Hezkuntza
Hizkuntzalaritza eta Literatura
Uda ikastaroa
Narrazioak sortzen: giltzak, bideak eta idazteko plazera

Narrazioak sortzen: giltzak, bideak eta idazteko plazera

Uzt. 13 - 14. Uzt, 2026 Kod. L02-26

Azalpena

Idaztea betidanik gustatu bazaizu baina inoiz ez baduzu horretarako behar den denbora hartu; idazten hasten zarenean burua hutsik geratzen zaizula sentitzen baduzu eta hitzak iheska baleude bezala ez badatoz; blokeatzen bazara eta iruditzen bazaizu ataka horretatik irteteko tresnaren bat falta zaizula; idatzitakoa amaitzean irakurle baten beharra sentitzen baduzu, zure hitzak norbaitengan benetan irits daitezen; testu berriak ezagutu nahi badituzu, ate berriak irekiko dizkizutenak edo bide literario berrietara eramango zaituztenak; eta, agian, taldean esperientzia literarioa bizi eta idaztearen prozesua partekatu nahi baduzu…

Orduan, bai: agian hemen duzu zure aukera.

Irakurri gehiago

Helburuak

Literatur kontaketa bat idazteko nahiari forma ematea, estimulu, jarraibide eta estrategia teoriko zein praktikoen bidez: gaia, argudioa, espazioa eta denbora, pertsonaiak, narratzailearen ahotsa…

Irakurri hobeto idazteko / idatzi arreta handiagoz irakurtzeko. Irakurri eta idatzi: hodi komunikatzaileak.

Idaztea plazeretik lantzea, hainbat bideren bidez:

  • literatura eta umorea
  • autodeskribapenerako idazketa
  • NIaren literatura: identitatea eta autobiografia
  • haurtzaroa eta oroimena sorburu

Narrazio laburra lantzea

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak

Metodologia

Banakako zein talde-lanean oinarritutako tailerra. Giro estimulatzaile eta ludikoa sortzea bilatuko da, marko atsegin baina bideratu batean, non posible izango den:

  • idazteaz gozatzea
  • besteen testuetatik ikastea
  • esperimentazioa eta partekatzea
  • Zine-eszenak lagungarri izango dira idazketaren azterketa eta praktika bultzatzeko.

Lankidetza

  • Hezkuntza Saila - Eusko Jaurlaritza

Programa

2026-07-13

09:00 - 09:15

Dokumentazioaren banaketa

09:15 - 09:20

Ikastaroaren aurkezpena

09:20 - 11:00

“Irudimena lantzeko ideiak eta teknikak“

    · Gure desioak ikertzea ideiak harrapatzeko · Kontakizunen hazi bihurtzea · Blokeoaren kudeaketa · Estrategia praktikoak eta teknika motibagarriak · Testu batzuen azterketa · Zinea irudimenaren akuilu gisa

    • Mariasun Landa Etxebeste | Idazlea - IdazleaHizkuntza: euskara
    11:00 - 11:30

    Atsedenaldia

    11:30 - 12:45

    “Irakurri eta idatzi: ontzi komunikatzaileak.“

      · Testu-eraldaketak eta estilo-ariketak (Raymond Queneau) · Narratzailearen ahotsa · Espazio eta denboraren aldaketak · Ikuspuntua eta narrazioaren egitura · Proposamen anitzak eta adibide argigarriak

      • Mariasun Landa Etxebeste | Idazlea - IdazleaHizkuntza: euskara
      12:45 - 14:00

      “Narrazioak idazteko proposamenak eta saiakerak“

        · Baliabide desberdinak · Testu aukeratuak · Talde-irakurketa eta iruzkinak

        • Mariasun Landa Etxebeste | Idazlea - IdazleaHizkuntza: euskara

        2026-07-14

        09:00 - 10:30

        “Kontakizun laburrak eta mikroipuinak“

          · Ezaugarriak eta adibideak · Hizkuntzaren ekonomia · Kultur erreferentziak · Elipsia · Umorea, ironia eta paradoxa · Umorearen garrantzia literaturan · Ariketa praktikoak eta talde-irakurketak · Egile eta obren adibideak

          • Mariasun Landa Etxebeste | idazkea - IdazleaHizkuntza: euskara
          10:30 - 11:00

          Atsedenaldia

          11:00 - 12:15

          “Kontaketa eta memoria“

            · Literatura eta haurtzaroa · NIaren literaturara hurbilketa · Identitatea eta autobiografia · Autodeskribapenaren idazketa · Egile eta obren adibideak · Ekintza literarioen esperimentazioa · Banakako lanen talde-irakurketa · Kritika-hastapenak

            • Mariasun Landa Etxebeste | idazlea - IdazleaHizkuntza: euskara
            12:15 - 14:00

            “Etiketarik gabeko literatura“

              · Haur eta Gazte Literaturaren (HGL) ezaugarriak · Txikiaren handitasuna literaturan · HGL eta eskola · HGL eta ideologia

              • Mariasun Landa Etxebeste | idazlea - IdazleaHizkuntza: euskara
               

              Itxiera

              Zuzendariak

              Mariasun Landa Etxebeste

              -, Idazle

              https://www.mariasunlanda.net

              Hizlariak

              Mariasun Landa Etxebeste

              -, Idazle

              https://www.mariasunlanda.net

              Matrikula prezioak

              Aurrez aurre2026-07-13 arte
              25,00 EUR
              25,00 EUR

              Kokalekua

              Miramar Jauregia

              Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

              Gipuzkoa

              43.3148927,-1.9985911999999644

              Miramar Jauregia

              Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

              Gipuzkoa