Narrazioak sortzen: giltzak, bideak eta idazteko plazera
Description
Idaztea betidanik gustatu bazaizu baina inoiz ez baduzu horretarako behar den denbora hartu; idazten hasten zarenean burua hutsik geratzen zaizula sentitzen baduzu eta hitzak iheska baleude bezala ez badatoz; blokeatzen bazara eta iruditzen bazaizu ataka horretatik irteteko tresnaren bat falta zaizula; idatzitakoa amaitzean irakurle baten beharra sentitzen baduzu, zure hitzak norbaitengan benetan irits daitezen; testu berriak ezagutu nahi badituzu, ate berriak irekiko dizkizutenak edo bide literario berrietara eramango zaituztenak; eta, agian, taldean esperientzia literarioa bizi eta idaztearen prozesua partekatu nahi baduzu…
Orduan, bai: agian hemen duzu zure aukera.
Objectifs
Literatur kontaketa bat idazteko nahiari forma ematea, estimulu, jarraibide eta estrategia teoriko zein praktikoen bidez: gaia, argudioa, espazioa eta denbora, pertsonaiak, narratzailearen ahotsa…
Irakurri hobeto idazteko / idatzi arreta handiagoz irakurtzeko. Irakurri eta idatzi: hodi komunikatzaileak.
Idaztea plazeretik lantzea, hainbat bideren bidez:
- literatura eta umorea
- autodeskribapenerako idazketa
- NIaren literatura: identitatea eta autobiografia
- haurtzaroa eta oroimena sorburu
Narrazio laburra lantzea
Activité s'adressant à
- Public en général
- Étudiants universitaires
- Étudiants non universitaires
Programme
13 07 2026
Dokumentazioaren banaketa
Ikastaroaren aurkezpena
“Irudimena lantzeko ideiak eta teknikak“
· Gure desioak ikertzea ideiak harrapatzeko · Kontakizunen hazi bihurtzea · Blokeoaren kudeaketa · Estrategia praktikoak eta teknika motibagarriak · Testu batzuen azterketa · Zinea irudimenaren akuilu gisa
- Mariasun Landa Etxebeste | Idazlea - IdazleaLangue: basque
Atsedenaldia
“Irakurri eta idatzi: ontzi komunikatzaileak.“
· Testu-eraldaketak eta estilo-ariketak (Raymond Queneau) · Narratzailearen ahotsa · Espazio eta denboraren aldaketak · Ikuspuntua eta narrazioaren egitura · Proposamen anitzak eta adibide argigarriak
- Mariasun Landa Etxebeste | Idazlea - IdazleaLangue: basque
“Narrazioak idazteko proposamenak eta saiakerak“
· Baliabide desberdinak · Testu aukeratuak · Talde-irakurketa eta iruzkinak
- Mariasun Landa Etxebeste | Idazlea - IdazleaLangue: basque
14 07 2026
“Kontakizun laburrak eta mikroipuinak“
· Ezaugarriak eta adibideak · Hizkuntzaren ekonomia · Kultur erreferentziak · Elipsia · Umorea, ironia eta paradoxa · Umorearen garrantzia literaturan · Ariketa praktikoak eta talde-irakurketak · Egile eta obren adibideak
- Mariasun Landa Etxebeste | idazkea - IdazleaLangue: basque
Atsedenaldia
“Kontaketa eta memoria“
· Literatura eta haurtzaroa · NIaren literaturara hurbilketa · Identitatea eta autobiografia · Autodeskribapenaren idazketa · Egile eta obren adibideak · Ekintza literarioen esperimentazioa · Banakako lanen talde-irakurketa · Kritika-hastapenak
- Mariasun Landa Etxebeste | idazlea - IdazleaLangue: basque
“Etiketarik gabeko literatura“
· Haur eta Gazte Literaturaren (HGL) ezaugarriak · Txikiaren handitasuna literaturan · HGL eta eskola · HGL eta ideologia
- Mariasun Landa Etxebeste | idazlea - IdazleaLangue: basque
Itxiera
Tarifs inscription
| Face á Face | jusqu'au 13-07-2026 |
|---|---|
| 25,00 EUR | |
| 25,00 EUR |
Lieu de l'événement
Miramar Palace
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Miramar Palace
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa