Société
Cours d'été
Euskal nortasunaren erronkak XXI. mendean

Euskal nortasunaren erronkak XXI. mendean

05.Juil - 06. Juil, 2022 Cod. G07-22

Description

XXI. mendearen lehen laurdena ia gainditu dugunean, gizartea abiadura esponentzialean ari da eraldatzen, eta, jada, aro aldaketa baten erdian bizi garela esan daiteke. Digitalizazioak eta adimen artifizialak, aldaketa klimatikoak, demografia aldaketa, migrazio mugimenduak eta bestelako aldaketa sakonak, bizi dugun mundua  izugarri ari dira aldarazten, eta gehiago egingo dute hurrengo urteetan. Eraldaketa hauek guztiek gizakia ziurgabetasun handietan murgilduko dute eta gure atean erlazionatzeko moduak guztiz eraldatuko dira. Guzti honek ondorengo belaunaldien nortasunen erreprodukzioetan eragin sakona izango du. Honek  euskalduna bezalako nortasun gutxiagotu eta lardastuen etorkizunean are eragin handiago eta nabarmenagoa izango du.  Hori horrela izanik, zein izango da euskal nortasunaren oinarria XXI. mendearen hasieran?  Ziurtatua al dugu gure identitatearen biziraupena? Zein dira gure arriskuak eta indarguneak, bai eta mehatxuak eta aukerak? Zein izango dira euskal nortasunaren erreprodukziorako zutabeak eraldaketa mende honetan? Zein herri gisa, gure erronkak? Guzti horretaz  ezberdinen artean eztabaidatzea eta gogoeta egitea da jardunaldi hauen helburua. Nortasunaz arituko gara, beste herrietako  adibideak aztertuko ditugu, euskal identitateaz Euskal Herrian eta munduan jardungo dugu, bai eta berau XXI mendean erreproduzitzeko erronkei eta bideei buruz.

Lire la suite

Objectifs

Digitalizazioaren garaian herrien nortasunaren bilakaeraz hausnarketa egitea.

XXI. mendeak ekarri dituen aldaketek herrien nortasunean sortu duten eraginari buruz azterketa egitea.

Euskal nortasunaren erronkei buruz ezberdinen artean hitz egitea.

Euskal nortasunaren garapenerako arriskuei, indarguneei, mehatxuei eta aukerei buruz debatea egitea.

Euskal Herritik kanpoan euskal nortasunaren garapenari buruzko hausnarketa egitea.

Lire la suite

Activité s'adressant à

  • Publiko orokorra

Collaborateurs

  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza
  • Cenarrusa Foundation for Basque Culture
  • Sabino Arana
  • Telesforo Monzón

Programme

2022-07-05

08:45 - 09:00

Erregistroa

09:15 - 09:25

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Sebastian Zurutuza Mujika | Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Fernando Tapia Alberdi | UPV/EHU
  • Iñaki Goirizelaia Ordorika | UPV/EHU - Irakasle katedraduna
09:25 - 11:00

Sarrerako hitzaldia

 

“Nortasunaren kontzeptutik Euskal Nortasunaren erronketara XXI. mendean“

  • Onintza Odriozola Irizar | UPV/EHU - Irakaslea
  • Joseba Sarrionandia Uribelarrea | Idazlea, poeta, itzultzailea
11:00 - 11:30

Atsedena

11:30 - 13:30

“Nortasunaren garapena hainbat herritan: Zer ikas dezakegu Eskoziatik?“

  • Iratxe Esnaola Arribilaga | Telesforo Monzon eLab - Presidentea
  • Mireia Zarate Aguirre | Sabino Arana Fundazioa - Presidentea
 

“Zer ikas dezakegu Eskoziatik? “

  • Billy Kay | Idazlea
 

“Zer ikas dezakegu Kataluniatik? “

  • Salvador Cardus | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
 

“Zer ikas dezakegu Georgiatik?“

  • Dhato Turavishvili | Antzerkigilea, nobelagilea eta itzultzailea
16:00 - 18:00

“Euskal nortasunaren garapena eta erronkak Euskal Herriaren diasporan“

    Moderatzailea

    • Imanol Galdos Irazabal | Donostiako Udala - Kultura Saileko Nazioarteko Arazoetako zuzendaria

    The Basque identity from diaspora perspective

    • Peter Loge | George Washington University - Associate Director of the School of Media and Public Affairs

