BERRIA Komunikazio Eskola II

BERRIA Komunikazio Eskola II

18.juin - 19. juin, 2019 Cod. I09-19

Description

Aro digitalak informazio gehiegia ekarri du egungo gizarteetara: berriez, irudiez, publizitateaz inguratuta bizi gara, baina ez da makala blaitzen gaituen desinformazioa ere. Gero eta sarriago zabaltzen dira Interneten eta sare sozialen bidez albiste faltsuak —fake news direlakoak—. Informazioaren kalitateari eustea da gaurko kazetaritzaren erronka nagusietako bat, lan zorrotza eta kontrastatua egitea, beti aldarrikatu den bezala. Errealitatearen interpretazio zintzoa eskaintzeko, audientziei informazio sinesgarria bermatzeko, ez dago beste biderik.

Euskal hedabideak, gainera, globalizazioaren erronkei ere egin behar diete aurre: euskaraz ekoitzitako informazioa jasoko duten audientziak irabaztea eta haien fideltasunari eustearen erantzukizuna dute beren gain. Euskal hedabideen esparruan, BERRIA dugu euskarazko egunkari nazional bakarra. Eguneroko erronkak ez ditu soilik albisteak euskaraz ematea: horrez gain, kazetariek hizkuntza eredu goren mailakoa baliatuz, egunkariak lortu behar du audientziak elikatzea, erakartzea eta haiei zerbitzua ematea —gure komunitateengandik gertu sentitu eta bizitzea—, negozio ereduari irtenbideak bilatzea, profesional eta kolaboratzaile eredugarriekin lan egitea, eta abar. Euskal hedabideek oro har, baina batik bat BERRIAk berak eskuartean dituen lehengaiak erakutsi eta partekatu nahi ditu aurtengo Komunikazio Eskolan ere. Hauek dira aurten jorratuko ditugun gai nagusiak: kolaboratzaile eta iritziemaileen langintza, finantziazioaren eta negozio ereduaren nondik norakoak, euskararen eredua eta lanketa kazetaritzan, hizkuntza txikietako hedabideen etorkizuneko helburuak.

Lire la suite

Objectifs

Informazioaren garai aztoratuotan, nola erantzuten ari dira BERRIA eta inguruko hedabideak erronka berriei? Gai hori gogoan hartuta, iaz abiatutako BERRIA Komunikazio Eskolari jarraipena emango zaio eta euskal kazetaritzaren egungo panorama erakustea izango da helburu nagusia.

Komunikazio Eskola honen bitartez, honako zeharkako beste helburu hauek ere baditu BERRIA Komunikazio Eskolak:

— BERRIAlagunei ateak irekitzea, gure lan egiteko modua zein den ikus dezaten —baita gure kezkak ere erronkak ere.

— Kazetarigaiei eta Komunikazio ikasleei —berdin edozein arlotako ikasleei ere— gertutik erakustea kazeta baten egunerokoan ez dela dena notizia idaztea,  ez dutela soilik kazetariek egiten lan. BERRIAn beste alor askotako egitekoak eta profesionalek ere parte hartzen baitute kazeta egunero kaleratzeko: hizkuntzalariak, itzultzaileak, ekonomistak, publizistak eta marketin adituak, diseinatzaileak, infografoak, informatikariak, banatzaileak eta abar.

— Oro har, euskalgintzako publikoei, aktiboan diren profesionalekin —BERRIAkoak zein beste hedabide batzuetakoak—, euskarazko hedabideen esparruan etorkizuna zelan marraztu daitekeen aztertzea.

— Komunikatzaileei eta ikerlariei, euskarazko komunikazioaren lehentasunei buruz eztabaidatzeko gunea eskaintzea.

Lire la suite

Activité s'adressant à

  • Alumnado universitario
  • Estudiantes no universitarios
  • Profesorado
  • Profesionales
  • Público en general
  • Investigadores/as

Collaborateurs

  • BERRIA Taldea

Programme

18 06 2019

08:45 - 09:00

Dokumentazio banaketa

09:00 - 09:10

“Dokumentazio banaketa / Entrega de documentación“Présentation par la Direction de l’activité

  • Beatriz Zabalondo Loidi | BERRIA - Administrazio Kontseiluko lehendakaria
09:10 - 10:00

“Nazioarteko gaien kazetaritza“

  • Kristina Berasain Tristan | BERRIAko kazetaria
10:00 - 10:50

“Gizarte gaien kazetaritza“

  • Arantxa Iraola Alkorta | BERRIAko kazetaria
10:50 - 11:00

Publikoaren galderak

11:00 - 11:30

Pause

11:30 - 13:30

“Iritzi saileko kolaborazioa “

  • Gurutze Izagirre Intxauspe | BERRIAko Iritzi saileko burua
  • Xabier Payá Ruíz | BERRIAko kolaboratzailea
  • Onintza Enbeita Madariaga | BERRIAko kolaboratzailea

19 06 2019

 

“Aurkezpena eta saioaren dinamizazioa“

  • Alexander Gurrutxaga Muxika | BERRIA
09:00 - 09:05

Eguneko aurkezpena

09:05 - 11:00

“ Euskara Sailaren langintza“

  • Irene Arrarats Lizeaga | BERRIAko Euskara Saileko burua
  • Maialen Berasategi Catalán | BERRIAko Zuzentzailea
11:00 - 11:30

Pause

11:30 - 13:30

“Literatura eta kazetaritza: muga-mugako auziak“

  • Anjel Lertxundi Esnal | Idazlea eta zutabegilea
  • Iñigo Astiz Martinez | Idazlea eta kazetaria

Directeurs

Beatriz Zabalondo Loidi

GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEA, UPV/EHU

Conférenciers

Irene Arrarats Lizeaga

Iñigo Astiz Martinez

Kristina Berasain Tristan

Maialen Berasategi Catalán

Onintza Enbeita Madariaga

Alexander Gurrutxaga Muxika

EHU

Arantxa Iraola Alkorta

Gurutze Izagirre Intxauspe

Anjel Lertxundi Esnal

Xabier Payá Ruíz

Beatriz Zabalondo Loidi

GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEA, UPV/EHU

Tarifs inscription

MATRICULAjusqu'au 31-05-2019jusqu'au 18-06-2019
60,00 EUR70,00 EUR
35,00 EUR -
20,00 EUR20,00 EUR
52,50 EUR -
52,50 EUR -
52,50 EUR -
- 35,00 EUR

Other courses that might be of your interest...

SantéCours d'été
Enfermedades autoinmunes sistémicas
-

Enfermedades autoinmunes sistémicas

Validité académique
20 h.
Langue
Espagnol
  • Cours en ligne en direct

    Cours en ligne en direct

  • En personne

    En personne

... À partir de 22 € Dernières places Gratuit Date passée Période d'inscription terminée