Ikastaroetako hizkuntza irizpideak

UIKren Euskararen plan estrategikoan eskuragarri dira UIKk hizkuntza irizpideak berariaz lantzeko dituen konpromisoak.

Ikastaroei buruzko idatzizko informazio zehatzari dagokionez, etorkizun labur-ertain batean guztia euskaraz zein gazteleraz eskainiko bada ere, egun UIKk herritarrentzako antolatutako ikastaroetako hizkuntza irizpideak honakoak dira:

 

Ikastaroa euskaraz bada:

  • Euskara izango da ikastaroan baliatuko den hizkuntza.
  • Itzulpena izango ote den berariaz idatziz zehaztuko da programan bertan.
  • Ikastaroari buruzko izenburua eta programa zehatza euskaraz argitaratuko dira.
  • Ikastaroari buruzko gainerako informazioa (deskribapena, helburuak…) euskaraz eta gazteleraz argitaratuko da.

 

Ikastaroa gazteleraz bada:

  • Gaztelera izango da ikastaroan baliatuko den hizkuntza.
  • Itzulpena izango ote den berariaz idatziz zehaztuko da programan bertan.
  • Ikastaroari buruzko izenburua eta programa zehatza gazteleraz argitaratuko  da.
  • Ikastaroari buruzko gainerako informazioa (deskribapena, helburuak…) euskaraz eta gazteleraz argitaratuko da.

 

Ikastaroa ingelesez bada:

  • Ingelesa izango da ikastaroan baliatuko den hizkuntza.
  • Itzulpena izango ote den berariaz idatziz zehaztuko da programan bertan.
  • Ikastaroari buruzko izenburua eta programa zehatza ingelesez argitaratuko  da.
  • Ikastaroari buruzko gainerako informazioa (deskribapena, helburuak…) hiru eletan argitaratuko da (euskaraz, gazteleraz eta ingelesez).

 

Ikastaroa frantsesez bada:

  • Frantsesa izango da ikastaroan baliatuko den hizkuntza.
  • Itzulpena izango ote den berariaz idatziz zehaztuko da programan bertan.
  • Ikastaroari buruzko izenburua eta programa zehatza frantsesez argitaratuko  da.
  • Ikastaroari buruzko gainerako informazioa (deskribapena, helburuak…) hiru eletan argitaratuko da (euskaraz, gazteleraz eta frantsesez).

 

Ikastaroa ele bietan bada: hizkuntza ezberdinak baliatuko dira ikastaro berdinean. Kasu honetan:

  • Ikastaroaren izenburua, deskribapena eta helburuak ele bietan argitaratuko dira.
  • Hitzaldi bakoitzaren izenburua hitzaldia izango den hizkuntzan idatziko da.
  • Itzulpena izango ote den berariaz zehaztuko da programan bertan.