Gartzia Aranburu | Orereta Ikastola - Haur Hezkuntzako irakaslea
  • Jone Briñas Manterola | Orereta Ikastola - Lehen Hezkuntzako irakaslea Heziketa fisikoko espezialidadean
  • Egoitz Verdugo Markotegi | Orereta Ikastola - Bigarren Hezkuntzako irakaslea zientzia arloan eta Zuzendari Pedagogikoa
13:15 - 13:45

“Hizkuntza, ekozentrismorako tresna.“

    Hizkuntza, ekozentrismorako tresna.

    • Idurre Betelu Jauregi | Elatzeta Ikastetxea - Haur Hezkuntzako koordinatzailea
    • Maria Azkarraga Ariztegui | Elatzeta Ikastetxea - Haur Hezkuntzako irakaslea
    • Maitane Crespo Cruz | Elatzeta Ikastetxea - Haur Hezkuntzako irakaslea
    13:45 - 14:15

    “Uzta kolektiboa“

    • Irati Andoño Erdozain | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
    • Kakun Orbegozo Rezola | Kutxa Ekogunea - Edukien eta Ingurumen Heziketako gaien arduraduna
    14:15 - 15:15

    Bazkaria (matrikularen prezioan barne )

    15:15 - 16:15

    “Harremanduz eskolen esperientziak partekatzeko azoka“

    • Irati Andoño Erdozain | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
    • Kakun Orbegozo Rezola | Kutxa Ekogunea - Edukien eta Ingurumen Heziketako gaien arduraduna
    • Jon Ander Galarraga Zubeldia | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
    • Erkiz Miguez Montero | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
    16:15 - 17:00

    “Zer gara unibertso honetan? Planetarioan ekozentrismoruntz bidaia“

    • Irati Andoño Erdozain | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
    • Kakun Orbegozo Rezola | Kutxa Ekogunea - Edukien eta Ingurumen Heziketako gaien arduraduna
    • Jon Ander Galarraga Zubeldia | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
    • Erkiz Miguez Montero | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria

    Directors

    Irati Andoño Erdozain

    Kutxa Ekogunea

    Kutxa Ekoguneko Baso-eskola teknikaria da. EHUko Bilboko Irakasleen eskolan irakasle ikasketak burutu ditu, Haur Heziketan espezialitatea eta Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik Ikaskuntza Espazioen Diseinua graduondoa burutu du. Esperientzia handia du haur eta gazteekin bai helduekin lanean, herrialde eta hezkuntza zein laguntza ezarpen ezberdinetan. Baso Eskola edo Forest Kindergarten proiektua lideratzen aritu da Eskozian urte luzez eta Bandera berdea (Eco Flag) lortzeko partaide aktiboa izan da.

    Speakers

    Isaak Aranberri Agirre

    Zumaiena hezkuntza erakundeko zuzendari orokorra. Ekonomian lizentziatua, dantzari profesional ohia eta herriko hainbat kultura eragiletako partaide. Hezkuntzan gauzak beste modu batera egin daitezkeela pentsatzen duen erakunde bateko kide izanik, azken urteetan ZUMAIENA hezkuntza proiektua elkarlanean bideratuz dabil bere egunerokoan. Konfiantzaren Pedagogiak eskaintzen duen marko pedagogikoa oinarri harturik, hezkuntza erakunde hori osatzen duten ikasle, familia, irakasle, herriko eragile, profesional eta Euskal Herriko erakunde ezberdinekin hainbat proiektu berritzaile bultzatzen dihardu bere eguneroko lanean: besteak beste, psikomotrizitatea, atelierra, Sukalde Giroan egitasmoa, 2030 Agenda hezkuntzan eta Baso Magikoa.

    Maria Azkarraga Ariztegui

    (Elatzeta ikastetxeko 5 urteko tutorea) UPNAn Haur Hezkuntzako magisteritza eta UNen Psicopedagogia eginak ditu. Ondoren, etengabeko formakuntza jasotzen joan da azken urteetan; besteak beste, iaz Baso eskolako formazioa jaso zuen Elatzeta ikastetxean. HHko 1. zikloan lanean hasi bazen ere, bere ibilbide profesionala HHko 2.zikloan garatu da gehien bat, eskola publiko ezberdinetan. Baso eskolari dagokionez, iaz formakuntza jaso ondoren, aurten ikasitakoa praktikan jartzen ari da 5 urteko ikasleekin.

    Idurre Betelu Jauregi

    (Elatzeta ikastetxeko koordinatzailea) Haur Hezkuntza Gradua eta Lehen Hezkuntzako Graduak EHU/UPV eginak ditu. Hortaz gain, Pedagogia Terapeutiko titulazioa du UNIR Unibertsitatean lortua. Goi mailako gradua ere badu Paisajismo ikasketetan (KUNSTHAL). Eta ikasketa ez formalen artean Psikomotrizitate Erlazionala eta Baso eskolako formakuntza jaso du. Ondorioz, azken urteetan zehar 0-12 urte bitarteko ikasleekin eta premia bereziak dituzten haurrekin aritu da lanean. Ikasturte honetan 2021-2022 Baso Eskolako arduraduna izendatu dute Elatzeta Ikastetxean. Haur Hezkuntza errefortzuak emateaz gain Baso Eskolako Proiektuan aritu da buru belarri lanean.

