Surfrider
Surfrider España Surfrider Foundation Europe GKEren Espainiako ordezkaritza da. Surfrider Europen hastapenetan, 1990 urtean zehazki, gure inguruko osasunaz arduratzen ziren surflariak ziren akuilu lanetan burubelarri jarduten zirenak. Gaur egun aldiz adituak dira ozeanoak babesten; itsasoko zaborra eta kutsadura plastikoa, uraren kalitatea eta osasun publikoa, klima-aldaketa eta itsasertzaren kudeaketa aztertzen dituzte. Europa osoko kostaldeko eta hirietako 50 boluntario-talde baino gehiagok osatutako sare baten bidez, tokian tokiko ekintzak burutu, hezi, sentsibilizatu eta antolatzen dituzte.
Surfrider España Surfrider Foundation Europe GKEren Espainiako ordezkaritza da. Surfrider Europen hastapenetan, 1990 urtean zehazki, gure inguruko osasunaz arduratzen ziren surflariak ziren akuilu lanetan burubelarri jarduten zirenak. Gaur egun aldiz adituak dira ozeanoak babesten; itsasoko zaborra eta kutsadura plastikoa, uraren kalitatea eta osasun publikoa, klima-aldaketa eta itsasertzaren kudeaketa aztertzen dituzte. Europa osoko kostaldeko eta hirietako 50 boluntario-talde baino gehiagok osatutako sare baten bidez, tokian tokiko ekintzak burutu, hezi, sentsibilizatu eta antolatzen dituzte.Osasuna eta ingurumena lotzea
Kalkuluen arabera, urtero milioi erdi pertsona hiltzen dira klima-aldaketaren ondorioz, baina, Valladaresek azaldu zuenez, krisia askoz haratago doa. “Gaixotasun infekziosoen transmisio-bektoreen banaketari eragiten dio, bihotz- eta arnas-gaixotasunen sintoma asko zailtzen ditu, uraren eta elikagaien eskuragarritasunari eragiten dio, eta gizakion migrazio-mugimenduen erdiak baino gehiago bultzatzen ditu. Egia esan, zeharka bada ere, dozenaka milioi pertsona hiltzen dira urtean”.
“Oso zaila da zehazki jakitea zer gertatuko den eta non"
Elisa Sainz de Murieta geologian doktorea da eta klima-aldaketaren inpaktuak ikertzen ditu, baita ingurumen-politikak eta egokitzeko neurriak ere, beti ikuspuntu sozioekonomiko batetik ikusita. Galdera sinple batekin abiatu du hitzaldia: non gaude orain?
Basoak eta Klima Aldaketa
20 urte bete ditu aurten Lurgaia Fundazioak. Iraganari, orainari eta etorkizunari dagokienez, zer azpimarratuko zenukete? Zer alderditan eragingo zenukete? Zein da zuen lan-filosofia?
Gure filosofia, hain zuzen ere, benetako lana da, ez hitzak bakarrik.
Artikoa eta klima aldaketa
Nolatan Artikoan? Zer du hark berezi?
Bada Geologia hasi nuen UPV/EHUn eta orduan deskubritu nuen itsasoa iraganean zelakoa zen ikertuz klima aldaketa estudiatu nezakeela. Ildo horretatik segitzeko, masterra Bordeleko Unibertsitatean egin nuen Paleozeanografian. Hasiera batean nire asmoa Bizkaiko Golkoarekin edo Marokoko Atlantikoko kostaren eboluzio ozeanografikoarekin zer ikusia zuen masterreko lana egitea zen, baina azken momentuan eta kasualitatez Kanadako Artikoa aztertzeko sedimentu batzuk eman zizkidaten eta horrela bukatu nuen Artikoratzen.
