Toutes les nouvelles

Abian UPV/EHUko Uda Ikastaroen 2016. edizioa

2016ko edizioan nabarmena da jardueraren areagotzea, Plan Estrategikoan zehaztutako garapenerako helburuei erantzunez eta Egitarauaren Batzordeak jaso eta onartutako proposamen kopuruaren igoeran oinarrituta.

Askotariko gaiak jorratuko dituen diziplina anitzeko Egitaraua izango da aurtengoa, zeinarekin gizartearen zatirik handienera heldu baita, uneko gairik garrantzitsuenen inguruko eztabaida eta pentsamendu kritikorako eremua eskainiz.

Ikastaroen nazioarteko izaera inoiz baino handiagoa izango da, hainbat faktore bateratzearen ondorioz:

•    Donostia Europako Kulturaren Hiriburua izatea, proposamenei nazioarteko izaera handiagoa emanez.
•    Aurten gehien landutako gaietako bat errefuxiatuen krisialdiari lotuta dago, erronka hori izaera orokorra ez ezik, tokikoa ere izanik.
•    Basque Yourself 1st International Summer School egitarauan barne hartzea.


Aurten, egitarauko 23 jarduera izango dira euskaraz, gehienak hezkuntzari lotuak eta askotariko gaiak jorratuko direlarik, hala nola: nola landu dolua eskolan, ikaskuntza kooperatiboari buruzko ikastaroak, euskaldunak Nevadan, sorkuntza eta oratoriako ikastaroak, justizia konpontzailea, poesia eta ipuinak eskolan, etab.
Jarduera egitarauan, orobat, ingelesa barne hartuta dago, kasu honetan 21 ekintzarekin eta gehienak Zientzia eta Teknologiaren zikloan barne hartuta.

Finkatu egiten da Bizkaia eta Arabaren presentzia UPV/EHUko Uda Ikastaroetan eta Arabaren kasuan baita nabarmen areagotu ere: 19 jarduera Bizkian izango dira, bereziki Bizkaia-Aretoan, eta 15 Araban, hain zuzen ere, Vitoria-Gasteiz, Moreda Araban, Agurainen eta Laguardian.
Halaber, Zubietan, Irungo Oiasso Museoan (Ficoba), Baionan eta Zumaian (bisita Flyschera)ere izango dira ikastaroak.


2016ko Ikastaroen egitarauaren alderdi bereziak:


•    “Basque Yourself first summer school” programa antolatzea. Euskal Herriko kultura eta nortasunarekiko interesa duen edozein unibertsitate ikasleri zuzendutako programa berria da. Mintegi eta jarduera kultural eta ludikoez osatutako programa eskaini eta 12 ECTSko balio akademikoa du. 3 asteko iraupena du, 2016ko ekainaren 26tik uztailaren 15era.

•    DSS2016EU Fundazioarekin elkarlanean, zeharkako ildo baten bitartez, Bake, Bizitza eta Ahotsak Itsasargien inguruko eztabaida eta analisirako eremua eskainiko da. Gaur egun, Bakea Eraikitzeko Norvegiar Zentroaren zuzendaria eta Amsterdameko Transnational Instituteko ikertzaile elkartua da.

•    Kulturaren hiriburutzarekin batera pertsona errefuxiatuen egoerari, Europaren erantzunari eta garapenerako lankidetza politikei buruzko ikastaroak eta jarduerak eskaini, biñeten bitartez gure oraintsuko iraganaren memoria aztertu eta euskaldun eta japoniarren arteko topaketa antolatuko da. Azken horretan, beste beste, joko eta kirol tradizionalari arreta berezia eskainiko zaio.

•    Elikadura ikuspegi ezberdinetatik lantzen duten jarduerez osatutako Elikadura zikloa sortzea; jarduera gehienak Araban egingo dira. Hartara, nekazaritza ekologikoa, Arabar Errioxako oliba olioa, ardoaren azoka edo merkataritza zirkuitutik kanpo geratzen diren elikagaiak aprobetxatzeko erronka bezalako gaiak jorratuko dira.

•    Errefuxiatuen egoerari eta Europaren egitekoari buruzko ikastaroen eta publikoari irekitako jardueren arteko hainbat jarduera.

•    Unibertsitateari lotutako hainbat gai, ikuspegi ezberdinetatik, hots: unibertsitate inkubagailu sozialek tokiko garapen sozial eta ekonomikoaren sustapena eraldatzen duten eremu gisa, UPV/EHUko doktoregoko jardunaldiak, etab.

