Artificial Intelligence for the Wellbeing and Sustainability of Societies

09.Eka - 11.Eka

Kod. Z03-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Gaur egun, adimen artifizialari buruz entzuten den ia guztia, berez, ikaskuntza automatikoa da, eta, zehazki, ikaskuntza sakona. Algoritmoen kategoria honek estatistika erabiltzen du funtzionatzeko, datuetan patroiak aurkitzearren, eta frogatuta geratu da giza trebetasunak imitatzeko ahalmen oso handia duela. Ahalmen horiek dira Google-ko bilaketen, Facebook-eko berrien kanalaren eta Netflix-eko gomendioen motorraren emaitzen eragile, eta hainbat sektore eraldatzen ari dira, hala nola osasuna eta hezkuntza.

Alabaina, ikaskuntza sakonak AA bere kabuz ezagutarazi badu ere, gizakiok geure adimena erreplikatzeko ahaleginaren historian begien kliska txiki bat baino ez da. 10 urte baino gutxiago darama ahalegin horren abangoardian. Ikuspegia zabaldu eta eremuaren historia osoari begiratzen zaionean, erraza da konturatzea laster desagertzeko zorian egon litekeela.

Ikastaro honetan, Adimen Artifizialari buruzko ikuspegi zabalagoa eskainiko da, eta gaur egungo aplikazioen gainean eztabaidatuko da, batik bat, Euskal Herrian; halaber, AAren ikuspegi globalagoaren premia ere hartuko da aintzat, modu kritikoan, betiere jasangarritasuna eta ekitatea sustatuko dituen ikuspegia izanik eta teknologia horiek eskuratzeko aukera demokratikoagoak bermatuko dituena, Interneteko erraldoiak buru diren teknikaren egoeraz harago.

Uda Ikastaro hau elkarlanean antolatuko dute, alde batetik, BC3 Basque Centre for Climate Change eta, bestetik, BCAM, Basque Center for Applied Mathematics erakundeek.

Helburuak

Ikasleei eta aditu ez diren pertsonei Adimen Artifizialak eragindako teknologiak (Ikasketa Automatikoaz harago) ezagutaraztea.

AAren aplikazio zehatzak erakustea, ziurrenik gizarteen ongizatearekin eta jasangarritasunarekin lotuta daudenak.

Teknologia berritzaile horiekin zuzeneko esperientzia bat bizitzea; (tresnen zuzeneko adibide bat, praktika bat baino gehiago).

AA orain arte nola garatu izan den eta etorkizunean espero dezakegunaren gaineko hausnarketak partekatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • BC3, Basque Centre for Climate Change
  • BCAM Basque Center for Applied Mathematics
  • DSF
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Iraunkortasuna
    • Zientzia eta teknologia
    • Ingurumen-komunikazioa eta hezkuntza
  • 09.Eka - 11.Eka
  • Online zuzenean
  • Ingelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu