Fundazioa

Uda Ikastaroak Euskal Herriko Unibertsitatearen nortasunaren muin-muina dira. UPV/EHU ia-ia unibertsitatea bihurtu zenean sortu ziren eta ordutik, urterik urte, ikastaroz ikastaro, kalitatezko eskaintza dinamikoa eskaini dute. Gainera, urtean zehar garatzen den unibertsitate jarduerarako ikasketa osagai ezin hobea bihurtu eta aldatzen ari den gizarte baten inguruko eztabaida eta pentsamendu kritikorako eremu dira.

Fundazioa

Uda Ikastaroak Euskal Herriko Unibertsitatearen nortasunaren muin-muina dira.

12. edizioan, 1993an, UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioa sortu zen, Uda Ikastaroak antolatu eta kudeatzeko.

Fundazioak lortu du gune neutro bihurtzea gizartearen erronken inguruko dibulgazio, eztabaida eta gogoeta lana egiteko. Foro horretan hainbat gizarte eragile biltzen dira: akademia, ikerketa, enpresaren mundua, administrazio publikoa eta gizartea oro har.

Uda Ikastaroen edizioetan zehar, egitasmo berriak jarri dira martxan: Donostia Sustainability Forum, 2020an sortutako foroa, diziplinartekotasunetik aztertzeko jasangarritasuna, ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren ikuspegietatik.

2021ean, Uda lkastaroen 40. urteurrena ospatu zen, eta 40 urte horietan metatutako jakintzaz eta pandemiak eragindako eraldaketa digitalaz baliatuta, Fundazioak irudi berria estreinatu du 2022an, etapa berri bati ekiteko: UIK.

Markaren bilakaerari esker, Fundazioak presentzia handiagoa izango du mundu digitalean, urte osoan zehar.

Aliantza estrategiko batez ari gara, proiektuan konpromiso sendoa duten eragile batzuen bidez: hala nola erakunde publikoak (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala), erakunde pribatuak (BBVA Fundazioa, laguntzaile pribatu nagusia), ikastaroen erakunde laguntzaile guztiak, zuzendaritzak, jardueretako hizlariak eta ikasleak. Guztion artean posible egiten dugu proiektu handi hau.