Historia pixka bat

1982

1982ko maiatzean, Gipuzkoako Aldundiaren Hezkuntza Batzordeak Donostian Uda Ikastaroak egiteko erabakia hartu zuen.

Lehen edizio horrek izaera esperimentala izan zuen eta Gipuzkoako Campuseko Ikastegiek (Zorroagako FIHEZI, Zuzenbide Fakultatea, Arkitektura Goi Eskola Teknikoa) antolatu zuten.

1985

Ricardo Etxepare UPV/EHUko Uda Ikastaroen zuzendaritzaz arduratu zen.

1987

Babestutako Ikastaroak abian jarri ziren. Aurrezki Kutxak eta Iberduero eta Ingeniari Teknikoen Elkargo Profesionala bezalako hainbat erakundek Ikastaro batzuk diruz lagundu zituzten.

1989

Ikastaroen VIII. ediziotik aurrera, ikastaro gehienen egoitza Miramar Jauregia izan da. Esparru berriaren bitartez, jarduera hobeto integratzeaz gain, Uda Ikastaroei gune pribilegiatua eman zitzaion.

BBVA kolaboratzen eta Uda Ikastaroetako kide izaten hasi zen, bere diseinuan esku hartuz eta bere laguntza finantzazioaren bitartez, eta ordutik eutsi egin dio partaidetza horri BBV Fundazioaren, eta ondoren, BBVA Fundazioaren bidez, Ikastaroen ezaugarri gisa.

Ikastaroak europartzen hasi ziren.

1993

Uda Ikastaroak Fundazioa eratu zen.

2000

“Irakasteko ikasi” programa hasi zen, bereziki irakaskuntzako profesionalen prestakuntza eta eguneratzeari zuzenduta. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin elkarlanean prestatu zen, eta sailak Garatu prestakuntza planaren barruan eskainitako Ikastaroetan barne hartu eta homologatu zituen.

2001

UPV/EHUko Uda Ikastaroen jarduera erabat finkatuta zegoen, eta horren adierazle, hogeigarren edizioko egitarauaren barruko 65 jarduera arautuetan 6.157 ikastek esku hartu izana izan zen.

2002

Lehen aldiz, txikiagoa izan zen ikasleen kopurua matrikulatutako profesionalena baino, gizarteko eragile ezberdinen topaleku gisa finkatuz.

2004

Interes orokorreko gaien inguruan herritarrei zuzendutako “Ikastaroak guztientzat” formula probatu zen.

2006

Uda Ikastaroen 25. urteurrena ospatu zen, Noam Chomsky edizioko pertsonaia nagusia izan zelarik.

2007

Ricardo Etxeparek José Luis de la Cuestari eman zion lekukoa.

2008

Ikastaroak Streeming bidez ematen hasi ziren, ezagutza presentziazko esparrutik haratago hedatzeko.

2009

Irizar S.Coop. enpresarekin lankidetzan hasi zen, Bizitzaren Bidaia programarekin. Programa horretan, herritar guztiei interes orokorreko gaiak lantzeko ikastaroak eskaintzen zaizkie.
 

2011

Online Ikastaroak programa abiatu zen, hedapenaren ildo estrategikoa sustatuz.

2012

Hitzarmena sinatu zen Osakidetzarekin (Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila), bertako profesionalak Uda Ikastaroen eskaintzaren bitartez prestatzeko.

2014

Bizkaia eta Arabako unibertsitate hedapenerako jarduerak Gipuzkoako Uda Ikastaroen eskaintzan barne hartu ziren, udako eskaintza integral bakarra bihurtuz.

2015

José Luis de la Cuestak lekukoa pasatzen dio Carmen Agoüési, Uda Ikastaroen Zuzendari Akademiko gisa. Haren ondoan, Igor Alvarez izango da Zuzendariorde Akademikoa. Vicente Gascónek bere gain hartzen du Idazkaritza Akademikoa.

Fundazioaren antolaketa eredua eguneratzen da. Aitziber Zubillaga izango da administratzaile nagusia, eta garapen digital bat eta prozesuen garapen bat egiten da.

 

2019

Itziar Alkortak Carmen Agoüésen lekua hartzen du Uda Ikastaroen Zuzendaritza Akademikoan.

2020

Koro de la Cabak Vicente Gascón ordezkatu du Idazkari Akademiko gisa.

COVID-19aren pandemia dela eta, Fundazioak bere eskaintza berrantolatzen du: iraupen luzeko online eskaintza handitzen da, formatu hibridoa sortzen da (ikastaro presentzialak, online zuzenean parte hartzeko aukerarekin) eta ikastaroa osorik online egiteko aukera ematen da. Birmoldaketa horri esker, Fundazioa sendoturik irteten da egoera zail horretatik.

Donostia Sustainability Forum sortzen da.

Topagune proiektua hasi da Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.

2021

Eskaintza hibridoa mantentzen da, pandemiagatik.

Pandemia aurreko ikasle kopurua gainditzen da.

UPV/EHUko Uda Ikastaroen 40. urteurrena ospatzen da.

2022

Daniel Losadak Igor Álvarez ordezkatu du Zuzendariorde Akademiko gisa. Abenduan Itziar Azkuek Daniel Losadaren lekua hartzen du.

Maider Kortajarenak Koro de la Caba ordezkatu du Idazkari Akademiko gisa.

UIK marka sortu da helburu berriekin bat datozen jarduerak hedatzen laguntzeko.

Kultura arteko ezagutza eta ezagutza eleanitza zabaltzeko Mugaz Gaindiko Ikastaroak sortu dira.
 

2023

2023ko abenduan Leire Arbizuk Aitziber Zubillaga ordezkatu zuen UPV/EHUko Uda Ikastaroen Fundazioko Gerente gisa.