    Euskal nortasunaren garapena Estatu Batuetan

    • Anne Marie Chiramberro | Hella Basque

    Euskal nortasunaren garapena Argentinan

    • julieta Gaztañaga | Universidad de Buenos Aires - Investigadora del CONICET y Profesora Adjunta del Departamento de Antropología

    2022-07-06

    09:00 - 10:30

    Euskal nortasunaren garapena Euskal Herrian

     

    “Nola sustatu daiteke euskal nortasunaren garapena XXI. Mendean? “

      Aurkezlea

      • Urko Aiartza Azurtza | TMeLab

      Aurkezlea

      • Mikel Burzako Samper | SAF
       

      “Gazte baten ekarpena“

      • Maialen Goirizelaia Altuna | UPV/EHU - Irakaslea
       

      “Nagusi baten ekarpena Juan Jose Ibarretxe lehendakaria“

      • Juan José Ibarretxe Markuartu | Agirre Lehendakari Center - Zuzendaria
       

      “Gizarte berrikuntza euskal nortasunaren balioetatik“

      • Naiara Goia Imaz | Berrikuntza Sozialerako Arantzazulab Laborategia - Zuzendaria
      10:30 - 11:45

      “Euskal nortasunak nazioartean eta sarean presentzia areagotzeko lagun dezake? “

      • Mikel Burzako Samper | Sabino Arana Fundazioa
      • Mireia Zarate Aguirre | Sabino Arana Fundazioa - Presidentea
       

      “Euskal nortasunak enpresen nazioarteratzea lagun dezake? “

      • Iñigo Albizuri | MONDRAGON
       

      “Kultur eragileen ikuspuntua “

      • Jon Maya Sein | Kukai Dantza taldearen zuzendaria eta koreografoa
       

      “Euskal nortasunaren garapena sarean“

      • Lorea Arakistain Aizpiri | Puntu Eus - Marketin eta Komunikazio Zuzendaria
       

      “Mugaz gaindiko campusak bultzatzeko euskal nortasunaren balioa“

      • Igor Campillo | Euskampus fundazioa - Zuzendaria
      11:45 - 12:15

      Atsedena

      12:15 - 13:30

      Mahai ingurua: “Gazteek nola bizi dute euskal nortasuna XXI. mendean? Tafalla edo Tuterako baten bat, Kirol munduko baten bat (konfirmatzeke)“

      • Iñaki Goirizelaia Ordorika | EHU/UPV - Irakasle katedraduna (Moderatzailea)
      • Oihana Zamponi-Galé | Eusko Ikaskuntza - Iparraldeko komunikazio-arduraduna eta Eusko-Diapora proiektuaren koordinatzailea
      • Beñat Hach Embarek
      • Eneko Axpe
      • Edurne Benito del Valle
      • kirol munduko gaztea
      • Edurne Leon Sanchez
      13:30 - 13:45

      Amaiera instituzionala

      • Eva Ferreira Garcia | UPV/EHU - Errektorea
      • Iñaki Goirizelaia Ordorika | EHU/UPV - Irakasle katedraduna

      Directeurs

      Iñaki Goirizelaia Ordorika

      UPV/EHU, Ingeniería de Comunicaciones

      Ingeniaritza Telematikoan katedraduna da UPV/EHUn. Errektorea izan zen (2009-2017), eta lehenago, Unibertsitate-Enpresako errektoreordea (1998-2000), Akademia Antolakuntza arloaren errektoreordea (2004) eta Bizkaiko Campuseko errektoreordea (2005-2008). 1984an eta 1985ean Visiting Fellow Kaliforniako Stanford Research Institutuan (SRI). 2004an sei hilabetez irakasle bisitari Massachusetts-eko Institutu Teknologikoko MediaLab laborategian. 2017an, Boise State University-ko (BSU) Eloise Garmendia Bieter katedraz jabetu zen. Bere ikerketa-ibilbidean hiru lerro hauek landu ditu: adimen artifiziala, ikusmen artifiziala eta telekomunikazio-sareetako segurtasuna. Orain ingeniaritza telematikoaren arloko I2T ikertaldeko kidea da. 1999an “Programazioaren oinarriak” testuliburuaren egilea da, eta 2021ean “Sareetan zehar dantzan Java erabiliz” liburuaren egilekidea. Bestalde, diasporako euskal balioei buruzko hausnarketa gauzatzen duen “Bai, bagara!” dokumentalaren sortzailea eta gidoigilea da, eta dantzari buruzko “Lur hau gurea” dokumentalaren sortzailea. Gaur egun, PuntuEus fundazioaren presidentea eta sortzaileetako bat da, eta Jakiunde izeneko zientzia, arte eta letren akademiako ohorezko jakituna da.

