Ostatu bekak
Uda Ikastaroetako ikasleentzat.
"Murrizketa orokorrak" eta "Salbuespenak" ataletan aipatzen diren eta ikastaroa egiten den lurraldean bizi ez diren kolektibo guztiek ostatu beka eskatu ahal izango dute, baldintza hauekin:
- Ostatu beka bakar bat emango da ikasle eta urte bakoitzeko.
- Bekak adjudikatzean, kontuan hartuko da eskaera ordena, aurrekontua amaitu arte.
- Eskaera: Hautatu "Ostatu beka" ikastaroan izena ematean. Erantzuna email bidez jakinaraziko da.
- Zenbatekoa: Ostatu beka 25€-koa da ikastaro egun bakoitzeko, fakturaren kopurua gainditzen ez bada betiere.
- Zer egun hartzen dituen: Ikastaroaren lehen egunaren bezperatik azken egunera arte. Gau kopuruak ez du egun kopurua gaindituko.
- Beka ordaintzea: 15 eguneko epean gehien jota, ikastaroaren amaieratik kontatzen hasita, erreserbaren faktura aurkeztu beharko da. Ikastaroan parte hartu dela egiaztatu ondoren, dagokion ordainketa egingo da eskaeran adierazitako kontuan.