“Dagoeneko ez gara planeta salbatzeaz ari, krisi klimatikoaren ondorioz arriskuan dauden gizakiez hitz egin behar dugu"
Bere hitzadian zehar eta ondoko elkarrizketan ere Irene Bañosek bereziki nabarmendu zuen hezkuntzak eta ingurumenari buruzko informazioak nolako garrantzia duten herritarrek arazoaren larritasuna uler dezaten. “Ez dira inpaktu abstraktuak soilik, pertsonengan oso eragin zuzenak baizik: klima-aldaketak eragindako migrazioak, goseteak, gaixotasunak eta galera ekonomikoak” azaldu zuen.
Gipuzkoa orain ala betiko
Klima aldaketa esaten zaio Lurreko klimaren aldaketa globalari. Aldaketa hori kausa naturalengatik eta gizakiaren ekintzagatik gertatzen da, eta klima-parametro guztietan gertatzen da: tenperatura, prezipitazioak, hodeiak, etab., denbora-eskala oso desberdinetan.
Gizarte inflexio puntuak: planeta salbatzeko aukerak
Caty Arévalo, ingurumen arloko informazioan espezializatutako kazetaria, EFEverde-ren sortzaileetako bat eta BBVA Fundazioaren 2017ko Biodibertsitatearen Kontserbazio sariduna, gizarte inflexio puntuen kontzeptuaz aritu zen “Planeta salbatzeko aukerak” jardunaldian: hau da, efektu biderkatzaile handia duten aldaketak, gai direnak eraldaketak eragiteko eskala handian, lagungarri izan daitezkeenak neurri handi batean ingurumen arazoei aurre egiteko.
Deskarbonizazioari aurre egiteko iraganeko erronkak gogoan
ECODESeko zuzendari exekutiboak, Victor Viñualesek, arreta berezia jartzen du epe luzerako (2050) eta epe labur eta ertainerako (2030) begiradan. Gaur egun, berrogeita hamaika mila milioi tona berotegi gas daude munduan, eta 2050erako helburua zero karbono-emisio garbi lortzea da. Beraz, gogorarazi du zientzialariek erritmoak azkartzeko eskatu dutela, eta eragin zuzena duela bidezko trantsizioaren kontzeptuan eta horrek dakarren horretan, legeak, teknologia, ohiturak eta balioak aldatzea. Horri gehitzen dio askotariko talentua ondo kudeatzeko garrantzia eta beharra dugula.
Itsaso eta klima aldaketa
Kostaldean hazi da, egunero itsasoa ikusiz, eta txikitatik ikusi du kostaldea aldatzen. Beti izan du itsasoarekiko, edo naturarekiko pasio edo kuriositatea. Horregatik ikasi zuen geologia, horregatik espezializatu zen itsas ingurunetan, eta horregatik dabil klima aldaketa eta itsas mailaren aldaketak ikasten.
Ikerketaren oinarria
Erronka azkar eta ondo inbertitzea da, benetan mugikortasunaren ahalmen eraldatzailea duten proiektueta
Ministerioa bera ere eraldaketa-prozesu honetan murgilduta dago, badakigu aurkezten zaizkigun erronka sozial eta teknologikoetara egokitu behar dugula eta gizartearen beharrei erantzun behar diegula. Kontua ez da soilik azpiegiturak egitea, kontua ez da errealitatetik aldentzea, kontua ekoizpen-sare osoari eragiten dion erregulazio eraldatzailea sortzea da.
Digitalizatu, deskarbonizatzeko
Inmaculada Ordiales ekonomia doktoreak eta CESeko azterketa arloko kideak ez du zalantzarik: “Digitalizaziorik gabe, ezin daiteke bete Europako deskarbonizaziorako ezarri duen ibilbide orria”. Ezinbesteko tresna da klima aldaketaren aurkako borrokan, eta hiru modutan lagun gaitzake. Lehenik, aukera ematen digu klimaren egoeraren segimendua egiteko, milioika daturen monitorizazioaren bidez, baita predikzio zehatzagoak egiteko aukera ere.