      Conférenciers

      Urko Aiartza Azurtza

      TMeLab

      Urko Aiartza Azurtza Telesforo Monzón (TM eLab) ideia-laborategitako zuzendaria da bai eta Olaso Dorrea Fundaziokoa. Madrilen senatari izan zen (2011-2015) eta Senatuko Justizia, Kanpo Arazoetako, Iberoamerikako eta Batzorde Iraunkorreko bozeramaile izan zen. 2017az geroztik, Europako Bakearen Institutuko (EIP) aholkulari seniorra da Bruselan, baita nazioarteko hainbat erakundetako kontseilaria ere. Zuzenbidean lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta Conflictology masterra du Universitat Oberta de Catalunya-n (UOC). Gaur egun, Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko kidea da, eta abokatu-bulegoa du Donostian.

      Iñigo Albizuri

      “Iñigo Albizuri Landazabal es Director de Relaciones Institucionales de la Corporación MONDRAGON y Presidente de Mundukide. También es presidente de CICOPA, organización cooperativa internacional que integra a más de 4 millones de trabajadores de 65.000 cooperativas en 35 países. Es miembro del Consejo de Administración de la Alianza Cooperativa internacional y de su Comité de Identidad. Ingeniero Industrial por la Universidad del País Vasco (UPV/EHU),con numerosas patentes en su haber, ha desarrollado su carrera en cooperativas del grupo MONDRAGON en distintos paises (México, China, Italia, EEUU, etc.).En el año 2021 fue galardonado con el premio Fair Saturday por su labor de innovación artística e impacto social.”

      Lorea Arakistain Aizpiri

      PuntuEUS Fundazioa, Arduraduna

      Lorea Arakistain Aizpiri (Eibar, 1983). PuntuEUS Fundazioko marketin arduraduna da 2014tik. Komunikazio arloko profesionala, kazetari bezala hasi zuen ibilbide profesionala (Herri Irratia, Euskadi Irratia...) eta zientziare eta teknologiaren gizarteartzean aritu zen Elhuyarren. Ingurune digitalak sortzen zituen aukerak erakarrita komunikazio estrategikoaren eta marketin digitalaren arloan egin ditu azken 10 urteak. Euskarazko marketin digitalaren erronkari aurre egiteko bideak bilatzen ere aritzen da.

      Eneko Axpe

      Eneko Axpe Iza zientzialaria eta artista da. Europar Batasuneko gastrofisikari bakarrenetariko bat da. Klima aldaketaren aurkako borrokan dihardu fisika eta gastronomia uztartuz. NASAko lehenengo Euskal Herriko materialen fisikaria bihurtu zen 2018. urtean. Biomaterialetan, modelo matematikoetan, plant-based food eta jasangarritasunaren eremuetan ikertzen dihardu. Postdoctoral Fellow gisa ari da Stanford Unibertsitatean eta NASAn, 2018tik. Horren aurretik, Cambridgeko Unibertsitateko ikerlari eta irakaslea izan zen, Homerton College Research Fellow gisa (2016 - 2018). Euskal Herriko Unibertsitean lortu zuen bere Fisika doktoretza 2015. urtean. Harvard Unibertsitatearen eta Oxfordeko Unibertsitatearen bisitari akademikoa ere bada. Artistatzat, euskarazko hip-hopa eta elektronika jorratzen ditu, Maisha MC izenpean. 2019an VMME SAHAR albuma argitaratu zuen.

      Edurne Benito del Valle

      Edurne Benito del Valle Fernandez. Bilbon jaioa, Soziologia Ikasketak burutu ditu EHU-UPVn, bai eta Subiranotasuna Europako Herrietan Masterra.

      Mikel Burzako Samper

      Mikel Burzako, gaur egun, Batzorde Nazionaleko kidea da, Eusko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) Kanpo Arazoetako arduraduna 2016tik, eta Demokraten Europako Institutuko kontseilari ordezkaria 2019tik, eta Batzordeko kidea 2017tik. Izendapen hori egin aurretik, Pennsylvaniako Mankomunitateko ordezkaria izan zen Espainian eta Portugalen, Koordinazioko zuzendaria Eusko Jaurlaritzan eta, lehenago, Kanpo Arazoetako zuzendaria eta Garapeneko zuzendaria. Zazpi urtez Txilen bizi izan zen Garapenerako Euskal Txile Fundazioko zuzendari eta zuzendari gisa. Burzako Ekonomia Zientzietan eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta hainbat prestakuntza-programa egin ditu nazioartean.

      Igor Campillo

      Euskampus Fundazioa, Director

      Euskampus Fundazioko zuzendaria da. Euskampus 2011n sortu zuten Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Tecnalia Korporazioak eta Donostiako Fisikako Nazioarteko Zentroak (DIPC). EHUko Zientzia Fakultateko irakasle laguntzaile, Gamesa Energyko nazioarteko proiektuen zuzendari, LABEIN-Tecnaliako ikertzaile eta proiektu zuzendari, Nanozientziako Ikerketa Kooperatiboko Zentroko proiektu eta hedapen zuzendari, SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako nanoBasque estrategiaren zuzendari eta DeustoTecheko zuzendari izan da. Fisikan doktorea da UPV/EHUn, eta Kazetaritzan eta Zientziaren Komunikazioan masterra egin du Espainiako Unibertsitate Irekian. Ezagutzaren webean indexatutako nazioarteko 70 argitalpen zientifiko baino gehiagoren egilea da, eta nazioarteko 3 patenteren egilea. Unibertsitateko Enpresa Lankidetzarako "Boundary Spanners" -eko munduko liderretako bat bezala saritua izan da Unibertsitate Industriaren Berrikuntza Sareagatik.

      Salvador Cardus

      Terrassa, 1954 Ekonomia Zientzietan doktorea eta Soziologiako irakaslea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Cambridge (UK), Cornell (EUA) eta Londresko Queen Mary Collegeko unibertsitateetara joan den ikertzailea. Irakasle bisitaria Stanford Universityn (2016). UABko Zientzia Politikoen eta Soziologiaren Fakultateko dekanoa (2009-2011) .Erlijioaren soziologia (www.isor.cat), migrazioak eta identitateak ikertu ditu. Dozena bat liburu argitaratu ditu, besteak beste, Los suicidos (1982) Joan Estruch, Saber el temps (1985), El desconcert de l 'educació (2000) edo El camí de la independencia (2010) liburuekin. Duela gutxi, La cohesió social a la Catalunya del segle XXI (2020) txostena zuzendu zuen. Ciutadans, Les coses com són i Vides privades telebista-saioetarako aholkuak eman zituen. Crònica d 'Ensenyament (1987-88) aldizkaria zuzendu zuen, Avui (1989-91) egunkariko zuzendariordea izan zen eta ARA, Diari de Terrassa, La República eta El Temps aldizkarietan idazten du aldizka.

      Anne Marie Chiramberro

      Anne-Marie Chiramberro is the creator of Hella Basque, a digital media project that shares information about the Basque Country and Basque culture to a global English-speaking audience. She has documented her experiences at Basque festivals in the United States, as well as her personal journey to learning Euskara, on the Hella Basque YouTube channel, which has grown to more than 10,000 subscribers. Her work has been featured on EITB, Berria, Euskal Kultura, and Gazteaukera. She was also an Invited Guest of the Basque Government at the World Congress of Basque Communities Abroad in Bilbao in 2019. Having been involved in the Basque community in her native San Francisco (California) from a young age, Anne-Marie is passionate about helping others from the Basque diaspora connect with their heritage. Her Basque roots can be traced to Donibane Garazi, Baxenafarroa. You can follow her project @hellabasque on YouTube, Instagram, Facebook, and Twitter.

      Iratxe Esnaola Arribilaga

      TMeLab Telesforo Monzon Euskal Herrigintza Laborategia

      Iratxe Esnaola Arribillaga Olaso Dorrea Fundazioko lehendakaria eta TM eLab ideia laborategiko kidea da. Deusto Business Schooleko irakaslea, 2016tik, idazkariordea ere bada. Aurretik, .eus euskal fundazioko zuzendaria izan zen. Hezkuntza doktorea da Deustuko Unibertsitatean eta Informatika Ingeniaritzan lizentziaduna unibertsitate berean.

