All news

2023rako Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroen proposamenak jasotzeko epea zabaldu da

Aurreko edizioko arrakastaren ondoren, hemen dira berriro ere Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroak; mugaz gaindiko herritarrei zuzentzen zaizkie, eta, Europako beste euroeskualde batzuetan lortu den bezalaxe, ekonomiaren, gizartearen eta lurraldearen aldetik kohesionatuagoa egongo den euroeskualdeko eremu baten sorreran unibertsitateek jokatzen duten eginkizun proaktiboa ikusaraztea dute xede.

Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroen lehen edizioa 2022ko uztailean izan zen, eta kulturarteko ezagutza eleanitza zabaltzeko topagune eta nodo estrategiko gisa eraginkorra izan dela baieztatu dugu; era berean, argi geratu da mugak gainditzeko gai ere badela, jakintzak partekatzeko eta, epe labur, ertain eta luzera aukera eta proposamen berriak ekarriko dituzten topaketa sareak sortzeko ere. Arrazoi horrexegatik beragatik, bigarren edizio bat egingo dugu mugaz gaindiko eta, interesa duten, gaiak lantzen eta garatzen jarraitzeko. 

Lehenengo edizioan 734 lagunek parte hartu zuten, eta hainbat herrialdetatik etorri ziren, hala nola Alemania, Argentina, Espainia, Frantzia, Haiti, Luxenburgo, Mexiko, Peru, Portugal, Txile eta Kolonbiatik. Horretaz gain, zortzi prestakuntza proposamen ere izan ziren, Espainia, Frantzia, Italia eta Luxenburgoko 73 adituren eskutik

Bigarren edizio honetan ere mugaz gaindiko gaiak lantzen jarraituko dugu.

2023ko egitaraua uztailaren 17tik 22ra bitarte izango da, Baionako Cité des Arts aretoan, hau da, lehenengo edizioa izan zen toki berean, Mugaz gaindiko ikastaroen ekimenaren espiritua indartzen duen aldetik.

Proposamen bakoitzak mugaz gaindiko eskualdeetako bi erakunde edo entitate publiko edo pribaturen bermea izan beharko du, gutxienez, eta horietako bik estatu desberdinetakoak izan beharko dute.

Azpimarratu behar da saioak publiko orokorrarentzat izan daitezkeela, baina baita akademikoentzat, ikasleentzat eta profesionalentzat ere, eta publiko gazteenaren parte-hartzea bereziki baloratuko da.

Proposatutako ikastaroa ezin bada, justifikatutako arrazoiengatik, aurreikusitako egunetan egin, inguruko egunetan proposatu ahal izango dira jarduerak, egitarauan sartuta, nahiz eta beste leku batzuetan izan.


Deialdia 8 astez egongo da zabalik, eta proposamenak 2022ko abenduaren 22tik 2023ko otsailaren 22ra aurkeztu ahal izango dira. 

Bigarren edizio honen helburuetako bat ikasleen parte-hartzea sustatzea da, eta haientzat interesgarriak izan daitezkeen ikastaroen proposamenak zuzenean aurkeztera animatzen ditugu. Horretarako, partzuergoko unibertsitateek ahalegin berezia egingo dute, bai ikasleen elkarteen eta ikasleek zuzendutako unibertsitate proiektuen interesa pizteko, bai 2023ko edizioa osatuko duten ikastaroen hautaketa egiterakoan oso positibotzat hartzeko.

Deialdiaren baldintza guztiak Araudi batean jaso dira, eta esteka honetan kontsulta daiteke.


Proiektu hau sortu eta bultzatu duen Antolaketa Batzordeari esker gauzatu daiteke programa hau; honako hauek dira batzordekide:

•    Bordeleko Unibertsitatea (UB)
•    Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
•    UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioa (UIK)
•    L’Université Bordeaux Montaigne (UBM)
•    L 'Université de Pau et des Pays de L' Adour (UPPA)
•    Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA)
•    Euskampus Fundazioa
•    Gipuzkoako Foru Aldundia
•    Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea
•    Euskal Hirigune Elkargoa

Aurreko edizioko Antolaketa Batzordeak 2023ko ediziorako sareak zabaltzeko konpromiso irmoari eusten dio eta mugaz gaindiko lankidetzan aurrera egiteko erakunde gehiagok bat egitea lortu nahiko luke, honek ekar ditzaken onurak azpimarratuz.