Arkitekturak zehaztu dezake nola bizi garen eta nola erlazionatzen garen, elkarri lagunduz krisi sistemikoetan erresilienteagoak izan gaitezen
Iñaki Alonsok hiri handietan ematen ari den herritarren etengabeko kontzentrazioaren paradoxa azpimarratzen du; gero eta elkartuago gaude eta gero eta konexio teknologiko gehiago ditugu, baina aldi berean bakardadearen sentsazioa izugarri ari da hazten gure artean.
sAtt estudioak, non kontseilari delegatua baita, arkitektura kolaboratiboaren hainbat forma lantzen ditu, hala etxebizitzei nola laneko espazioei aplikatzen zaiena; izan ere, arkitekturak zehaztu dezake nola bizi garen eta nola erlazionatzen garen, erresilienteagoak izan gaitezen krisi sistemikoetan.»
"Ez dugu esan behar okerrago biziko garela klima-aldaketa geldiarazteko, baizik eta klima-aldaketa geldiaraziko dugula hobeto bizitzeko"
Andreu Escrivá anbientologoa, biodibertsitatean doktorea eta idazlea da, eta Escuela de Comunicación Ambiental 2021: comunicar la transición energética y climáticaren hirugarren edizioan parte hartu du. Ez du ezkutatu nahi pertzepzio-aldaketak zailak izaten direla eta bat-batean planteatzen baditugu, jendeak baztertuko dituela eta tematu egingo dela. Denok zirimiri batekin bezala busti behar dugu eta noizean behin euri zaparradaren batekin, iraunkortasunaren mezua barneratzea behar dugulako.
Europako Batasunaren erronka nagusiak
Alde horretatik, aurre egin eta kudeatu beharreko lau krisi handiak jartzen ditu mahai gainean: berotze globala, biodibertsitatearen krisia, baliabideen gehiegizko ustiapena, eta kutsaduraren krisia. Horri dagokionez, esan du Europar Batasunak lidergo handia hartu duela negoziazioetan. Horren adibide da Europako Itun Berdea, ikuspegi holistikoarekin koherentea den proposamena. Ekonomiaren deskarbonizazioan eta horrek ekarriko duen garrantzian ere eragin du, baita finkatutako helburuak lotesleak izatearen garrantzian ere. Beste alderdi garrantzitsu bat ere landu da: finantzazioa.
Azkar jokatu behar dugu. Gradu bakoitzak garrantzia du
Mikel Gonzalez-Eguinok eman nahi duen mezuaren muinetako bat da "berandu goazela" baina "oraindik lortu dezakegula". BC3 Klima aldaketaren Euskal Zentroko ikerlari seniorra da eta Green Deal: ¿punto de inflexión frente a la crisis climática? Uda Ikastaroaren zuzendarikidea.
Herritarren ingurumen kontzientzia hobetzen
Bere hitzaldian, ingurumen-legeriaren oraintsuko historia, ingurumenean espezializatutako fiskaltza sortu zenetik azken 15 urteetan izandako aldaketak, eta duela gutxiko gertaera batzuk aztertu zituen, hala nola Klima aldaketaren Legea eta hondakinei buruzko Lege-proiektua. Ildo horretan, Antonio Vercherrek egiten ari diren "aparteko ahaleginak" eta duela urte batzuk pentsaezinak ziren emaitzak azpimarratu zituen.
Biodibertsitatea mantentzeko abeltzaintzak duen eginkizuna ez da kontuan hartzen klima-aldaketaren eztabaidan.
Abeltzaintzak gaur egun rolik duen ala ez, horixe da galdera. "Ikerlariak oso harroputzak izango ginateke, eginkizuna baduela ziurtatuko bagenu. Batzuek diote ezetz, ez duela eginkizunik. Eta klima-aldaketari aurre egin nahi badiogu, denok begano bihurtu behar genukela. Bitartean, beste batzuek baietz diote, gero eta gehiago garelako eta elikagai gehiago behar ditugulako ".
ETEak, enpresa eraldaketa iraunkorrean galdutako zatia?