      Eva Ferreira Garcia

      UPV/EHU

      Eva Ferreira, gaur egun EHUko Errektorea. Unibasq-eko (euskal unibertsitate-sistemaren kalitatea ebaluatzeko agentzia) zuzendaria izan da, eta EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean katedraduna da. Matematikan lizentziatua eta Ekonomian doktorea da UPV/EHUn eta Probabilitate eta Estatistikan masterra egin du Courant Institutuan New York Universityn. Ikerketa- eta irakaskuntza-ibilbide sendoa du, eta nazioarteko eragina duten aldizkarietan argitaratutako dozenaka argitalpenekin egiaztatuta dago. Ferreirak ardurak izan ditu unibertsitateko gobernuan, Errektoreorde eta Idazkari Nagusi gisa.

      Imanol Galdos Irazabal

      Ayuntamiento de Donostia - San Sebastián, Departamento de Cultura

      30 urte baino gehiagoko esperientzia du administrazio publikoan, eta hainbat zuzendaritza-ardura bete ditu. Horrez gain, ibilbide luzea egin du hezkuntzaren, unibertsitatearen, komunikabideen, kulturaren eta politikaren arloetan. Gaur egun, Donostia Kulturako Zuzendaritzan lan egiten du, eta, funtsean, nazioko gaien ardura du. Ikertzailea, nazioarteko hizlaria eta idazlea diplomazia publikoarekin, kultura-diplomaziarekin, hirietako diplomaziarekin, euskal diasporarekin, tokiko gobernantzarekin, kultura-politikarekin, kanpo-politikarekin, nazioarteko harremanekin eta komunikazio publikoarekin zerikusia duten gaiei buruz.Irakasle laguntzailea izan da Renoko Unibertsitatean (Nevada, AEB). Ikertzaile eta bisitaria Boiseko Unibertsitatean (Idaho, AEB).Other Words/Beste Hitzak programaren koordinatzailea. Prestakuntza akademiko zabala du Zuzenbidean, Hizkuntzalaritzan, Itzulpengintza eta Interpretazioan, Nazioarteko Harremanetan eta Gobernantzan eta Politika Publikoetan.

      julieta Gaztañaga

      Antropologoa (PhD, MSc, BA), Argentina eta Euskal Herriko antropologia politikoan aditua. CONICETeko ikertzailea eta Buenos Airesko Unibertsitateko Antropologia Saileko irakasle laguntzailea da. Landa-lan etnografiko estentsiboa egin du Argentinako hainbat probintziatan eta Brasilgo hegoaldean, hauteskunde-prozesuetan, peronismoan, obra publikoetan eta bide-azpiegituretan, integrazio-prozesuetan eta federalismoan zentratuz. Euskal Herriko gizarte-mugimenduei eta euskal-argentinar diasporari buruzko ikerketa egin du gaur egun, autodeterminazioa, subiranotasuna, nazionalismoa, irudimen politikoa eta plazer politikoa eskatzen dituzten alorretan. Hainbat aintzatespen akademiko izan ditu Argentinan, eta ikertzaile bisitari gisa jardun du UPV/EHUn, EHESS-Parisen, Manchester Universityn, London School of Economics and Political Sciencen, Maule-Txileko Unibertsitate Katolikoan eta Brasilgo Museu Nazional-PPGASen. Posta elektronikoa: julieta.gaztanaga@conicet.gov.ar

      kirol munduko gaztea

      Naiara Goia Imaz

      Arantzazulab, Zuzendari Nagusia

      Naiara Goia Imaz Arantzazulab-eko zuzendari nagusia da, eta gizarte berrikuntza laborategia diseinaitzeko, abian jartzeko eta garatzeko ardura du, 2020ko udazkenetik. Berrikuntzan aditua, 20 urteko esperientzia dauka bertan eta nazioarte mailan proiektu estrategiko konplexuen koordinazioan eta jakintza-alor anitzeko pertsonen zuzendaritzan. Arantzazulab-en hasi aurretik, MONDRAGON Korporazioan ibili zen hainbat urtez, enpresen eraldaldaketarako berrikuntza teknologiko eta sozialaren alorrean ekimenak gidatzen. Demokraziaren eta gobernantzaren berrikuntza, sareko lana sustatzea eta eraldaketarako estrategiak eraikitzea dira bere interesetako batzuk eta bere lanaren oinarria. Euskal Herriaren etorkizunaren inguruko gogoeta gune ezberdinetan parte hartzen du. Unibertsitate ezberdinekin kolaboratzen du, baita ere, hizlari eta irakasle moduan. Naiarak Telekomunikazio Ingeniaritzan goi-mailako titulua du (UPV/EHU – ENST Bretagne) eta Negozioen kudeaketan MBA baten jabe da. Modu osagarrian, bere ibilbide profesionalean zehar formakuntza ezberdinak jaso ditu, Gobernantza ireki eta kolaboratiboan (UNED), Lidergoan, Komunikazio publikoan, eta Prozesuen ebaluazioan, batzuk aipatzearren.

