Berri guztiak

3D inprimatzeak eta ebakuntza-gela areagotuak eskaintzen duten laguntza

“Salud e industria 4.0” ikastaroan, 6D Lab enpresako Ana Rojo langileak, teknologia berri honen aukeren berri eman du, baita Gregorio Marañón ospitalean izandako esperientziaren berri ere.

Ebakuntzaren aurretik egiten den ordenagailu bidezko tomografía axial baten (OTA) edo bioinprimaketa baten emaitzak gorputzean proiektatzen dira holograma eran. Holograma hori kirurgialariak ikusten du betaurrekoen bidez. Horrela, profesionalak ez du begirada altxatzen ibili behar pazientearen baitako ikuseremutik at dauden pantailak ikusteko.

Ebakuntzan aurrera egin ahala, lantaldeak etengabe egiaztatzen du norabide zuzenean edo angelu zuzenetik ari direla lanean, beste hodiak edo egiturak ez kaltetzeko hala. Laguntza osagarria da.

Errealitate birtualean, betaurrekoetan sortzen den guztiak ez du bat egin behar espazio errealarekin. Errealitate mistoa irudi errealetik abiatzen da eta handitu egiten du. Ebakuntzan artatu beharreko area identifikatzen du gailuak eta 3D bioinprimaketa baten bidez lorturiko informazioa gehitzen du. Adibidez, paziente baten tumorearen forma eta dimentsioak. Tumore hori eta ez beste bat. 3D irudiaren fideltasuna da betaurrekoen bitartez tumorean bertan proiektatzen dena.

Teknologia berri hau erabilgarri dago, baina ez da ohikoa estatuko osasungintzan. Ana Rojok, gailu edo betaurreko horien harira, esan zuen “ez direla oso garestiak, eta, gutxi gorabehera 10 urtekoa den probaldian, ebakuntza guztietan erabil daitekeela”.

“Kirurgialariak gailu honen erabilgarritasunaz ohartzen direnean eta ikusten dutenean ez dutela ebakuntza-gelako pantaila ezberdinetara begiratzen ibili behar informazio hori guztia pazientearen gorputzaren gainean egongo delako, orduan hasiko da teknologia hau hedatzen”. Erreminta honek prozesu guztia errazten du, ebakuntzaren denbora gutxitzen du eta segurtasun gehiago eskaintzen die bai kirurgialariei, bai pazienteari.

Teknologia hori garatzen ari da 6D Lab enpresa, eta errealitate areagotua ebakuntza batean parte hartzen duten pertsona guztien eskura egongo da. Horrela, tableta edota antzeko gailuren bat erabiltzea posible izango da, eta ez da beharrezkoa izango denek betaurrekoak edukitzea informazioa eskuratu ahal izateko.