Ikaslearen araudia

  • Matrikula pertsonala eta besterenezina da.
  • Jarduera batean matrikulatzean, ikasleak jarduerara sartzeko eskubidea du, baita hari lotutako material akademikoa eskuragarri edukitzea.
  • Jarduerak hala adierazten badu, ikasleak bertaratze-ziurtagiria jasotzeko eskubidea du, balio akademikoko orduak adieraziz, , eta jardueraren antolamenduak adierazitako baldintzak betetzen badira.
    • Ikastaro presentzialetan eta zuzeneko on line ikastaroetan, nahitaezkoa da gutxienez jardueraren %80ra joatea.
    • Iraupen luzeko on line ikastaroetan (kodea  @), GAI/O kalifikazioa behar da. 
  • Bertaratze-ziurtagiria ikasle bakoitzaren espazio pertsonalean egongo da eskuragarri, dagoeneana mezu elektroniko bat bidaliko da eskuratzeko argibideekin. Jarduera amaitu eta astebetera, gutxi gorabehera, bidaltzen da mezua.
  • Mezua jasotzen denetik 30 eguneko epea ezartzen da ziurtagiri horri buruzko erreklamazioak egiteko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak homologatutako ikastaroetan izan ezik, 15 egunekoa izango baita.
  • Ikasleak eskubidea du errespetuzko eta berdintasunezko tratua jasotzeko. Dibertsitate funtzionala duen parte-hartzaile orok ingurune irisgarria izateko eskubidea izanen du, legez ezarritako baldintzen arabera. UIK ez da jarduerak egiten diren guneen jabea, baina badu politika bat eskura dituen baliabide guztiekin pertsona guztientzako kalitatezko zerbitzua bermatzeko. UIK markak “Euskadi lagunkoia” zigilua du, eta etengabe berrikusten du betetzen dela. Parte hartzen duten ikasleei eskatzen zaie izena ematean behar zehatzak adieraz ditzatela, ahalik eta zerbitzurik onena bermatzeko.
  • Parte-hartzaile guztiek errespetuz eta bereizkeriarik gabe tratatu behar dituzte gainerako pertsonak.
  • Parte hartzen duten guztiek UIKen edo harekin lankidetzan aritzen diren entitateen ondarea, ondasunak, baliabide materialak eta instalazioak behar bezala eta arretaz erabili beharko dituzte.
  • UIK-k “Erronka Garbia” rekin bat egin du, horregatik, parte hartzen duten ikasleei laguntza eskatzen zaie ahalik eta eragin txikiena izan dezaten. Ikusi: https://www.uik.eus/eu/uik-gara/erronka-garbia
  • Erreklamazio-orriak eskura daude.
  • Parte-hartzaile bakoitza bere ondasunen arduraduna da. UIK Uda Ikastaroen Fundazioak ez du bere gain hartuko bere jardueretan gerta daitezkeen lapurreten edo galdutako objektuen erantzukizunik.