      Maialen Goirizelaia Altuna

      UPV/EHU

      Publizitatea eta Harreman Publikoetan graduatua 2011an, ondoren Nazioarte Ikasketen Masterra egin zuen, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. Komunikazio munduan lanean ibili ondoren, Eusko Jaurlaritzak duen Kanpoan den euskal komunitatearentzako Zuzendaritzan egon zen bekadun urte batez. Hortik, Euskal Herriko Unibertsitateko euskara errektoreordetzako kontratu batekin tesia egiten hasi zen. Tesia egin zuen bitartean ikerketa egonaldi bi egin zituen, bata Boise State Universityn (2017an) bestea Harvard Universityn (2018an). 2019.urteko otsailean tesi defentsa egin zuen: “Diasporak Nazioarteko Harremanetan: komunikazioa eta harreman transnazionalak Euskal Herriaren eta Estatu Batuetan bizi diren euskaldunen artean”. Ordutik gai horrekin loturiko artikuluak argitaratu ditu “Diaspora Studies”, “Communication and Society”, “Place Branding and Public Diplomacy”, “Revista Latina de Comunicación Social” moduko aldizkarietan.

      Beñat Hach Embarek

      (Ormaiztegi, 1989). Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua eta Diseinu Grafikoan graduatua. ZuZeu hedabide digitaleko erredakzioko kidea eta Bertsolari aldizkariko koordinatzailea.

      Juan José Ibarretxe Markuartu

      Agirre Lehendakaria Center

      Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakaria izan zen 1999 – 2009 artean. Ekonomian Zientzietan lizentziatu zen eta doktore tesia ere egina du: Printzipio etikoa, printzipio demokratikoa eta giza garapenaren jasangarria: eredu demokratiko baten oinarriak. 2013ko martxoaz geroztik Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studieseko zuzendaria da. 9 ikasturtez katedradun bisitaria izan da Puerto Rico-ko Interamericana unibertsitatean. “The Basque Case: a Comprehensive Model for Sustainable Human Development”. Ikerketa proiektuaren zuzendaria ere izan da, New York-eko Columbia Unibertsitatearekin, Washington-eko George Mason Unibertsitateaarekin eta Londreseko EUCLID unibertsitatearekin lankidetzan. Honoris Causa doktore izendatu zuten Rosarioko Unibertsitatean, La Platako Unibertsitate Nazionalean, “Ivane Javakhishvili Tbilisi” Unibertsitate Publikoan, Kordobako Unibertsitatean, Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoan eta Puerto Ricoko Unibertsitate Interamerikarrean.

      Billy Kay

      Idazlea & Broadcaster Billy Kay 1951n jaio zen Galstonen, Ayrshiren, eta Galston High School, Kilmarnock Academy eta Edinburgoko unibertsitateetan ikasi zuen. Bere enpresak Eskoziako historia kulturalari buruzko serie batzuk ekoizten ditu BBC Radio Eskoziarentzat, nazioarteko bost sari irabaziz. Bi obra idatzi ditu irratirako eta beste bat Dundee Repentzat, bere poesia eta istorio laburrak hainbat antologikotan agertzen diren bitartean. Scots: the Monder Tongue lan klasikoaren egilea da. Eskoziar diasporaren eragin globalari buruzko liburua 2006an argitaratu zen. Billy 2009an Eskoziaren mendebaldeko U., Oliver Award eta Scots Independent egunkariek ohorezko doktoretza eman zioten eta urte horretan Scots Language elkarteko ohorezko presidentea izan zen. 2015ean Eskoziako Literary Studies Elkarteak ohorezko Goya izendatu zuen. 2016an scottish Music Hall of Famen sartu zuten, eta 2019an The Scots Awardsen.

