Berri guztiak

Eñaut Izagirre : “Uste baino gertuago daukagu glaziarren eragina”

Hitzaldi-elkarrizketa honetan, mendiko glaziarren garrantzia aztertu zuen, bereziki klima-aldaketaren adierazle sentikor gisa duten papera azpimarratuz. 2025a, gainera, Glaziarren Babeserako Nazioarteko Urtea izatea izendatu du Nazio Batuen Erakundeak eta, hori dela eta, Eñaut Izagirrek nazioez haratago doan bidaia kolektibo bat proposatu zien entzuleei: Patagonia eta Alaskako izotz-eremu handietatik Pirinioetako azken glaziar txikienetaraino.

COP29: gutxienekoen akordio bat klima-finantzazioaren arloan, Brasilgo COP30erako trantsizioan

2024ko azaroan Azerbaijanen egindako COP29k, emaitza nagusi gisa, klima-finantzaziorako helburu berri bat ezartzea lortu zuen, eta karbono-merkatuen inguruko akordioak ixtea ahalbidetu zuen, BC3 - Basque Centre for Climate Changeko zuzendari zientifiko María José Sanzek azaldu zuen bezala. Bere esanetan, gainera, aurrera egin zen, ahal izan zen neurrian, egokitzapenaren helburu globalean eta genero-agendan.

Mónica Guxens: "Errotiko aldaketa bat egin beharko litzateke gure hirietan, haurren garunak babesteko"

Kataluniako ikerlariak Ingurumen-esposizioak eta garunaren garapena: zer dakigun eta etorkizuneko erronkak hitzaldia eman zuen Donostia Sustainability Forumek Ihoberen (Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kudeaketarako Sozietate Publikoa) laguntzarekin antolatzen dituen Euskadiko Ingurumen Esparru Programa 2030 Elkarrizketak izeneko doako jardunaldi irekietako batean.

Manuel Castañón: “Bada garaia ingurumen-zuzenbideari belaunaldien arteko izaera emateko, gizakiaren biziraupena bermatzeko”

“Gaur egun bizi garenok hartzen ditugun erabakiek eragina izan dezakete urte, hamarkada edo mende batzuen barruan jaiotzen direnen bizitzan eta eskubideetan” azaldu zuen Manuel Castañón del Vallek, ingurumen-zuzenbidean espezializatutako abokatuak, “Etorkizuneko belaunaldien ingurumen-babesa” hitzaldian. Donostia Sustainability Forumen izan zen hitzaldia, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren laguntzarekin.

“Bost urtetik beherakoek klima-aldaketari egotz dakiokeen gaixotasun-kargaren % 88 jasango dute”

Quique Bassat pediatrak, epidemiologian espezialista eta Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuko zuzendari nagusiak, hala adierazi zuen “Larrialdi klimatikoa eta osasun pediatriko globala” hitzaldiaren aurkezpenean, Donostia Sustainability Forumaren esparruan.

Julio Díaz: “Bero-boladetan pobrea izatea da hilgarriena”

Azken urteotan erregistratu diren bero-boladek mahai gainean jarri dute klima-aldaketak eragindako ingurumen-baldintza berrietara egokitzeko premia dagoela. Tenperatura altuek pertsona zaurgarriei eragiten diete, bereziki, beren adinagatik, aurretiko patologiak izateagatik edo, bero-kolpeen kasuan, kanpoan jarduerak egiteagatik intsolazio handieneko orduetan. Horrela, bero-boladek gainhilkortasuna eta ospitaleratzeen gorakada eragiten dute.

Esther Badiola: "Agenda klimatikoak ez du kolore politikorik"

Helburu bat, planik egon ezean, desio hutsa da, eta Europako Itun Berdeak zehaztutako trantsizio ekonomikoaren moduko asmo handiko helburu bat lortzeko, neurria ematen duen finantzaketa bat behar da. Esther Badiola ekonomista Europako Inbertsioen Bankuko eragiketen aholkulari nagusia da Klima Aldaketaren Bulegoan, eta Donostia Sustainability Forum ekimenaren hitzaldi batean zehaztu zuenez, erakunde horrek funtsezko zeregina du ekonomia jasangarri baterako trantsizioan.

Larrialdi klimatikoaren aurrean, iparraldeko eta hegoaldeko hiriek dituzten erronkak eta aukerak

Marta Olazabal eta Marcelle Mardon ikertzaileek Donostia Sustainability Forumek antolatutako Hiriak klima-aldaketaren aurrean ekitaldian parte hartu zuten. Adituek, klima-aldaketaren eta urbanizazio-prozesu gero eta handiagoen testuinguruan, hiriek dituzten erronka nagusietako batzuk partekatu zituzten. Deskarbonizazio-politikek eta hirietako klima-eraginetara egokitzeko politikek dakartzaten aukerak ere nabarmendu zituzten.

