Berri guztiak

Finantza jasangarriak: bidezko trantsiziorako gakoak

2025eko ekainaren 12an, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren eskutik eta Donostia Sustainability Forum-aren baitan, Ekonomiaz aldizkariaren ale monografikoa aurkeztu zen, finantza jasangarriei eskainia. Jardunaldian nazioarteko klima-finantzaketaren bilakaera, taxonomia berdeen aurrerapenak eta lankidetza publiko-pribatuen eraldatze-potentziala aztertu ziren, jarduera ekonomiko jasangarriak modu zorrotz eta egiaztagarrian zehazteko tresna gisa.

Jardunaldiaren programa

→ "Ongietorri instituzionala". Iñaki Ruiz Manzano | Ekonomia Sailburuordea, Eusko Jaurlaritza

→ "Finantza Jasangarriak" zenbakiaren sarrera. Ibon Galarraga Gallastegui | BC3

→ "Klima-finantzaketa eta helburu kolektibo berria". Elisa Sainz de Murieta Zugadi | UPV/EHU eta BC3

→ "Finantza jasangarrien taxonomiak. Europa–Latinoamerika ikuspegi konparatua". Kepa Solaun | Global Factor – Sortzailea eta Zuzendari Nagusia

→ "Lankidetza publiko-pribatuen rola". Jorge Fernández Gómez | Orkestra

  • Ibon Galarraga Gallastegui | BC3
  • Elisa Sainz de Murieta Zugadi | UPV/EHU, BC3
  • Itziar Patiño | Global Factor
  • Jorge Fernández Gómez | Orkestra

Ikusi hitzaldi osoa