      Edurne Leon Sanchez

      Peter Loge

      Peter Loge George Washington Unibertsitateko Hedabide eta Gai Publikoen Eskolako Zuzendari Elkartua da. Bertan, Komunikazio Politikoko Etikari buruzko Proiektuaren Irakasle Elkartua eta Zuzendaria ere bada. Loge komunikazio estrategikoen aholkularia eta iruzkingile politikoa ere bada. 25 urte baino gehiagoko esperientzia du komunikazio estrategikoetan, Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberan, Estatu Batuetako Senatuan eta Ameriketako Estatu Batuetako Elikagai eta Sendagaien Administrazioan goi mailako postuetan emandako zerbitzua barne. Logeren birraitona Pauekoa da, eta bere euskal herentziari buruzko istorioak entzuten hazi zen.

      Jon Maya Sein

      KUKAI KULTUR ELKARTEA, ZUZENDARIA eta DANTZARIA

      Kukai Dantzako zuzendari, dantzari eta koreografoa. Sei urte zituela abiatu zen dantza munduan, Errenteriako Ereintza Dantza Taldean. Nazioarteko folklore jaialdi ugaritan hartu zuen parte eta Euskal Herriko Aurreskulari txapelduna izan zen 1997 eta 2005. urteen artean. Laxok taldean jardun ostean, 2002. urtean Kukai Dantza proiektua sortu zuen tradiziotik abiatutako sorkuntza sustatzen zuten ikuskizunak landu asmoz. Kukai Dantzaren baitan garatu du bere ibilbide profesional nagusia, dantzari, koreografo eta zuzendari gisa. Lengoaia artistikoen uztarketa eta lankidetzan jarduteko gaitasuna ditu ikur nagusi. Norabide horretan koreografo eta artista ugarirekin jarduten du elkarlanean: Marcos Morau, Sharon Fridman, Israel Galván, Cesc Gelabert, Andoni Luis Aduriz, Tanttaka Teatroa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa… Hainbat proiektutako zuzendari artistiko gisa egin du lan (Donostiako Zinemaldia, Max Sariak..), baita ekimen berezitako dantza arduradun gisa eta antzerki proiektuetan mugimendurako laguntzaile eta irakasle gisa ere. Kritika espezializatuak definitu duen bezala: “azken urteetako koreografo-zuzendari ezinbesteko eta polifazetikoa da”.

      Onintza Odriozola Irizar

      Soziologian doktorea UPV/EHU eta Historian lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea). UPV/EHUko Gizarte Zientzien Didaktika Saileko eta Subiranotasuna Europako Herrietan Masterreko irakaslea da. Demokrazia, parte-hartze politikoa, generoa eta nazionalismoa aztertzen dituen Parte Hartuz Ikerketa Taldeko kidea da. Bere ikerketa lerro nagusia nazionalismoari buruzko ikerketen esparruan kokatu du eta euskal nazionalismoaren diskurtsoak eta praxiak aztertu ditu. Diskurtso eta praxi horien azterketan hizkuntza-kulturaren eta generoaren ardatzak interesatu zaizkio, besteak beste. Azken urteotan gazteen parte hartze politikoari buruzko ikerketa proiektu batean parte hartzen ari da. Ikerketa horien emaitzak hainbat artikulu eta kapitulu akademikotan argitaratu ditu. Euskalgintzan eta Euskal Herriko gazte mugimenduan eta mugimendu feministan jardundakoa da. Eta Eskola, Aukeran eta Haatik dantza taldeetako dantzaria izan da.

      Fernando Tapia Alberdi

      UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren errektoreordea

      Zuzenbidean Doktorea (UPV/EHU). Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea UPV/EHUn. Besteak beste, Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundearen Zuzendaritza Batzordeko kide, UNED-Bergara Fundazioaren Patronatuko kide, EHUko Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saileko Idazkari akademiko, Gipuzkoako Campuseko Garapen eta Kanpo Harremanetarako Zuzendari eta Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko Errektoreorde izan da. Kudeaketa publiko zein pribatuaren esparruan badu eskarmenturik, besteak beste, Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Foru Diputatu, Euskal Eurohiria Garatzeko Mugazgaindiko Agentziaren Kudeatzaile, eta Kirolgi Fundazioaren Presidente karguak izan baititu. Gaur egun Zuzenbide Fakultateko “Justizia sozialaren aldeko Klinika Juridikoaren” Zuzendaritza Batzordeko kide, UPV/EHUko AKTIBA IT ikerketa taldeko kide eta Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreorde da.