“Ezin da ekonomia eta errealitate jasangarriranzko trantsiziorik egin enpresa txiki eta ertainak tartean sartu gabe, enpresa horiek osatzen baitute gure herrialdeko ekoizpen-sarea (Espainiako enpresen % 96k 10 langile baino gutxiago dituzte). ETEak klima-aldaketara egokitzeak dakarren aukeraz konbentzitzea lortzen ez badugu, enpresa handiak eta finantza-sistema egiten ari diren ahalegina ez da nahikoa izango.
Ez dugu eraldaketa erradikala behar, baina bai gizartearen eraldaketa sistemikoa
1980tik tenperaturaren igoerak fase ezberdinak izan ditu, orain 1.1ºC-an gaude. Hazkundea ez da homogeneoa, poloetan baitago eragin handiena. Tenperaturen igoeraren arrazoi antropogenikoak erregai fosilen erabilerari eta lurraren erabilerari lotuta daude. 2018an atmosferako karbonoaren % 86 erregai fosiletatik zetorren, eta % 14 lurzoruaren erabileraren aldaketetatik. Kantitate horren % 44 atmosferan geratu zen, % 29 landarediak hartu zuen eta % 23 ozeanoak. Atmosferaren CO2-a isurbidearen arabera aldatzen da, hau da, landaretzaren arabera.
Iraunkortasuna: definiziotik, kudeaketa-eskala egokira
Alde batetik, erregai fosiletatik, hau da, ikatza eta petroliotik sortzen den CO2-ak ziklo bat dauka, eta ehundaka urte iraun dezake bere horretan CO2 bezala eta atmosferan metatzen da. Beste aldetik, badago karbono biogenikoa, hau da, metanoa kasu. Metanoak beste bizi ziklo bat dauka, askoz ere arinagoa. 10 bat urte irauten ditu metano bezala atmosferan, gero CO2 bilakatzen da; halere, CO2 hori landareek hartzen dute, fotosintesi bidez, eta berriz ere zikloan sartzen da. Karbono dioxidoz gain, oxido nitrosoa ere kontuan hartu behar da.
Itsas espezieak poloetara eta ur sakonagoetara doaz
Ozeanoen berotze globalaren ondorioz, arrainak poloetara eta sakonera handiagoetara lekualdatzen ari dira. Kantauri itsasoan Afrikako kostaldeko espezie subtropikalak ikusi dira, baina noizbehinkako kasuak baino ez dira. Klima-aldaketaren eraginpean, Bizkaiko golkoko urak 1,5 eta 3,5 gradu artean berotuko dira mende honen amaieran. Egiaztatu dena da 80ko hamarkadatik gaur egun arte hamarkada bakoitzeko 0,2 gradu igo dela.
Auto elektrikoaren oraina eta etorkizuna
Ez da eraikin fisiko bat edo erreferentziazko zentro bat soilik: haren inguruan ekosistema edo polo bat egituratzea da kontua, Gipuzkoako mugikortasun berriaren sektore indartsu bat egituratzeko. Pieza hori funtsezkoa izango da gure etorkizuneko ekonomian, eta nazioarteko erreferentzia bihurtu nahi dugu. Mubil (Gipuzkoako Elektromugikortasun Zentroa) arduratzen da mugikortasun elektrikoaren eta energia biltegiratzeko estrategia hedatzeaz. Horregatik, egiten dugun apustua integrala da, mugikortasun berri honek ukitu ditzakeen alor guztiak bere baitan hartzea bilatzen du.
Gizakiak naturarekin duen «harreman toxikoa» jakinarazteko erronka
Munduko Natura Funtsak (WWF) eta NBEk biodibertsitatearen «gainbehera katastrofikoari» buruz azken egunotan argitaratutako txostenen ondorio dramatikoak gogoratuz abiatu du elkarrizketa McGrathek: «Ingurumenaren erronka handiak modu argian komunikatzeko une erabakigarrian gaude, nahiz eta oraintxe bertan mundu osoa beste arazo batzuetan pentsatzen egon».