56ko belaunaldia, Jakin Taldea eta Joxe Azurmendi
Description
Bere iragana ezagutzen ez duen herri batek ezin du etorkizunik eduki eta, hortik abiaturik, Uda Ikastaro honen helburua Euskal Herriaren bilakaeran esanahi berezia izan duen garai bati behatzea da. Berau 1956ko belaunaldiaren garaia da, modu zabal eta malguan ulertu behar dena, non Jakin taldeak orokorrean eta, horren baitan, Joxe Azurmendik bereziki aparteko garrantzia duten. Horiek denek, beste batzuekin batera, euskal hizkuntzaren, kulturaren eta herriaren aldeko ekosistema moduko bat osatu zuten, zeinaren ondorio onuragarriak gaurdaino ere iritsi diren.
Uda Ikastaro hau, preseski, Joxe Azurmendi Katedrak antolatu du, hain zuzen, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarrekin sortutako Katedrak. Hauxe da beraren helburu nagusia: “Joxe Azurmendiren eta 1956ko belaunaldiko kideen obra eta pentsamendua ikertzea, ustiatzea eta transmititzea” eta “euskal pentsamenduak eta euskal gizarteak bere garapenerako behar duten masa kritikoa indartzea”. Katedraren helburu horren haritik ulertu behar da, preseski, gure Ikastaroaren azken asmoa ere.
Aurrean dugun erronka, orokorrean esanda, euskal pentsamendua garatzen joatea da eta, esan bezala, horretarako ezinbestekoa da pentsamendu horren historia aztertzea eta ezagutzea. Alde askotatik begiratuta, 1956ko urtea berezia izan zen: gogora ditzagun, adibidez, orduan ospatutako Arantzazuko “Euskaltzaleen Biltzarra” edota Parisko “Euskal Batzar Orokorra”. Hori horrela, abiapuntu gisa urte hori hartuz, baina horretan geratu gabe, Ikastaro honen helburua hau da: garai horretan euskararen herriari begira jorratutakoa gogora ekartzea.
Objectives
Orokorrean 1956ko belaunaldiak euskal hizkuntzaren, kulturaren eta herriaren garapenaren alde egindakoak ezagutzea.
1956tik aurrera Jakin taldeak eta Joxe Azurmendik euskal kultura eta pentsamendua sustatzeko egin dituztenak gogora ekartzea.
Euskaldunon etorkizunari begira 1956ko garaiak izan duen garrantzia ulertzeko informazioa eta baliabideak eskaintzea.
1956ko testuinguruan literaturaren bitartez transmitituriko pentsamendua ulertzea eta aztertzea.
Activity directed to
- All public
- University student
- Students not from university
- Teachers
- Professionals
In collaboration with
Program
29-07-2024
Presentation by the Director of the activity
- Iñaki Zabaleta Gorrotxategi
- Kristina Lasa Otxoteko
“"Gure herriak ez dauka kondairarik " (1968)“
Euskal herritarren balizko iragana eta Jakin taldearen ekarpenak (1956-1989)
- Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga
“56ko belaunaldia gaurko lokatzetatik“
- Lorea Agirre Agirre
- Idurre Eskisabel Larrañaga
“Arantzazu 1956 eta euskal kultura“
- Paulo Agirrebalzategi
- Paulo Iztueta Armendariz
Break
“Gure herriak ez dauka kondairarik” (1968)“
Euskal Historiografia Jakin taldearen sorreraren garaian.
- Emilio Majuelo
“Euskaltzaindiaren suspertzea 1950eko hamarkadan: Jakin taldearen eragina“
- Miren Karmele Azkarate Villar
“Iparraldea, poesia, politika“
- Agurtzane Ortiz Lopetegi
- Eneko Bidegain Aire
30-07-2024
“Euskara batua hizkuntzalaritza orokorraren ikuspegitik“
- Juan Carlos Moreno Cabrera
“Euskara biziaren aldeko borrokan: 1956tik aurrera eta atzera begira“
- Alaitz Aizpuru Joaristi
- Iñaki Zabaleta Gorrotxategi
“Joxe Azurmendiren pentsamendua gaur“
- Haritz Azurmendi Arrue
- Andoni Olariaga Azkarate
Break
“Literatura eta zentsuraren arteko teinka Jakin taldearen jardunean“
- Lourdes Otaegi Imaz
“Euskal pentsamenduaren ikergaiak: zeri begiratu“
- Ibai Iztueta Azurmendi
- Haritz Garmendia Iturria
“Frantziar literaturaren eragina gurean: Jon Mirande eta Jarrai taldea“
- Kristina Lasa Otxoteko
- Mari Jose Telletxea Tolosa
Closing session
- Kristina Lasa Otxoteko
- Iñaki Zabaleta Gorrotxategi
Directors
Iñaki Zabaleta Gorrotxategi
UPV/EHU, HEFA
Kristina Lasa Otxoteko
UPV/EHU, HEFA
Speakers
Lorea Agirre Agirre
Jakin, Zuzendaria
