
Demokrazia birpentsatzea eta eraikitzea eraldatzen ari den nazioarteko ordenaren testuinguruan
Description
Ikastaro honen helburu nagusia demokraziak bizi duen eraldaketa-krisiari buruz hausnartzea da. Krisi horrek sistema demokratikoen kalitateari eta funtzionamenduari eta munduko hainbat tokitako administrazio publikoei eragiten die, eta hainbat modutan agertzen da. Alde batetik, herritarren desafekzioan; izan ere, pertsona asko politikatik deskonektatuta sentitzen dira, eta horrek hauteskundeetan parte-hartze txikia, politikariekiko eszeptizismoak gora egitea eta prozesu demokratikoarekiko gero eta apatia handiagoa eragiten ditu. Beste alde batetik, elite politikoekiko mesfidantzari erantzunez sortzen den populismoaren gorakadan ere agertzen da; herritarrak ordezkatzeko promesak egiten dituzten mugimenduak izaten dira, nahiz eta sarritan arazo konplexuak sinplifikatzen dituzten eta arau demokratikoak ahuldu ditzaketen, diskurtso zatitzaile eta polarizatzaileak sustatzearen ondorioz. Horiez gain, desberdintasun ekonomikoen hazkundean ere azaltzen da; izan ere, aberatsen eta pobreen arteko arrakalak bidegabekeria- eta marjinazio-sentimendua eragiten dituzte, atsekabea eta alternatiba politiko teknopopulisten bilaketa elikatuz. Era berean, erakundeen higaduran ere geratzen da agerian, herrialde batzuetan boterea kontzentratu nahi duten lider autoritarioak erakunde demokratikoak ahultzen ari direlarik, batera prentsa-askatasunaren, independentzia judizialaren eta gizarte zibilaren aurkako erasoak gertatzen diren bitartean. Azkenik, desinformazioan eta manipulazioan agertzen da krisi hori, albiste faltsuak ugaritzeak eta sare sozialen bidez informazioa manipulatzeak zaildu egiten baitute herritarrek erabaki informatuak hartzeko duten gaitasuna, eta horrek iritziak polarizatzea eta erradikalizatzea ekar baitezake.
Ikastaro honetan, munduan demokrazia eraldatzea eragiten duten faktoreei erreparatuko diegu, eta gure inguruko demokrazietan zer gertatzen den azaltzen saiatuko gara. Demokraziaren eraldaketaren eta horren ondorioen inguruko eztabaida politikoaren egungo egoeran sakonduko dugu; demokrazia mantentzeko eta finkatzeko funtsezko erronkak aztertuko ditugu, bai politika publikoen ikuspegitik, bai herritarren kultura politikotik.
Objectifs
Munduan demokraziaren eraldaketa eragiten duten faktoreak sakon aztertzea eta inguruko demokrazien testuinguru politiko, ekonomiko eta soziala azaltzea. Hauek dira testuinguru horren ezaugarri nagusiak: erakundeen krisia, bitartekaritza-krisiak, herritarren desafezioa, polarizazioa eta populismoaren gorakada.
Demokraziaren eraldaketari buruzko egungo eztabaidaren egoeraz hausnartzea eta horrek iritzi publikoan dituen ondorioak aztertzea. Horretarako, komunikabide tradizionalen, sare sozialen, aktore politikoen eta herritarren papera aztertuko da gure inguruko gizarteetan, bereziki euskal gizartean.
Inguruko gizarteek, eta bereziki euskal gizarteak, demokrazia mantendu eta sendotzeko dituzten erronka nagusiak aztertzea, bai politika publikoen ikuspegitik, bai herritarren kultura politikoaren ikuspegitik.
Activité s'adressant à
- Professionnels
- Public en général
Directeurs

Yosu Arraiz Aramburu
Gipuzkoako Foru Aldundia
Tarifs inscription
Face á Face | jusqu'au 05-09-2025 |
---|---|
0 EUR |
Lieu de l'événement
Miramar Palace
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Miramar Palace
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa