Activité gratuite
Iraunkortasuna: definiziotik, kudeaketa-eskala egokira

Iraunkortasuna: definiziotik, kudeaketa-eskala egokira

28.Sep - 28. Sep, 2020 Cod. W09-20

Description

Iraunkortasuna gai konplexua eta dimentsio anitzekoa da. Elkarrizketa honetan lehen sektorearekin duen harremana aztertuko da.

Iraunkortasunaren definizioa gogoraraziz eta haren inguruan gogoeta eginez abiatuko du solasaldia Arantza Aldezabalek. Ana Galarragaren galderei erantzunez, klima-larrialdiaren testuinguruan duen konplexutasun multidimentsionalaz arituko da, eta lehen sektorearekin lotuko du, elikaduraren burujabetza eta ekonomia zirkularra aipatuz, besteak beste.

Azkenik, bere ustez kudeaketarako eskala egokia zein den azalduko du Aldezabalek, eta hori lortzeko gakoak ere aurreratuko ditu.

Lire la suite

Activité s'adressant à

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Collaborateurs

  • dfs

Programme

2020-09-28

18:00 - 19:00

“Mahai ingurua“

  • Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia Komunikatzailea - Moderatzailea
  • Arantza Aldezabal Roteta EHUko Landareen Biologia eta Ekologia sailea - Biologia doktorea

Conférenciers

Ana Galarraga Aiestaran

Elhuyarreko zientzia Komunikatzailea

Ana Galarraga Aiestaranek albaitaritza eta elikagaien zientzia eta teknologia ikasi zituen, baina zientziaren dibulgazioan egin du bere ibilbide profesionala, Elhuyarren barruan. Elhuyar aldizkariko erredaktorea izateaz gain, komunikabide ugaritan kolaboratzen du. Zientzia gizarteratzeko beste ekimen batzuk ere antolatzen ditu, tartean, haur eta gazteei zuzendutakoak: parte-hartze saioak, sariketak, zuzeneko ekintzak, ipuinak, hitzaldiak... Bere lan guztietan, garrantzia berezia ematen die berdintasunari, euskarari eta elkarlanari.

Arantza Aldezabal Roteta

UPV/EHU

Biologian doktore da, eta irakasle- eta ikertzaile-lanetan dabil, EHUko Landareen Biologia eta Ekologia sailean. Bere ikerketetan, helburu nagusia da argitzea zein den klima-larrialdiaren eragileen eta biodibertsitatearen eta iraunkortasunaren arteko elkarrekintza, mendialdean fokua jarrita.

Lieu de l'événement

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa