Toutes les nouvelles

25 urte arteko gazteentzat eskaintza berezia 2023ko Uda Ikastaroetan

Maiatzaren 31 baino lehen matrikulatuz gero, 25 euro baino ez dituzte ordaindu behar izango ikastaro bakoitzeko.

UPV/EHUko Uda Ikastaroetan askotariko profilei zuzenduriko eskaintza dugu. Aurten, arreta berezia jarriko dugu gazteengan, eta, gazteei zuzenduriko ikastaro andana izango dugu uda ikastaroez bete-betean goza dezaten: Itsasoan murgildu ahal izango dute Saltillo eskola-ontzian zenbait egunetako zeharkaldia eginez ozeanoaren iraunkortasunaz eta nabigazioaz aritzeko, edo eta surfaren onurei buruz nahiz futbolak gizartearen eraldaketa tresna gisa duen garrantziaz aritu ahalko dute, baita sexologiari zein musikak gizartean duen eraginari buruz ere.

25 urte arteko gazteek, izena-ematerakoan, erraztasunak izango dituzte. Maiatzaren 31 baino lehen matrikulatuz gero, 25 euro baino ez dituzte ordaindu behar izango ikastaro bakoitzeko.