Cours d'été
Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak

Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak

22.Aoû - 23. Aoû, 2019 Cod. K04-19

Description

Bertsolaritza artikulazio berriek bizi dute. Hain segur, hori ere bada azkar egotearen arrazoietako bat. Ez da ordea lehen aldia; aurrez nozitu izan du artikulaziorik. Eta horri esker, besteak beste, egokituko zen bertsolaritza egungo gizartera. Biziberritu ala hil. Bertsolaritzak bizi dituen mudez eta dudez ariko gara ikastaroan, baina bizi izan dituenak gogoan, distantzia kronologikoak ematen duen argitasunaz. Horretarako baina, euskal kulturari erreparatuko diogu, bertsolaritza bere baitan hartzen duen baratze zabalari; zer kultura da euskaraz kontsumitzen duguna? Nola transmititzen da euskal kultura? Nolakoa da horren baitako bertsozalea?

Arestikoak erantzun ondotik ariko gara bertsolaritzak eduki dituen, eta dituen, hainbat artikulatzez; rockarekin, gazteekin, emakumeekin, edo hiztun berriekin. Xalbadorrek zihoen bezala ez da bertsolaritzaren ederrarengatik soilik, baina ezta gurea delako ere; Euskal gizarteak kultur sorkuntzan eta euskaran aurrera egin dezan, kulturgintza mugimenduan eta sorkuntzan artikulatzea estrategikoa dela sinisten dugulako baizik.

Lire la suite

Objectifs

Euskal Kulturaren egoeraz ohartzea, zehazki kontsumoaz eta (ez) transmisioaz.

Bertsozaletasunaren egoeraren eta bertsozaleen berri ematea.

Kulturgintzak euskararen berreskuratzean duen eraginaz ohartzea.

Bertsolaritzak azken hamarkadetan ezagutu dituen eraldaketen berri eman eta jabetzea.

Une honetan bertsolaritzaren baitan feminismoaren eskutik gertatzen ari den eraldaketaz jabetzea.

Activité s'adressant à

  • Alumnado universitario
  • Estudiantes no universitarios
  • Profesorado
  • Profesionales
  • Público en general
  • Investigadores/as

Collaborateurs

Programme

22 08 2019

08:45 - 09:00

Dokumentazio banaketa

09:00 - 10:00

“Euskal kulturaren kontsumoa“

  • Josu Amezaga Albizu | UPV/EHU - Irakaslea
10:00 - 11:00

“Kultur sorkuntzaren transmisioa: ajeak eta erronkak“

  • Iratxe Retolaza Gutierrez | UPV/EHU - Irakaslea
11:00 - 11:30

Pause

11:30 - 12:30

“Egungo bertsozaletasunaren argazkiak“

  • Harkaitz Zubiri Esnaola | UPV/EHU - Irakaslea
12:30 - 13:30

Table ronde: “Euskal Kulturaren erronkak“

  • Karlos Aizpurua Etxarte | Mintzola Ahozko Lantegia - Eragilea (Modérateur)
  • Harkaitz Zubiri Esnaola | UPV/EHU - Irakaslea
  • Iratxe Retolaza Gutierrez | UPV/EHU - Irakaslea
  • Josu Amezaga Albizu | UPV/EHU - Irakaslea

23 08 2019

09:00 - 09:45

“Bertsolaritza eta Rocka“

  • ALBERTO IRAZU Ibañez | Idazlea
09:45 - 10:30

“Bertsolaritza eta 90ko bertsolari gazteak“

  • Jon Maia Soria | Bertsolaria, idazlea
10:30 - 11:15

“Emakumeen presentzia egungo bertsolaritzan“

  • Oihana Iguaran Barandiaran | Bertsolari, idazlea
11:15 - 11:45

Pause

11:45 - 12:30

“Bertsolaritza eta hiztun berriak“

  • Miren Artetxe Sarasola | UPV/EHU - Irakaslea, doktoregaia, bertsolaria
12:30 - 13:30

Table ronde: “Bertsolaritza artikulatzen; haizea alde eta kontra“

  • Harkaitz Zubiri Esnaola | UPV/EHU - Irakaslea (Modérateur)
  • Jon Maia Soria | Autonomoa - Bertsolaria, idazlea, kantaria
  • Miren Artetxe Sarasola | UPV/EHU - Irakaslea, doktoregaia, bertsolaria
  • Oihana Iguaran Barandiaran | Ikertzailea, bertsolaria
17:00 - 18:30

“Komentatutako bertso saio feminista“

  • Nerea Ibarzabal Salegi | Bertsolaria, gidoigilea
  • Miren Amuriza Plaza | Bertsolaria, idazlea
  • Maite Berriozabal Berrizbeitia | Gai-jartzailea, kultur eragilea

Directeurs

Karlos Aizpurua Etxarte

Bertsozale Elkartea

Conférenciers

Karlos Aizpurua Etxarte

Bertsozale Elkartea

Josu Amezaga Albizu

UPV/EHU

JJosu Amezaga Albizu (Caracas, 1960) es profesor de la Universidad del País Vasco, en la Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación, jefe del Grupo de Investigación NOR. Fue Director del Departamento de Comunicación Audiovisual y Publicidad. Licenciado en Sociología y doctor en Sociología Política por la tesis sobre la cultura vasca dirigida por Paulo Iztueta. Su trayectoria académica ha girado en torno a la lengua, la cultura, la comunicación y la identidad, observando también otras lenguas minoritarias de Europa y del mundo como el euskera, tanto las lenguas ligadas a un territorio como las lenguas migratorias. Ha sido miembro de la Junta de Administración de EiTB y Berria.

