Ikusle ala eragile izan nahi duzu? Izan Gazte Ekolider!
Gazte Ekoliderrak: Jasangarritasunean eta lidergoan trebatzeko formakuntza programaren izen-ematea zabalik dago urriaren 20ra bitartean
Guztira 30 gaztek izango dute 6 hilabete iraungo duen Gazte Ekoliderrak formazioan parte-hartzeko aukera.
Irailaren 29a baino lehen izena ematen duten gazteei %10eko deskontua egingo zaie.
Gazte Ekoliderrak, gazteak jasangarritasunean eta eraldaketarako lidergoan trebatzea helburu duen formakuntza eta bizitzarako ibilbidea da, 20 eta 35 urte bitarteko gazteei zu
UPV/EHUko Uda Ikastaroen 42. edizioak jakin-mina piztu du
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Uda Ikastaroen (UIK) 42. edizioa arrakasta handiz biribildu da.
Eskaintza digitala gero eta handiagoa den testuinguru honetan, Uda Ikastaroek bere sendotasuna erakusten dute, euskal gizartearen topagune eta gogoetagune bezala.
Ezagutzaren plazara gazteak eta askotariko publikoak erakartzea ziren edizio honetan UIKren asmoak eta, helburuak bete-betean erdietsi dira.
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Uda Ikastaroen (UIK) 42. edizioa arrakasta handiz biribildu da.
Eskaintza digitala gero eta handiagoa den testuinguru honetan, Uda Ikastaroek bere sendotasuna erakusten dute, euskal gizartearen topagune eta gogoetagune bezala.
Ezagutzaren plazara gazteak eta askotariko publikoak erakartzea ziren edizio honetan UIKren asmoak eta, helburuak bete-betean erdietsi dira.
Navigating the scientific journey: career and societal impact
Protokoloekin funtzionatzen duen gizarte teknologiko eta digital honetan, erakundeei eta kolektibitateari begira ari gara etengabe, baina gizalegezko inplikazio eskasa dago konpromiso eta ekarpen aldetik.
Egia da ikerketan ekarpen kolektiboa bultzatu dutela COVID-19aren gisako egoera batzuek, baina gizarte hau oso indibidualistatzat jotzen da gutxienez, eta pertsona bakoitzaren proiektu existentziala zein den birplantearazi behar digu, besteekiko erlazioan.
Javier Urra psikologoak erantzukizun indibidualari buruz eta "heldutasunaren" benetako definizioaz hitz egin digu.
Nausica Sánchez,. Chillidaren aztarna XX. eta XXI. mendeetako artean
Eduardo Chillida Eskolaren hirugarren edizioa XX. mendeko artearen historiako erreferente handienetako batean oinarritzen da. Chillida artista bakarra, berezia eta errepikaezina izan zen, eta estilo propioa eta formen lengoaia ezohikoa zituen. Baina, batez ere, ezagutzaren bilaketa etengabea eta ezagun dugunaren mugak gainditzeko borondatea irudikatzen zituen Chillidak.
Alberto López Basaguren, Konstituzio Zuzenbidean katedraduna. UPV/EHU
Alberto López Basagurenek "Los retos del federalismo y el sistema autonómico español" Uda Ikastaroan parte hartu zuen, "El sistema autonómico en España en perspectiva federal" hitzaldiarekin.
Uda Ikastaroaren helburua Espainiako sistema autonomikoaren erronkak aztertzea izan da, oro har, sistema federalen bilakaeraren testuinguruan eta, zehatzago, Espainiako sistemarentzat bereziki esanguratsuak diren sistema federalen bilakaeraren testuinguruan, egitura federalen ezaugarriengatik edo juridikoki eta politikoki eratzen duten gizartearen berezitasunengatik.