Pribatutasun politika

Fundazioaren datuak

Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, jarraian identifikazio-datuak agertzen dira.

Izen soziala: UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOA
IFK/IFZ: G20448056
Helbide soziala: Miramar Jauregia. Mirakontxa pasealekua, 48 - 20007 Donostia (Gipuzkoa)
Fundazioen Erregistroan GIP-49 zenbakiarekin inskribatuta
Telefonoa: 943219511
Faxa: 943219598

Jabetza intelektuala

Jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei buruzko Espainiako legeriak babesten ditu webgune honetako iturburu-kodea, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, softwarea, testuak, informazioa eta edukiak, UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAREN alde. Ezin da webgunea, osorik edo zati batez, kopiatu edota argitaratu, ezta webgunearen tratamendu informatikoa, banaketa, hedapena, aldaketa, eraldaketa edo deskonpilatzea egin eta titularrari legez aitortutako beste eskubideak erabili ere, UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK aurretik idatzizko baimena eman gabe.

Erabiltzaileak ez beste inork webgune honetan agertzen den materiala erabili dezake bere erabilera pertsonal eta pribaturako denean, eta debekatuta dago materiala merkataritza xedeetarako edo legez kontrako ekintzetarako erabiltzea. Jabetza intelektualetik eratorritako eskubide guztiak UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK dauzka.

UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOA aurreko baldintzak betearazteaz eta bere web orrietan agertzen diren edukiak behar bezala erabiltzeaz arduratuko da; horrenbestez, erabiltzaileak eskubide horiek urratuz gero edo bete ezean dagozkion akzio zibilak eta penalak hasiko ditu.

Datu pertsonalak babestea

UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAREN pribatutasun politika

Webgune hau erabiltzen duzun bakoitzean unean-unean indarrean dagoen Pribatutasun Politikaren aplikazioaren menpe egongo zara, beraz, testu hori aztertu beharko duzu ados zauden egiaztatzeko.
Helarazten dizkiguzun datu pertsonalak UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAREN erantzukizunekoa den fitxategi batean tratatuko dira, honako helburu hauekin:

kontratatutako zerbitzua garatu, bete eta gauzatzeko edo antzeko beste edozein harremanetarako;
egiten dizkiguzun eskaerak artatzeko;
UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAREN zerbitzu eta jarduerei buruzko informazioa eman diezazugun, posta elektroniko edo antzeko bestelako komunikazio-bide elektronikoren baten (SMS, esaterako) bitartez produktu horien inguruko komunikazioak bidaltzea barne hartuta.

UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK (helbidea: Miramar Jauregia. Mirakontxa pasealekua, 48 - 20007 Donostia, Gipuzkoa), hitzematen du, fitxategi honen arduradun den heinean, zure informazio pertsonalaren inguruko konfidentzialtasuna errespetatu eta hori ezagutu, interesdunak emandako baimenaren zilegitasuna duela. Zure datuak zerga-legerian ezarritako epean mantenduko dira. Sarbide, zuzenketa, ezabatze, eramangarritasun, tratamenduan mugak ezartzea eta emandako baimenaren baliogabetze eskubideak zure NAN-aren kopia atxikituz aurretik aipatu helbidera idatzia hel araziz gauzatu ahal izango dituzu.

a.- UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK aurrez ohartarazi gabe webgunean dagoen informazioa eta haren konfigurazioa zein aurkezpena aldatzeko ahalmena dauka.

b.- UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK bitarteko honen bidez hitzematen du IRUZURREZKO PUBLIZITATERIK EZ DUELA EGINGO. Ondorio hauetarako, hortaz, ez dira iruzurrezko publizitatetzat hartuko UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAREN webgunearen ataletan aurkitu daitezkeen formazko edo zenbakizko akatsak, atal horietan agertzen den informazioa mantentzea edota eguneratzea osorik ez egitearen edo akatsez egitearen ondorioz sortu direnak. UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK, atal honetan xedatutakoaren ondorioz, akatsak ahalik eta azkarren zuzenduko dituela hitzematen du.

c.- UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK hitzematen du EZ DUELA KOMUNIKAZIO KOMERTZIALIK IGORRIKO HALAKOAK DIRELA ESAN GABE, Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatutakoa aintzat hartuta. Ondorio horietarako, ez da komunikazio komertzialtzat hartuko UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAREN bezeroei edo jardueretara bertaratutakoei bidalitako informazio oro, baldin eta helburua interesatuaren eta UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAREN arteko kontratu-lotura mantentzea eta fundazioaren informazio zein prestakuntza-lanak eta beste berezko jarduera batzuk gauzatzea bada.

d.- UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK ez du inolako erantzukizunik, erabiltzaileak webgune honetara sartzerakoan edota webgunean agertzen diren informazioak erabiltzerakoan arau aplikagarriren bat betetzen ez badu.

e.- UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK ez du inolako erantzukizunik izango webgune honetako informazioa, gaiak eta programak erabiltzearen ondorioz sorturiko edo sor litezkeen edozein motatako kalte-galeren gainean. Webgune honen bitartez erabiltzaileari hirugarrenek eskainitako prestazioak eta zerbitzuak atzitzeko aukera ematen dioten estekak (linkak) eta hipertestua ez dira UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOARENAK eta ez daude haren kontrolpean; erakunde honek ez du inolako erantzukizunik horietan agertzen den informazioaren gainean ezta informazio horretatik erator litezkeen ondorioen gainean ere.

f.- UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK  ez du inolako erantzukizunik hirugarrenek fundazioarenak izan ez arren webgune honetan agertzen diren marka izen, produktu izen eta marka komertzialak legez kontra erabiltzearen gainean. Era berean, ez du bere gain hartzen webgune honetan beste webgune batzuekin egindako estekaduren edukiaren osotasun, egiazkotasun eta zilegitasunetik sortu daitekeen inolako erantzukizunik.

g.- Azken batez, erabiltzailea da UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAREN webgune honetako zerbitzu, eduki, esteka (linka) eta hipertestuaz egiten duen erabileraren erantzule bakarra.