Miren Amuriza Plaza

Miren Artetxe Sarasola

EHU

Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal filologian lizentziatu ondoren, Zientzia Kongitiboa eta Hizkuntza masterra burutu zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Gaur egun doktoregaia da EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailean, Josu Amezaga eta Jone Miren Hernandez ditu zuzendari. EHUko NOR eta Antropologia Feminista ikerketa taldeetako kidea da. Bere ikerketa eremuak ahozko inprobisazioa, soziolinguistika eta hizkuntzaren antropologia dira. Bertsolaria da. http://www.eke.eus/eu/kultura/bertsularitza/ipar-euskal-herriko-bertsularitza/bertsulariak/antologia/artetxe

Maite Berriozabal Berrizbeitia

Maite Berriozabal (Berriz, 1987) Gai-jartzailea. Publizitatea eta Harreman publikoak ikasi zituen eta euskararen arloan aritu izan da lanean. Urteak daramatza gai-jartzaile lanetan plazan zein txapelketetan. Egun Azkue Fundazioan dihardu lanean.

Nerea Ibarzabal Salegi

Oihana Iguaran Barandiaran

NOR ikerketa taldea

Ikus-entzunezko Komunikazio ikasketak egin zituen Leioan eta kazetari gisa jardun zuen lanean. Gizarte Komunikazio Masterra egin zuen EHUn. Haur zela gerturatu zitzaion bertsolaritzari eta azken urteotan bertsozale ez ezik bertsolari bezala dabil askotan. Etengabe marraztu ditu ofizioaren eta afizioaren arteko loturak, eta beharbada horregatik ari da doktoretzako ikerketan. Egiten ari den doktore tesiaren baitan, bertsoaren agenda edo gaitegia zein den deskribatu nahi du, hedabideek bertsolaritzan duten eraginetik abiatuta.

ALBERTO IRAZU Ibañez

Jon Maia Soria

Jon Maia Soria (Urretxu, 1972). Zumaiara joan zen bizitzera sei urte zituela. Euskal Filologian graduatua da. Bertsolari gisa 1997, 2001, 2005 eta 2009ko Txapelketa Nagusiko finalista izan zen. Baita Gipuzkoakoan ere 2003, 2007 eta 2015 urteetan. Bertsolari izateaz gain, kolaboratzaile moduan aritu da hainbat hedabideetan. Karidadeko Benta musika taldeko sortzaile eta abeslaria izan da. Berriki Hezur beltzak taldea sortu eta bertan aritzen da kantari gisa. Idazle lanetan ere aritzen da: kantuak, gidoiak eta liburuak esaterako; Riomundo (Txalaparta, 2005) eta Berriak jaio ginen (Lanku, 2017). Azken horretan oinarrituta emango du UIK-eko hitzaldia.

Iratxe Retolaza Gutierrez

UPV/EHU

Euskal Filologian lizentziatua. Euskal kulturaren, sormenaren eta komunikazio-gaitasunen inguruko irakasle aritu zen UPV/EHUn (2006-2021). Literaturaren irakaskuntzaren inguruko hainbat ikastaro, saio eta hitzaldi eskaini ditu, baita Bigarren Hezkuntzan literatura irakasteko materialak atondu ere. 2022 ikasturtetik irakasle kolaboratzaile gisa aritu da GOI institutuak (UEU) kudeatzen duen Irakaskuntza Masterrean, eta 2023ko urtarrilean sartu da UEUren lantaldean, ordezkapen-lanak egiteko. Emagin Formazio eta Ikerketa Feminista elkarteko kidea da, eta 2009. urtetik aurrera Emakumeen Jabekuntza Eskolatan eta Emakumeen Etxeetan aritzen da formazio-lanetan, euskal literaturaren, euskal kulturaren eta pentsamendu feministaren inguruko irakurle-taldeetan.

Harkaitz Zubiri Esnaola

Euskal Herriko Unibertsitatea

Soziologian Doktorea da eta Ingeles Filologian zein Soziologian lizentziatua. Atzerriko Hizkuntzako Irakasle Ikasketetan Diplomatua da. Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailea eta irakaslea da. Bere ikerketa lerro nagusietako bat euskaraz egiten den kultura da, eta horri buruzko zenbait artikulu eta bi liburu argitaratu ditu, azken hauek elkarlanean. Horrez gain, nobela bat eta narrazio liburu bat ere argitaratuak ditu. https://eu.wikipedia.org/wiki/Harkaitz_Zubiri

Tarifs inscription

MATRICULAjusqu'au 31-05-2019jusqu'au 22-08-2019
60,00 EUR70,00 EUR
35,00 EUR -
20,00 EUR20,00 EUR
35,00 EUR -
35,00 EUR -
52,50 EUR -
52,50 EUR -
52,50 EUR -

Other courses that might be of your interest...