María José Sanz: “COP28ari buruzko nire balorazioa edalontzia erdi beteta dagoela da”

BC3 ikerketa zentroko zuzendari zientifikoak azaldu duenez, bertan onartutako testuak interes ezberdinen arteko oreka lortu zuen. Bere iritziz, egungo testuinguru geopolitikoa izan arren, alde anitzeko klima politika aurrera doa, poliki-poliki bada ere.

Jasangarritasunerako ikerketak, gazteak inspiratzeko

2022-2023 ikasturtean, lanketa bat egin du Elhuyarrek jasangarritasuna eta klima-larrialdiaren inguruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren laguntzarekin. Horren emaitza da “Jasangarritasunerako ikerketak, gazteak inspiratzeko” liburuxka. Bertan, jasangarritasuna ikasgelan lantzeko zenbait gako eta proiektu aurkezten dira. Azaroaren 3an, honen berri eman zuten “Jasangarritasunerako ikerketak, gazteak inspiratzeko” mahainguruan.

Klimaren aldeko ekintzarako irtenbideak eta itxaropena

Matt McGrath BBCko ingurumen-korrespontsala da, eta 1997tik ari da lanean. 2010 eta 2011 bitartean, Massachusettseko Teknologia Institutuko (MIT) ikertzailea izan zen, zientzia-kazetaritzako Knight programaren esparruan, arlo horretako ospetsuena. 2019an Ingurumen Komunikazioaren Biofilia Saria eman zion BBVA Fundazioak, ingurumen-erronkei buruz jendea hobeto ulertzen eta kontzientziatzen laguntzeagatik. Caty Arévalo, berriz, EFE agentziako kazetari eta komunikatzaile espezializatua da, eta bi hamarkada baino gehiago daramatza gai horren inguruan Espainian eta nazioartean gertatzen diren gertakari nagusien berri ematen. McGrath bezala, MITeko ikertzailea ere izan zen, zientzia-kazetaritzako Knight programaren eta Oxfordeko Unibertsitateko Reuters Institutuan. 2017an, Biodibertsitatea Zaintzeko BBVA Fundazioaren saria jaso zuen, Biodibertsitatea Zaintzeko Ezagutzaren Hedapena eta Sentsibilizazioa kategorian.

Zaharberritzea eta itsas ondarea

Anchustegi berria eta Saltillo zaharberritzea. Ondare-ontzi baten zaharberritze integralak dakarren erronka.

Anchustegi berria eta Saltillo zaharberritzea. Ondare-ontzi baten zaharberritze integralak dakarren erronka.
Berri guztiak

Mutrikuko ammonoideoak: duela 100 milioi urteko ozeano-ondarea

UPV/EHUko Geologia Saileko Mikel A. Lopez Horgue irakasleak hitzaldi hau eman zuen "Itsasora begiratzen duten unibertsitateek: ozeanoaren iraunkortasunean nabigatzen Saltillo eskola-ontzian" Uda Ikastaroaren barruan.

Portuko uren ingurumen-zaintza

"Itsasora begiratzen duten unibertsitateek: ozeanoaren iraunkortasunean nabigatzen Saltillo eskola-ontzian" ikastaroaren programaren parte da publikoari irekitako jarduera hau

Zientziaren, herritarren zientziaren eta aktibismoaren arteko elkarrizketa: plastikoek eragindako kutsadura murriztea, erronka komun baterako proiektu partekatuak

Jarduera honetan hiru hizlarik hartu zuten parte, hainbat esparrutan lan egiten dutenak erronka komun batekin: plastikoek ozeanoa gutxiago kutsatzea.

Itsaspeko zinema, gure ozeanoekiko maitasunaren transmisorea

Jarduera ireki hau Ihobek antolatutako "Nola komunikatu ingurumen-gaiak gazteekin eta gazteentzat" Uda Ikastaroaren programaren barruan dago.

Herritarren batzarrak, herritarren konpromiso-olatu berria europan

Tailer honetan, Europan hainbat eskalatan egindako herritarren batzarren adibideak aurkeztu ziren, prozesu horien abantailak eta aurre egin behar dieten zailtasunak ezagutzeko.

Enpresa, giza eskubideak eta iraunkortasuna

Fernanda Hopenhaym Enpresen eta Giza Eskubideen arloko NBEko Lantaldeko kidea da. “La sostenibilidad, la empresa y los derechos humanos” izeneko hitzaldia eskaini zuen, eta jarraian elkarrizketan aritu zen Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuorde José Antonio Rodríguez Ranz eta Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbideko katedradun Juanjo Álvarezekin. Elkarrizketa Mikel Mancisidor NBEko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeko kideak aurkeztu eta moderatu zuen.