•    Euroerregioa izeneko zikloan barne hartutako jarduera profesionalak. Jardunaldietako bat Baionan egingo da eta zuzenbidearen munduko mugaren alde bietako profesionalei zuzenduta dago. Irunen antolatutako jarduera, berriz, Bidaso Txingudi Partzuergo Mugakidearekiko (Hendaia, Irun eta Hondarribia)  mugikortasuna. Ficoban egingo da jarduera, mugaren bi aldeak lotzen dituen gune sinboliko gisa eta lurralde bietako kudeaketa mugakidean esku hartzen duten erakundeak bertaratuko dira.

•    Gizarte eta gizarte zientzien arloko gaurkotasun gaiak jorratuko dira, eta tartean, besteak beste, hirien garapen iraunkorra, herritarren parte-hartzea sare sozialetan, familia bitartekaritza, etab. Ekonomiaren arloan honako hauek aztertuko dira: enpresaren potentzialtasunak gizarte berrikuntzaren eredu gisa, enpresa finantzatzeko aukera berriak... Osasunaren arloan, berriz, gaixotasun arraroak, pobreziari lotutako parasito gaixotasunak, immunologiaren egitekoa minbiziaren tratamenduan, ahoko minbizian izandako aurrerapenak, dementzia aurreratua… Edizio honetara, halaber, ingurumen arazoen egunerokotasuna eramango da, biomasa lignocelulosikoa, birziklatzea aberastasun eta enplegu iturri gisa edo narriatutako lurzoruen lehengoratzea bezalako gaiekin.


Hona hemen izen nabarmen batzuk:

-    Antonio Vitorino, excomisario de Justicia de la Unión Europea y autor intelectual del Tratado de Lisboa
-    Martin Kaplus. Kimikako Nobel Saria 2013an
-    Juan Ignacio CIRAC. Premio Príncipe de Asturias de Investigación Científica y Técnica.
-    Gerry Adams, presidente del Sinn-Fein
-    Esteban Beltrán, presidente de la Sección española de Amnistía Internacional
-    María Angeles Durán, experta en sociología económica, fue la primera mujer en España que obtuvo la cátedra de sociología.
-    Pepa Bueno, periodista de la Cadena SER
-    Miguel Angel Aguilar, periodista y secretario general de la Asociación de Periodistas Europeos
-    Xavier Querol Carceller, Premio Rey Jaime I sobre protección del Medio Ambiente
-    Daniel Innerarity, catedrático de filosofía política y social y director del Instituto de Gobernanza Democrática
-    Frieder Dünkel, experto en justicia restaurativa, abogado penalista y presidente de la Asociación Europea de Criminología
-    Carme Forcadell, presidenta del Parlamento de Cataluña
-    Adela Asua, magistrada del Tribunal Constitucional
-    Juan Pablo Fussi, catedrático de Historia Contemporánea
-    Bernardo Atxaga, escritor

Online Ikastaroak:

Uda ikastaro batzuk grabatu egingo dira, urtean zehar ematen diren eta edizio honetan arrakasta handiz garatzen ari diren online ikastaroak elikatzeko. Oraingoz, 24 ikastaro daude programatuta eta ikasle ugari dituzte.


Zeharkako zikloak:

“Irakasteko ikasi” zeharkako ildoekin jarraituko dugu, hau da, irakasleak prestatzeko edo Osakidetzako profesionalei zuzendutako Osasuneko ziklo berezia,biak ere Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean prestatutakoak. Halaber, Irizar enpresaren laguntzari esker antolatu eta hiritar guztiei zuzendutako Bizitzaren Bidaia zikloak ere jarraituko du. 


Uda Ikastaroen irudi berritua

Uda ikastaroen Web berria (www.uik.eus) aurkeztu nahi dugu, edizio honen inguruko informazioa jasotzen duena. Une honetan programak ixten ari dira eta informazioa etengabe eguneratuko da. 


Matrikulazioa

Matrikulatzeko epea ere gaur bertan irekiko da, eta maiatzaren 31ra arte murriztua izango da. Gainera, hainbat taldek (ikasleak, jubilatuak,…) matrikula murriztuagoa lortu ahal izango dute izena emateko epe osoan zehar, eta ostatu bekak eskatu ahal izango dira. Informazio guztia web orrian dago eskuragarri edo, bestela, Uda Ikastaroak Fundazioaren Idazkaritza Nagusira jo daiteke.