"Europa bat-batean". Europako kantu inprobisatua: transmisioa, generoa eta hizkuntza gutxituak

"Europa bat-batean". Europako kantu inprobisatua: transmisioa, generoa eta hizkuntza gutxituak

11.Juil - 15. Juil, 2016 Cod. 138-16

Description

Mundu guztiko aditu entzutetsuek hartuko dute parte jardunaldi akademikoetan

Kongresuak matrikula modalitate desberdinak ditu:

Egun guztietan parte hartu nahi duten interesdunek 80 euroan izango dute matrikula eta egun bakarrera edo batzuetara joan nahi dutenek, 25 euroan eguneko.

Informazio gehiago: www.europabatbatean.eus

 

Collaborateurs

  • Mintzola Fundazioa
  • DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN 2016

Directeurs

Karlos Aizpurua Etxarte

Bertsozale Elkartea, Ikerkuntza eragilea

Karlos Aizpurua Etxarte (Oiartzun, 1.971). Euskal Filologia (Deustuko Unibertsitatea) eta Enpresa ikasketak (EHU) egin zituen. Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioko ikasketak egin zituen eta UNEDen Idazle Eskola gradu-ondokoak. Oso gaztetatik bertsolaritzaren hainbat esparrutan aritu da: bertsolari, gai-jartzaile, Hitzetik Hortzera saioko erredaktore, Bertsolari Txapelketa Nagusiko langile; bertsogintzako iruzkingile (Euskadi Irratia, Gara, Euskaldunon Egunkaria eta Berria)... 1989tik 2010era bertsolaritzaren irakaskuntzan aritu zen, Oarsoaldean lehenik, eta, 1998az geroztik Ipar Euskal Herrian gaindi. Iparraldean bertsolaritza irakasle aritzeaz gain, transmisioari lotutako aisialdiko proiektuak diseinatu eta kudeatu zituen. Iparraldeko ikastoletan bertsolaritza irakasteko modu berria aplikatu zuen eta ondorioz hamaika bertso eskola eta bertsolari sortu ziren. 2.010az geroztik Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza eragilea da.

Conférenciers

Miren Amuriza

Miren Artetxe Sarasola

EHU

Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal filologian lizentziatu ondoren, Zientzia Kongitiboa eta Hizkuntza masterra burutu zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Gaur egun doktoregaia da EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailean, Josu Amezaga eta Jone Miren Hernandez ditu zuzendari. EHUko NOR eta Antropologia Feminista ikerketa taldeetako kidea da. Bere ikerketa eremuak ahozko inprobisazioa, soziolinguistika eta hizkuntzaren antropologia dira. Bertsolaria da.

Albert Casals Ibañez

Música, Veu i Educació ikerketa taldeko kide da. Hezkuntza eta antropologia formazioduna, Musikaren Didaktikan doktore da, inprobisatutako bertsodun kantei eta Kataluniako testuinguruan haien hezkuntza erabilpenari buruzko tesi bat dela medio. Bertsoak kantatuz inprobisatzearen erabilpen didaktikoan oinarritutako Corrandescola eskolarteko egitasmoaren bultzatzailea da. Halaber, Corrandescola. Proposta didàctica per treballar la glosa a Primària liburuaren egilea da. Maiztasunez argitaratu ohi ditu lanak Kataluniako, Espainiako zein nazioarteko aldizkarietan.

Andoni Egaña Makazaga

Andoni Egaña bertsolaria, ikerlaria eta Mintzola Fundazioko patronatu kidea da. Bertsogintzaren erreferentzia nagusienetakoa izan da azken hamarkadetan eta bereziki azpimarratzekoa da bat-bateko bertsoa sortzeko prozesua azaltzeko eta ezagutarazteko egin duen ekarpena. Bat-bateko bertsoa beste kultur adierazpide batzuekin (dantza, trikitia, poesia, musika...) uztartzeko egin diren esperientzia askotan parte hartu du. Mintzolak bertsolaritzaren ondarea babesteko duen egitasmoa eta etorkizun ikuspegia azalduko ditu. http://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/-Andoni-Egaa

Ruth Finnegan

Ruth Finnegan antropologoa, Gizarte Zientzietako emeritus irakaslea da The Open Universityn (Erresuma Batua). Ahozkotasunean aditua, Afrikako eta ondoren Hego Pazifikoko ahozko kultur sorkuntzen ikerketetatik abiatuta, Ahozko Literatura genero bezala errekonozitua eta interpretatua izateko bultzada handia eman zuen. Bere ikerketa lerroak ekintza artistikoen soziologia/antropologia konparatiboa (batez ere ahozko kultur sorkuntzak eta musika), komunikazioa eta performancea dira, besteak beste. http://www.open.ac.uk/socialsciences/main/staff/people-profile.php?name=Ruth_Finnegan

Josep Vicent Frechina

Mediterraneoko herrietako musika eta kultura herrikoian espezializatutako ikertzailea da. Caramella aldizkaria zuzentzen du (1999-gaur arte) eta hainbat hedabidetako ohiko kolaboratzailea da. Hainbat liburu idatzi ditu: La cançó en valencià. Dels repertoris tradicionals als gèneres moderns (Acadèmia Valenciana de la Llengua, 2011) y Pensar en vers. La cançó improvisada als països de la Mediterrània (Llibres de Caramella, 2013). https://es.linkedin.com/in/josep-vicent-frechina-andreu-39569366

Begoña Guzman Sanchez

Jone Miren Hernández García

UPV/EHU

Jone M. Hernandez Gizarte Antropologiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskara, euskal kultura, gazteria, aisialdia eta kirolari loturiko gaiak aztertu izan ditu, genero ikuspegia eta teoria feminista erabiliz gehienetan. Egun, emozioak eta gorputza bezalako gaiak ditu interesgune. Horretan ari da garatzen bere begirada, bai bertsolaritzari, bai euskal kulturari orokorrean. https://www.ehu.eus/eu/web/filosofia-hezkuntza-zientziak/hernandez-garcia-jone-miren

Anthony Judge

Anthony Judge nazioarteko erakundeei , munduko arazoei eta estrategia globalei buruzko informazioen kudeaketaz arduratzen den Union of International Associations (UIA) erakundean egindako lanagatik da batez ere ezaguna. Nazioarteko hainbat erakundeetako aholkulari lanetan ere jardun du. Egun, bere kabuz ari da ikertzen, giza garapena, gobernantza, estrategia-politikagintza, elkarrizketarako baliabideak, eta beste gai askoren inguruan. Inprobisatzaileen lehiaren teknikak politikagintzarako duen baliagarritasuna ere aztertu du, besteak beste. https://en.wikipedia.org/wiki/Anthony_Judge

Rebeca Limón Cordero

Azken urteotan son huastekarraren berpizkundea gertatu da. Duela gutxi arte adineko poeta eta musikariak besterik ez zeuden. Ahozko tradizioa galtzearen beldurrak akuilaturik, gure tradizioaren berreskurapen, kontserbazio eta sustapenerako programak sortu ziren, haur eta gazteentzako tailerrei bide emanez. Usadioz son huastekarra gizonei baizik ez zitzaien transmititzen. Emakumeek hirukote gisa son huastekarrean txertatu izana oso lorpen garrantzizkoa da. Horri esker azkenaldian son huastekarrean lekua hartzen ari da emakumea.

Treva Lindsey

Treva Lindsey Emakume, Genero eta Sexualitate ikasketetako irakaslea da Ohio State unibertsitatean (Columbus, AEB). Bere ikerketa, teoria feminista beltza, emakumeen historia, eta herri kultura ikerketen inguruan jorratu du. Hip Hop feminismoaren inguruko ikertzailea eta aktibista, rap eta poetry slam-aren inguruko genero azterketa egin du , sarritan Britney Cooper kidearekin batera. https://wgss.osu.edu/people/lindsey.268

Arantzazu Loidi Garitano

Kazetaritza eta itzulpengintza ikasketak egin zituen. Herri komunikabideetan, Administrazioan (itzultzaile) eta EMUN Kooperatiban egin du lan. Gaur egun giza harremanen arloan dihardu lanean. Lehendabizikotako Eskoriatzako Almen ikastolako bertso eskolako fruitu, oso gazte zelarik hasi zen bertsolari gisa plazetan kantari. Plazan kantuan aritutako lehenengoetako emakumea da. Gai-jartzaile eta epaile lanetan ere ibilia da. http://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/-Arantzazu-Loidi

Maialen Lujanbio Zugasti

Arte ederretan lizentziatua da. Gazte-gaztetik hasi zen bertsotan plazan eta geroztik ez da geratu, ez bertsotan, ezta bestelako sorkuntzetan, hitz, hots eta musikazkoetan. 2003an Gipuzkoako txapeldun izan zen; 2009an Euskal Herriko txapeldun eta 2013an txapeldunorde izan zen. Bere bertsogintza berrituz eta eraldatuz joan da. Bilakaera eta lanketa horren emaitza arrakastatsua izan da, bertsogintza orokorrari ekarpen berritzaileak txertatzeraino. Eraldaketa horretan leku nabarmena du doinua kantatzeko erak, urteetan zehar eraldatzen joan dena, hain segur, egindako gogoeta, bidea eta lana lagun.

