Finantza jasangarriak: bidezko trantsiziorako gakoak
2025eko ekainaren 12an, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren eskutik eta Donostia Sustainability Forum-aren baitan, Ekonomiaz aldizkariaren ale monografikoa aurkeztu zen, finantza jasangarriei eskainia. Jardunaldian nazioarteko klima-finantzaketaren bilakaera, taxonomia berdeen aurrerapenak eta lankidetza publiko-pribatuen eraldatze-potentziala aztertu ziren, jarduera ekonomiko jasangarriak modu zorrotz eta egiaztagarrian zehazteko tresna gisa.
Jardunaldiaren programa
→ "Ongietorri instituzionala". Iñaki Ruiz Manzano | Ekonomia Sailburuordea, Eusko Jaurlaritza