      Dhato Turavishvili

      Dato Turashvili georgiar fikziozko idazlea da. Bigarren hezkuntzako ikasketak amaitu ondoren, literatura, zinea eta artearen historia ikasi zituen Tbilisi, Londres eta Madrilgo unibertsitateetan. Bere lehen kontakizun laburren bilduma georgiar independentzia berrezarri ondoren argitaratu zen, garai honetan sobietarren inperiotik. Askapenaren aurretik, Dato Turashvili ikasleen protesta mugimenduko buruzagietako bat izan zen Georgiako erregimen sobietarraren aurka eta demokraziaren alde. Une honetan 21 liburu argitaratu ditu, horien artean bere eleberri, istorio eta antzerki bilduma. Bere eleberriak 17 atzerriko hizkuntzatara itzuliak eta 15 herrialdetan argitaratuak izan ziren, eta bere antzezlanak georgiar antzerkietan egin ziren, ez soilik georgiar antzerkietan. Horrez gain, Dato literatur kritika eta historiografiako ikerketa letren egilea da.

      Oihana Zamponi-Galé

      Mireia Zarate Aguirre

      EAJ.PNV

      1986an jaioa Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna Kontuen Ikuskaritza masterduna Legebiltzarkide ohia EBBren idazkaria Sabino Arana Fundazioaren Presidentea

      Joseba Sarrionandia Uribelarrea

      Joseba Sarrionandia Uribelarrea, idazlea (Iurreta, 1958). Euskal Filologian lizentziatu zen Bilboko Deustuko Unibertsitatean, eta euskara irakasle lan egin zuen. Bergarako UNEDen fonetika irakasle izan zen eta Habanako Unibertsitatean ere irakasle aritu zen. Zeruko Argia, Anaitasuna, Jakin eta Oh! Euzkadi aldizkarietan eman zituen argitara bere lehen lanak, eta Pott Bandako kideetako bat izan zen. Euskaltzain urgazlea, Ibaizabal aldizkariaren sortzaileetako bat ere izan zen. 1980an gatibu hartu zuten, eta 1985ean Martuteneko espetxetik ihes egin zuen. Kuban ia lau hamarkada luzeko erbestealdiaren ostean, 2021. urteko udaberrian itzuli zen Euskal Herrira. Sarrionandiaren ibilbide literarioa biziki oparoa da. Hamarkadaz hamarkada hainbat literatur sariketetan sarituak izan dira haren lanak. Eta haren hainbat liburu, Izuen gordelekuetan barrena (1981), Narrazioak (1983), Ni ez naiz hemengoa (1985), Marginalia (1988), Kartzelako poemak (1992), Hnuy illa nyha majah yahoo (1995), Lagun izoztua (2001), Kolosala izango da (2003), edota Moroak gara behelaino artean? (2010), besteak beste, euskal literatura garaikidearen baitako libururik irakurrienetakoak dira.

      Sebastian Zurutuza Mujika

      Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Guipúzcoa

      Cargo: Director general de Estrategia (2015-actualidad) Estudios: Licenciado en Ciencias Económicas y Empresariales (Especialista Universitario en Administración Pública de la EHU/UPV). Idiomas: euskera (alto); castellano (alto); inglés (medio). Trayectoria profesional y política: - Jefe de Servicio de Compromisos Institucionales. Diputación Foral de Gipuzkoa (1993-2015). - Jefe de Sección de Cupo y Aportaciones Financieras. Diputación Foral de Gipuzkoa (1992-1993). - Profesor Asociado. EHU-UPV (Facultad de Derecho) (1988-1994). - Economista. Diputación Foral de Gipuzkoa (1987-1992). - Profesor. Formación Profesional (Elgoibar y Usurbil) (1982-1987).

      Tarifs inscription

      Aurrez aurre2022-07-05 arte
      80,00 EUR
      68,00 EUR
      56,00 EUR
      68,00 EUR
      68,00 EUR
      68,00 EUR
      68,00 EUR
      Online zuzenean2022-07-05 arte
      80,00 EUR
      68,00 EUR
      56,00 EUR
      68,00 EUR
      68,00 EUR
      68,00 EUR
      68,00 EUR

      Lieu de l'événement

      Miramar Jauregia

      Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

      Gipuzkoa

      43.3148927,-1.9985911999999644

      Miramar Jauregia

      Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

      Gipuzkoa

      Other courses that might be of your interest...

      Seleccione cualquier filtro y pulse Aplicar para ver los resultados