Joxean Muñoz Otaegi

Escritor, Guionista, Comisario de Exposiciones, Gestor Cultural. Desde 2012, viceconsejero de Cultura, Juventud y Deporte del Gobierno Vasco. Ha sido Director General del Centro Internacional de Cultura Contemporánea TABAKALERA, en Donostia-San Sebastián (2006-2010) y Director artístico de la productora de proyectos culturales TIPULA, S.L. (1994-2006 y 2010-2012).

Thomas Nussbaumer

Thomas Nussbaumer Hallen jaioa da, Tirolen (Austria). Musikologia eta filología alemaniarreko ikasketak eginak ditu Innsbruckeko unibertsitatean, eta 1998an doktoretza eskuratu zuen. 1995etik Nussbaumerrek etnomusikologo gisa egin du lan Music University Mozarteum Salzburgen, Innsbruc-eko egoitzan. 2010ean University of Music and Performing Arts Vienna unibertsitatean postdoktoretza egin zuenetik, Nussbaumer folk musikako alboko irakaslea da Mozarteumen. Alpeetako folk musikaren gaineko hainbat ikerketa eta argitalpen plazaratu ditu (Austria mendebaldea eta Tirol hegoaldea), musika eta ohiturak (adib, inauteriak), musika tradizionalaren iturri historikoak... Kalonan, Iowan, ere badu ikerketa eremua, Amishen orden zaharreko ahozko musika. https://www.moz.ac.at/people.php?p=50860

Karen Owen

Thierry Rougier

Passages ikerketa talde mistoko kidea da. Kultur antropologiaren eta musikologiaren artean, bere ikerketa Brasilgo poeta-kantarietan finkatu zuen. 2006an defendatu zuen bere tesia: Cantadoreak, Brasil ipar ekialdeko poeta inprobisatzaileak. Okzitaniako CORDAE /La Talvera de Cordes-sur-Ciel ikerketa zentroarekin elkarlanean argitaratu ditu lanak. Bere interesguneak kultur eta hizkuntza aniztasuna, munduko musikak, gitarrak eta gitarra-joleak dira. Halaber, Hego Girondako “Ezohiko gauak” jaialdiaren zuzendaria ere bada. http://www.u-bordeaux-montaigne.fr/fr/recherche/equipes_de_recherche/

Patricia Tápanes Suárez

La Habanako Unibertsitatean Soziologian graduatua. Kubako nortasun nazionalari buruzko eta antropologia kulturalari buruzko gradu-ondokoak ere eginak ditu. Hamaika egitasmotan hartu du parte, besteak beste, haurrekin Kuba osoan repentismoa lantzeko eskolen proiektuan, Kubako kultura ministeriotik bultzatu zen proiektuan. Kantu inprobisatuaren arlo soziala eta sinbologia ikertu ditu. Kubako kultura herrikoiari eta ahozkotasunari buruzko dokumental eta disko askotan parte hartu du.

Roser Texido

Nekazaritza ingeniaria da (Universitat Politècnica de Catalunya) eta Psikologian lizentziatua (Universitat de Barcelona), Haur eta nerabeentzako klinika psikoanalitikoari buruzko masterra egina du (EPCNA). Gainera gidoigile eta ekintzailea da. Bere ibilbideko azken urteotan kontsulta pribatuko psikologo lana eta ikus-entzunezkoek zein zinemak eragiten dioten motibazio handia uztartu ditu

Elizabeth Tolbert

Elizabeth Tolbert Etnomusikologiako irakaslea da Johns Hopkins unibertsitateko Peabody Institute kontserbatorioan (Baltimore, AEB). Bere ikerketa, musika eta eboluzioa, teoria feminista eta generoa, musika eta hizkuntza ideologiak, erritualak, eta musika ezagutzaren inguruan jorratu du. Finlandia aldeko Kareliako , Itkuvirsiaren inguruan egin ditu, emakumeek inprobisatutako negar-kantuen inguruan. http://www.peabody.jhu.edu/conservatory/faculty/Musicology/tolbert/

Lourdes Yunet López

Eurig Salisbury

Poeta eta Aberystwyth Unibertsitateko irakaslea da ikasketa galestar eta zeltikoen sailean, sormenezko idazketan. 2011-13ean, Bardd Plant Cymru izendatua izan zen (Haur galestarren poeta saria) eta Hay Festival nazioarteko jaialdiko kidea izan zen 2012-13. Bere lehen poesía bilduma Llyfr Glas Eurig (Eurig’s blue book) 2008an argitaratu zen. https://www.aber.ac.uk/en/cymraeg/staff/eis1/

