Toutes les nouvelles

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta UIK-ak partaidetza sustatzeko TopaGuneak abian jarri dituzte

Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritzak eta EHUko Uda Ikastaroen Fundazioak (UIK) 2020an elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten. Elkarlanaren helburua, uda ikastaroetan partaidetza metodologiak txertatzen joan eta jakintza topaguneak sortzen joatea izan da eta 2020-2022an garatutako elkarlanaren balorazio positiboa dela eta, 2023-2025 eperako hitzarmen berria prestatzen ari dira Fundazioak antolatutako ekintzetan partaidetzaren garapenean aurrera egiteko.

La iniciativa se ha presentado hoy en Donostia y ha contado con la presencia de Eider Mendoza, diputada foral de Gobernanza; Itziar Alkorta, directora académica de UIK y Mikel Pagola, director foral de Participación Ciudadana.

Gipuzkoako Foru Aldundiak “Herritarren Partaidetza Aztergai” solasaldi zikloa antolatu du 2023ko urtarrila eta martxoa artean Azpeitian eta Donostian ospatuko dira, gaur Eider Mendoza, Aldundiko Gobernantzako foru diputatuak, Itziar Alkorta, UIKeko zuzendariak, eta Mikel Pagola, Herritarren Partaidetzako foru zuzendariak jakinarazi duten moduan. Partaidetza aukera, baldintza, eskubide eta betebeharretan eragin duten eta eragiten ari diren gakoen inguruko solasaldi ireki eta publikoak izango dira. Helburu nagusia da gaur egungo errealitatean eta Gipuzkoako testuinguru zehatzean partaidetzan eragiten ari diren gakoetan elkarrekin pentsatzen eta hausnartzen jartzea, ahalik eta modu barneratzaileenean. Norabide horretan partaidetzan esku hartzen duten aktore ezberdinen kezka eta ekarpenak jaso nahi dira, eta hutsuneetan eragiteko gomendio, ideia eta egitasmoak sortu.

Herritarren Partaidetza Zuzendaritzako Gizarte Kontseiluak partaidetzaren inguruko elkarrizketa ireki eta publikoak sortzeko premia adierazi zuen, Covid pandemia garaian Gizarte Kontseiluak partaidetzaz egindako barne gogoeten ondorio gisa. Horretarako, UIK gogoeta eta eztabaidarako gune aproposa eta paregabea zela adostu zuen eta hitzarmenaren baitan ekintza hau ere garatuko dela erabaki zen. Ondorioz, hitzarmenari mamia berrituz eta aberastuz, gaur aurkeztu den ekimena jarri dugu abian elkarlanean.

Abiapuntuan Herritarren Partaidetza Zerbitzuaren Gizarte Kontseiluak azken urteetako testuinguruaz egindako hausnarketak kokatzen dira. Gipuzkoako Foru Aldundiak Elkarrizketa Irekirako beharra eta gaiok gizartera hedatzeko erronkari heldu dio eta UIK-rekin elkarlanean antolatu du zikloa.

Hiru hausnarketa saioz osatua izango da eta herritarren partaidetzak klabeak diren hiru eztabaidagai nagusi hartu dira abiapuntuan:

NAHI. Parte hartu ala ez parte hartu, hori da gakoa. Parte hartzeko ezinbestekoak diren motibazioaren eta konfidantzaren gaian sakonduko da lehendabiziko saioan: zeintzuk dira parte hartzeko borondate eta motibazioan eragiten duten gakoak? Zerk laguntzen/errazten du eta zerk, ordea, oztopatu?

AHAL. Parte hartu, nahia eta ezina. Parte hartzeko aukerak eta baldintzak ematea ezinbestekoa da, eta erabat loturik dago parte hartzeko eskaintzen diren denbora, modu eta bitartekoekin. Baldintza eta ezaugarri horietako partaidetzan, nork parte hartu dezake eta nork ez? Hobariak, ordainketak… zein neurri egon daitezke parte hartzeko zailtasun gehien duten horiei lekua egiteko? Zein zalantza eta oztopo sortzen zaizkigu neurri horiekin?

JAKIN. Partaidetza-On. Partaidetzak badakartza berarekin hainbat ezaugarri eta mekanismo, eta horien ezagutzak herritarren parte hartzea baldintzatu dezake. Norabide horretan, hirugarren solasaldian partaidetza digitalaren aukera eta mugetan arakatuko da.

Gure asmoa, ez ohiko tokietan, ez ohiko kidegoa elkarrekin eta ordutegi ezberdinetan aritzea da. Funtsean, herritarrek politika publikoetan parte hartzeko helburu partekatua lortu eta horretan sakontzeko asmoz partaidetzan modu batera edo bestera buru-belarri ari diren aktoreak bildu nahi ditugu eta elkarrekin hitz egiten, entzuten eta pentsatzen jarri. Administrazioko teknikariak, arduradun politikoak, herritar antolatu eta ez antolatuak, ahal dugun eta girorik seguru eta askeenean partekatuak diren gakoetaz aritzeko. Hutsuneak ondo identifikatu eta aurrera begirako urratsak marrazten saiatu. Eztabaida solasaldi horietan agortuko ez dela jakitun, baina halaber aurrera pausu esanguratsuak emateko bokazioz.

Parte-hartzea doakoa izango da eta www.uik.eus webgunean izen-eman ahal izango da.

Guzti honetaz gain gizartearen erronkei aurre egiteko esanguratsuak diren 3-4 ikastaroetan partaidetza metodologiak ezartzeko adituak direnen laguntza eskainiko da hitzarmenari esker eta aurreko esperientziak eta 2020-2022 epean egindako ekintzetatik ondorioztatutakoarekin, UIK-k beste ekintzetan partaidetza metodologiak sustatzeko metaprozesu eta dokumentazioa sortuko da. UIK-ren lantaldeak ere prestakuntza jasoko du bide hau egiteko.

Modu honetan, partaidetza sustatzeko gune berezitua sortuko da bi erakundeen elkarlanari esker.

Egitaraua