    Jone Briñas Manterola

    Orereta ikastola

    2010etik Orereta Ikastolako Lehen Hezkuntzako irakaslea da Heziketa fisikoko espezialidadean. Gainera, 2020tik Orereta Ikastolako Baso Eskola proiektuaren talde eragileko kidea da.

    Maitane Crespo Cruz

    (Elatzeta ikastetxeko 5 urteko tutorea) Magisteritza ikasketak eginak ditu EHU/UPVko Irakasle Eskolan, Haur Hezkuntzan eta Heziketa Berezian espezializatuz. Ordutik, formazio jarraia jaso du, haurraren garapen osoa ahalbidetzen duten hainbat gaien inguruan. Besteak beste, Heziketarako Psikomotrizitate Praktikan bi urteko ikastaroa egina du, UNEDeko Luzaro Psikomotrizitate Eskolan. Bere ibilbide profesionalaren zati handi bat, Haur Hezkuntzako 1. etapan garatu du; zehazki, Oiartzungo Urmendi Haur Eskolan. Bertako irakaslegoarekin batera, etengabeko hausnarketan ibilia da, naturarekin kontaktuak haurrengan duen garrantziaren inguruan. Zenbait eskola publikotatik igarota, aurten, 5 urteko ikasleekin dabil lanean, Irungo Elatzeta ikastetxean. Bertan jaso du baso-eskolari buruzko formazioa, ikasturtean zehar praktikan jarriz duena.

    Alfonso Fernández Herrería

    Alfonso Fernández-Herrería es Licenciado en Filosofía y Doctor en Pedagogía. Profesor jubilado del Departamento de Pedagogía (Facultad de Ciencias de la Educación, Universidad de Granada), aunque en activo en un grupo de investigación. Líneas de investigación: Teoría de la Paz y de la Educación para la Paz, Carta de la Tierra e implicaciones educativas, Neoliberalismo y Pedagogía Crítica. Ha publicado múltiples artículos en revistas nacionales e internacionales sobre estas temáticas. Ha dirigido tesis doctorales, cursos, talleres y másteres en el ámbito nacional e internacional. Es miembro asociado de la Carta de la Tierra Internacional.

    Jon Ander Galarraga Zubeldia

    KUTXA EKOGUNEA

    Biologian lizentziatua eta EHUko Biodibertsitatea, Ekosistemen kudeaketa eta Funtzionamentua Masterra du. Lizentziaturan zehar EHUko Araknologia laborategietan lan gidatuak burutu zituen. Bere ibilbide profesionala, Agenda 21 eta Eskola Agenda 21eko edukiak sortuz hasi zuen ostean konpostaje eta bio-hondakinen aholkularitza eta kudeaketa teknikaria izan zen 5 urtetan zehar, Euskadi zein estatu mailako hainbat udal eta mankomunitateentzat. Bere ibilbide profesionalean zehar etengabe egon da bertako ekosistema, fauna eta floraren dibulgazio lanak egiten, prentsa idatzi eta irrati saioetan. Gaur egun Kutxa Ekoguneko Bihotz Berdeak eta Baso Eskola programen teknikaria da.

    Ane Gartzia Aranburu

    Orereta Ikastola

    Haur Hezkuntzako ikasketak burutu ditu eta 2008tik Orereta Ikastolako Haur Hezkuntzako irakaslea da. Gainera, 2020tik Orereta Ikastolako Baso Eskola proiektuaren talde eragileko kidea da.

    Jose Manuel Gutierrez Bastida

    Maisua. Ingurumen Hezkuntzako unibertsitate-espezialista UNEDen. Ingurumen Hezkuntzako masterra, Instituto de Investigaciones Ecológicas delakoan egina. Aipamen berezia 1. premi Francesc Xavier Gili (Bartzelonako Unibertsitateko ICE). Lan esperientzia hainbat eskola eta institututan. Hamaika urte Pedernaleseko Eskola Saiakuntzarako Zentroan, zortzi Zuzendari Pedagogia gisa. Orain, Ingurugelan (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzua), irakaskuntza prestakuntza, aholkularitza eta ikerketa garatuz. 50 argitalpen baino gehiago (artikuluak, txostenak, liburuak, etab.) konstruktibismoari, ebaluazioari, ikaskuntzen autorregulazioari, Ingurumen Hezkuntzako prozesuei, hezkuntza ekosozialari eta abarri buruz. Egungo ikerketak: "Larrialdi klimatikoaren curriculuma eta konpetentzia ekosoziala", "Ebaluazioa eta ESenREDen (iraunkortasuneranzko eskolen sareen sarea) parte hartzea", "Gazteen Biltzarra Planeta: ikasleen gaitasunen garapenari eta iraunkortasunari egindako ekarpena" …

    Jose Mª Hernandez Gomez

    Fundación Cristina Enea Fundazioa

    pHD in Geological Sciences from the University of the Basque Country and Master in Environmental Management from the Instituto de Investigaciones Ecológicas de Málaga. He began his professional career as a Lecturer in Sedimentary Petrology at the University of the Basque Country, orienting it later towards science didactics, working as an Educational Technician and later as Responsable of the Department of Creativity in the San Sebastian Science Museum. Since 2009, he combines the management and administration of the Cristina Enea Foundation with scientific research and environmental divulgation.