Larrialdi klimatikoa konfrontazio-garaian

Antxon Olabe: Gure garaiko borroka erabakigarria planetaren larrialdi klimatikoarekiko erantzuna da

Antxon Olabe: Gure garaiko borroka erabakigarria planetaren larrialdi klimatikoarekiko erantzuna da
Berri guztiak

Aldaketa Globala eta mega-suteak

Inazio Martínez de Arano: “Ez dago basoen politika bat, ikuspuntu holistiko batetik suteak kudeatzeko estrategiak eskaintzen dituena”

Antonio Cerrillo - Ingurumen-kazetaria

Donostia Sustainability Forumek antolatzen duen hitzaldi zikloaren jardunaldi berri baten ardatz izan ziren krisi klimatikoaren diagnostikoa, oparotasunaren paradigma berriaren inguruko eztabaidak eta gizarte mugimenduek konponbideen bilaketan parte hartzea. Gonbidatua Antonio Cerrillo kazetaria izan zen, La Vanguardia egunkariko ingurumen erredaktorea eta, besteak beste, ”Crisis climática. Un viaje por los escenarios del cambio climático en España y su impactos” liburuaren egilea.

Hitzaldi osoa hemen.

Berri guztiak

Antonio Cerrillo, ingurumen kazetaria: "Ekoantsietatea gainditzeak eraikitzera eta ezer egin gabe begiratzen ez jarraitzera bideratutako neurriak eskatzen ditu"

Donostia Sustainability Forumek antolatzen duen hitzaldi zikloaren jardunaldi berri baten ardatz izan ziren krisi klimatikoaren diagnostikoa, oparotasunaren paradigma berriaren inguruko eztabaidak eta gizarte mugimenduek konponbideen bilaketan parte hartzea. Gonbidatua Antonio Cerrillo kazetaria izan zen, La Vanguardia egunkariko ingurumen erredaktorea eta, besteak beste, ”Crisis climática. Un viaje por los escenarios del cambio climático en España y su impactos” liburuaren egilea.

Donostia Sustainability Forumek antolatzen duen hitzaldi zikloaren jardunaldi berri baten ardatz izan ziren krisi klimatikoaren diagnostikoa, oparotasunaren paradigma berriaren inguruko eztabaidak eta gizarte mugimenduek konponbideen bilaketan parte hartzea. Gonbidatua Antonio Cerrillo kazetaria izan zen, La Vanguardia egunkariko ingurumen erredaktorea eta, besteak beste, ”Crisis climática. Un viaje por los escenarios del cambio climático en España y su impactos” liburuaren egilea.
Berri guztiak

Klima aldaketari buruzko goi bilera, COP27. Aldaketa berririk?

COP27 bilera Sharm El Sheij-en (Egipto) izan zen 2022ko azaroaren 6tik 20ra bitarte. 2021. urtean Glasgow-n egin zenaren atzetik, parte-hartzaile gehien izan duen bigarren goi bilera izan da, eta Afrikan egin den bosgarrena, klima aldaketaren inpaktuen aurrean oso kaltebera baita kontinente hori. DSFk aditu talde bat bildu zuen, eta Egipton erabakitako akordioa hainbat ikuspegitatik aztertu zuten.

Mugikortasun jasangarriaren erronka: baterien eta hidrogenoaren artean

“Hidrogenoa pixkanaka-pixkanaka lekua egiten joango da mugikortasun jasangarriaren barruan, baina bateriek garapen oso handia badute eta gero eta autonomia handiagoa ahalbidetzen badute, soluzio hobea izango dira ikuspegi ekonomikotik. Eta nolabaiteko borroka egongo da bi teknologien artean”. Iosu Ibarbia CAFeko Teknologia zuzendariak bateria elektrikoetan eta hidrogenoan oinarritutako garraioak gaur egun bizi duen egoera azaldu zuen Donostia Sustainability Forumean. Gipuzkoako enpresa hori lantzen ari den garraio proiektu integralen zati garrantzitsua dira jada bi teknologia horiek.

Iosu Ibarbia - Mugikortasun jasangarria, erronka eta aukera

Garraioak, oro har, CO2 isurketen % 25 suposatzen du, eta CAFek datu hau nola murrizten duen entzungo dugu, irtenbide jasangarri eta berritzaileekin. Hemen Iosu Ibarbiak, CAFeko Teknologiako zuzendariak, Donostia Sustainability Forumaren esparruan emandako hitzaldia.

Hitzaldi osoa entzuteko hemen klikatu.

Subscribe to Hitzaldiak