Jose Sanchez Conesa

Historian Lizentziatua eta Gizarte Antropologian Doktorea da. Hainbat lan kolektibotan parte hartu du, aldizkari espezializatuetako artikulugilea da eta Campo de Cartagenari buruzko lau kongresu etnografikoen koordinatzaile izan da. Hitzaldi, gidatutako bisita eta hainbat komunikabideren bitartez, landa kulturaren hedapen lanak gauzatzen ditu. Besteak beste liburu hauek argitaratu ditu: (1998) La Palma. Un pueblo cuenta su historia. Torre-Pacheco (Murcia): Edición del autor. (2004) 25 Años de Cante Flamenco en Lo Ferro. Torre-Pacheco: Peña Flamenca “Melón de Oro”. (2004) Ritos, leyendas y tradiciones del Campo de Cartagena. Cartagena: Editorial Corbalán. https://es.linkedin.com/in/jose-s%C3%A1nchez-conesa-b913ab27

Jon Sarasua Maritxalar

Garabide elkartea. Huhezi fakultatea, irakaslea eta kulturgilea

Komunikazio Zientzietan Doktorea da. Kazetaritza eta Soziologia ikasketetan ibilia. Bertsolaritzaren munduan oso gazte hasi zen eta urte askotan bertsolari gisa aritu ondoren, 2000 urtean utzi zion bertsolaritza publikoari. Mondragon Unibertsitatean aritu da hogei urtez, arlo sozioekonomikoan eta kultura arloan. Herrigintzako hainbat alorretan taldeak sustatzen jardun du, Lanki, Garabide, Sorguneak eta Bagara bezalako egitasmoen sorreran. Autoeraketa, gizarte ekonomia eta hizkuntza arloak landu ditu egitasmo horietan, eta berauei lotutako nazioarteko zubiak. Hainbat liburu eta argitalpen egina da hizkuntza nahiz kultura arloan eta gai sozio-ekonomikoetan. http://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/jon-sarasua

María Isabel Servera matamalas

Georgios Siaxiate

Adesmeftos Paphos egunkariko kazetari eta editorea da. 1960an jaioa, dantza tradizionaletan berezitutako irakaslea da. Folk musikarekin eta Zipreko dantza tradizionalekin aritu da 16 urte zituenetik eta dantza irakaslea da 1986tik. Era berean, Zipreko abesti tradizionalak ikertzen eta aurkezten dabil eta Europako hainbat herrialdetako folk jaialditan hartu du parte.

Kate Smurthwaite

Kate Smurthwaite stand-up comedian deritzon artista eta ekintzailea da. Feminismoa, ateismoa eta ezkerreko politikagintza ditu ardatz bere jardunean. Erresuma Batuko eta munduko klub ezagunetan ditu saioak, eta sarritan da BBC eta telebista kate nagusienetako albistegietako gonbidatu eta debateetako partaide. Komedia performancean dagoen sexismoa eta humore sexistari buruzkoak sakondu ditu. http://www.katesmurthwaite.co.uk/Aboutme.html

Marta Souto González

Galego-portugaldar Filologian lizentziatua da. Galiziar hizkuntza eta literaturako irakasle izana, administrazio publikoan galiziar akademiako irakasle ere izana da. Galiziako Xuntan aritu zen lanean 2005 eta 2009 urteen artean. Galiziako Autonomi Estatutu berri baterako oinarrien idazketan parte hartu zuen, Hizkuntza eta Kultura ponentzian. Administrazio estilorako liburuen eta administrazio agirien eskuliburuen egile (bakarrik edo besteren artean) izan da. Toponimiari zein hizkuntza normalizaziori buruzko ponentziak eskaini ditu.

Harkaitz Zubiri Esnaola

Euskal Herriko Unibertsitatea, Ikertzailea eta irakaslea

Soziologian Doktorea da eta Ingeles Filologian zein Soziologian lizentziatua. Atzerriko Hizkuntzako Irakasle Ikasketetan Diplomatua da. Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailea eta irakaslea da. Bere ikerketa lerro nagusietako bat euskaraz egiten den kultura da, eta horri buruzko zenbait artikulu eta bi liburu argitaratu ditu, azken hauek elkarlanean. Horrez gain, nobela bat eta narrazio liburu bat ere argitaratuak ditu. https://eu.wikipedia.org/wiki/Harkaitz_Zubiri

Tarifs inscription

MATRIKULA2016-07-15 arte
80,00 EUR
0 EUR
0 EUR

Lieu de l'événement

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Other courses that might be of your interest...

Seleccione cualquier filtro y pulse Aplicar para ver los resultados