    Erkiz Miguez Montero

    Lehen Hezkuntzan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Donostian. Urte asko eman ditu haurrekin esparru ezberdinetan lanean. Azken urtean burututako Gradu Amaierako Lana ikasgelaz kanpoko ikaskuntza ikertzera bideratu zuen, eskola inguruneak baliabide didaktiko gisa eskaintzen zituen aukerak arakatuz. Egun, Kutxa Ekogunean Baso – Eskolako teknikari gisa jarduten du, eskolei naturan hezteko aholkularitza pedagogiko eta didaktikoa eskainiz besteak beste.

    Kakun Orbegozo Rezola

    Kutxa Ekogunea

    Kutxa Ekoguneko Edukien eta Ingurumen Heziketako gaien zuzendaria da. Biologian lizentziatua da eta Zoologian espezializatua. Desagertzeko arriskuan dauden animalien mantenua zein kautibitatean ugaltzeari buruzko diplomatura egin zuen Ingalaterran eta geroztik Ingurumen Heziketan, Natur guneen erabilera publikoan eta Ondarearen interpretazioan egin du lan batik bat. Galemys S.L. enpresaren sortzailetako bat da.

    Egoitz Verdugo Markotegi

    Orereta Ikastola

    2009tik Orereta Ikastolako Bigarren Hezkuntzako irakaslea da zientzia arloan. 2010ean Orereta Ikastolako Zuzendari Pedagogikoa izendatu zuten eta 2020tik Orereta Ikastolako Ingurumen Proiektu-taldeko kidea da.

    Aiora Zabala

    Aiora Zabala is lecturer of environmental policy and economics at The Open University (UK) and Cambridge University since 2014. She was social sciences editor of the scientific journal Nature Sustainability from 2017 to 2021. She previously studied environmental science and policy at the Autonomous University of Barcelona and Oxford University. She visited the BC3 in 2011. She conducts research on ecological economics and the effectiveness and implementation of environmental policies, particularly in two areas: understanding the diversity of opinions on controversial or conflicting issues, and spatial variability of impacts. She has published a number of studies on sustainability policies, including the social and economic implications of South Africa's wetland protection programs, the political economy of Mexico's rural transformations, peatland fire discourses in Indonesia, the adoption of sustainable agricultural practices, and the evaluation of sustainable transportation policies. She has delivered lectures and workshops in the UK, Mexico, Barcelona, ​​Brazil and Australia, among others.

    Registration fees

    Face-to-faceUntil 25-06-2022
    38,00 EUR
    38,00 EUR
    38,00 EUR

    Venue

    Eureka! Zientzia Museoa, Paseo Mikeletegi 45, 20009 Donostia, Gipuzkoa

    Gipuzkoa

    Sustainable development goals

    Agenda 2030 is the new international development agenda approved in September 2015 by the United Nations. This agenda aims to be an instrument to favour sustainable human development all over the planet, and its main pillars are the eradication of poverty, a reduction in equality and vulnerability and fostering sustainability. It is a unique opportunity to transform the world up to 2030 and guarantee human rights for all.

    Sustainable development goals

    4 - Quality education

    Guarantee quality education that is inclusive and equitable and foster opportunities for lifelong learning for everyone. Key issues: free-of-charge, equitable and quality education, access to higher education and training on an equal basis, education for sustainable development, suitable education centres for persons with disabilities, and safe, non-violent and efficient learning environments.

    More information
    4. Quality education

    10 - Reduced inequalities

    Reduce inequality in countries and between them. Key issues: promotion of the social, economic and political inclusion of all people, equal opportunities, fiscal, wage and social protection policies to favour equality, migration and the policies that affect it, official assistance for the development, regulation and supervision of world institutions and markets.

    More information
    10. Reduction of inequality

    11 - Sustainable cities and communities

    Make cities and other human settlements inclusive, safe, resilient and sustainable. Key issues: access to suitable housing and basic services that are secure and affordable, suitable and sustainable transport systems, inclusive urban planning, participative planning and management, protection of cultural and natural heritage, air-quality, green zones, and connections between urban, peri-urban and rural areas.

    More information
    11. Sustainable cities and communities

    15 - Life on land

    Protect, establish and foster the sustainable use of terrestrial ecosystems, manage forests sustainably, fight desertification, hold back and reverse the degradation of land and delay the loss of biodiversity. Key issues: the fight against desertification, reforestation, conservation, the regeneration and sustainable use of terrestrial ecosystems, natural habitats, biodiversity, invasive exotic species, integration of the values of ecosystems into planning, poaching.

    More information
    15. Life of terrestrial ecosystems