Lorea Agirre Dorronsoro (Beasain, 1968) Informazio Zientzietan lizentziatua da eta Antropologia Kulturalean master duna. Lanbidez, kazetaria da, Argia, Euskaldunon Egunkaria eta Berria-n aritutakoa urte luzez, eta egun, Jakin aldizkariko zuzendaria da. Irakasle ere izan da Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean eta baita EHUn ere. Bere ikerketa gai nagusiak hizkuntza, kultura eta komunitatearen arteko loturak dira, betiere genero ikasketen markoan. 'Trikua esnatu da. Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara' (Susa, 2019) da bere azken liburua, Idurre Eskisabel Larrañagarekin lau eskutara idatzia. 'Gezurra ari du. Egunkariaren itxieraren kronika' eta Rosa Luxemburg eta Joxemi Zumalaberen biografia bana ere argitaratuak ditu
Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga
UPV-EHU
Catedrático de Historia Contemporánea. (UPV-EHU). Investigador Principal del grupo de investigación consolidado, Biography & Parliament. (www.prosoparlam.org). Ha publicado 26 libros (12 autoría única y 14 de autoría compartida con miembros del equipo de investigación), 82 artículos en revistas científicas indexadas y 87 capítulos de libros colectivos. Editor de 31 libros. - Director de obras de autoría colectiva: Gran Atlas de Historia de Euskal Herria (1998), Historia de Euskal Herria. Historia general de los vascos (2004, 6lib.). Historia de la Diputación Foral de Bizkaia (2014). Diccionario biográfico de Diputadas y Diputados del Parlamento Vasco.1980-1984. (Gasteiz Vitoria, Eusko Legebiltzarra-Parlamento Vasco, 2021) Euskal Herritarren Burujabetza (2012) Premio Miguel de Unamuno de ensayo XII.Edición. Premio EUSKADI de Investigación 2020. (Área de Humanidades y Ciencias Sociales). (Gobierno Vasco. Departamento de Educación).
Paulo Agirrebalzategi
Alaitz Aizpuru Joaristi
Miren Karmele Azkarate Villar
Haritz Azurmendi Arrue
Eneko Bidegain Aire
Idurre Eskisabel Larrañaga
UPV/EHU, Irakaslea
Kazetaritzan eta Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziaduna. 'Euskaldunon Egunkaria'-n eta 'Berria'-n urte luzez aritua, egun irakasle EHUko Kazetaritza II Sailean. Medioek nazioekin eta sexu-genero sistemarekin duten uztardura eta soziolinguistika ditu ikergai. Hainbat mediotan kolaboratu du; egun, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin aritzen da. 2019an 'Trikua esnatu da' saiakera liburua argitaratu zuen Lorea Agirre Dorronsorekin batera. Literatur arloan 'Goseak janak' poemategia argitaratu zuen 2018an.
Haritz Garmendia Iturria
EHU
Paulo Iztueta Armendariz
Ibai Iztueta Azurmendi
IRALE
Emilio Majuelo
Juan Carlos Moreno Cabrera
Andoni Olariaga Azkarate
Iratzar
Agurtzane Ortiz Lopetegi
Elkar
Lourdes Otaegi Imaz
UPV/EHU
Euskal Filologian lizentziatua (1982) eta Literatura arloan doktore (1992) Deustuko Unibertsitatean. Literatura Konparatuko postgradua egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Euskal literaturan espezializatu da eta zenbait azterketa monografiko burutu ditu Bigarren Errepublikaren garaiko Euskal Pizkundeari buruz, eta bereziki Xabier Lizardi idazleari buruz. Literatura garaikideari buruzko Ikerketa Proiektuetan parte hartu du, eta azterlan horien emaitza zenbait artikulu zientifiko eta liburu-ataletan mamitu da. Euskaltzaindiaren urgazle da eta Literatura Ikerketa Batzordearen kide da 1998tik hona (idazkari, 2000-2008), Literatura Terminoen Hiztegia egitasmoa koordinatuz (2008). Irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean. Gisa berean, Baionako Master 1-en irakasten du (Univ. Michel de Montaigne Bordeaux III, Frantzia) eta UNED Unibertistatearen Masterrean XIX. mendera arteko Euskal Literaturaren ikasketen arduradun da.
Mari Jose Telletxea Tolosa
Registration fees
Face-to-face | Until 31-05-2024 | Until 29-07-2024 |
---|---|---|
25,00 EUR | 50,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 61,00 EUR | |
- | 50,00 EUR | |
- | 61,00 EUR | |
- | 61,00 EUR | |
- | 61,00 EUR | |
- | 61,00 EUR |
Live online | Until 31-05-2024 | Until 29-07-2024 |
---|---|---|
25,00 EUR | 50,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 61,00 EUR | |
- | 50,00 EUR | |
- | 61,00 EUR | |
- | 61,00 EUR | |
- | 60,00 EUR | |
- | 61,00 EUR |
Venue
Carlos Santamaría Zentroa
Plaza Elhuyar, 2. 20018- Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Carlos Santamaría Zentroa
Plaza Elhuyar, 2. 20018- Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa