
Demokrazia birpentsatzea eta eraikitzea eraldatzen ari den nazioarteko ordenaren testuinguruan
Azalpena
Ikastaro honen helburu nagusia demokraziak bizi duen eraldaketa-krisiari buruz hausnartzea da. Krisi horrek sistema demokratikoen kalitateari eta funtzionamenduari eta munduko hainbat tokitako administrazio publikoei eragiten die, eta hainbat modutan agertzen da. Alde batetik, herritarren desafekzioan; izan ere, pertsona asko politikatik deskonektatuta sentitzen dira, eta horrek hauteskundeetan parte-hartze txikia, politikariekiko eszeptizismoak gora egitea eta prozesu demokratikoarekiko gero eta apatia handiagoa eragiten ditu. Beste alde batetik, elite politikoekiko mesfidantzari erantzunez sortzen den populismoaren gorakadan ere agertzen da; herritarrak ordezkatzeko promesak egiten dituzten mugimenduak izaten dira, nahiz eta sarritan arazo konplexuak sinplifikatzen dituzten eta arau demokratikoak ahuldu ditzaketen, diskurtso zatitzaile eta polarizatzaileak sustatzearen ondorioz. Horiez gain, desberdintasun ekonomikoen hazkundean ere azaltzen da; izan ere, aberatsen eta pobreen arteko arrakalak bidegabekeria- eta marjinazio-sentimendua eragiten dituzte, atsekabea eta alternatiba politiko teknopopulisten bilaketa elikatuz. Era berean, erakundeen higaduran ere geratzen da agerian, herrialde batzuetan boterea kontzentratu nahi duten lider autoritarioak erakunde demokratikoak ahultzen ari direlarik, batera prentsa-askatasunaren, independentzia judizialaren eta gizarte zibilaren aurkako erasoak gertatzen diren bitartean. Azkenik, desinformazioan eta manipulazioan agertzen da krisi hori, albiste faltsuak ugaritzeak eta sare sozialen bidez informazioa manipulatzeak zaildu egiten baitute herritarrek erabaki informatuak hartzeko duten gaitasuna, eta horrek iritziak polarizatzea eta erradikalizatzea ekar baitezake.
Ikastaro honetan, munduan demokrazia eraldatzea eragiten duten faktoreei erreparatuko diegu, eta gure inguruko demokrazietan zer gertatzen den azaltzen saiatuko gara. Demokraziaren eraldaketaren eta horren ondorioen inguruko eztabaida politikoaren egungo egoeran sakonduko dugu; demokrazia mantentzeko eta finkatzeko funtsezko erronkak aztertuko ditugu, bai politika publikoen ikuspegitik, bai herritarren kultura politikotik.
Helburuak
Munduan demokraziaren eraldaketa eragiten duten faktoreak sakon aztertzea eta inguruko demokrazien testuinguru politiko, ekonomiko eta soziala azaltzea. Hauek dira testuinguru horren ezaugarri nagusiak: erakundeen krisia, bitartekaritza-krisiak, herritarren desafezioa, polarizazioa eta populismoaren gorakada.
Demokraziaren eraldaketari buruzko egungo eztabaidaren egoeraz hausnartzea eta horrek iritzi publikoan dituen ondorioak aztertzea. Horretarako, komunikabide tradizionalen, sare sozialen, aktore politikoen eta herritarren papera aztertuko da gure inguruko gizarteetan, bereziki euskal gizartean.
Inguruko gizarteek, eta bereziki euskal gizarteak, demokrazia mantendu eta sendotzeko dituzten erronka nagusiak aztertzea, bai politika publikoen ikuspegitik, bai herritarren kultura politikoaren ikuspegitik.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Profesionalak
- Administrazio publikoa
Programa
2025-09-05
“Erregistroa“
Udako ikastaroaren inaugurazioa
- Yosu Arraiz Aramburu | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Estrategia zuzendaria / Director de Estrategia
- Eider Mendoza Larrañaga | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Gipuzkoako diputatu nagusia / Diputada general de Gipuzkoa
“Ziurgabetasun globala: «Ikuspegi geopolitikoak mundu zatikatu batean» / Incertidumbre Global: “Perspectivas geopolíticas en un mundo fragmentado” “
- Carme Colomina | CIDOB (Barcelona Centre for International Affairs) - Ikertzaile seniorra / Investigadora senior
“Demokrazia tentsioan: polarizazioa, populismoa eta gatazka XXI. mendean / Democracia en tensión: polarización, populismo y conflicto en el siglo XXI “
- Miriam Juan Torres | Berkeleyko unibertsitatea / Universidad de Berkeley - Othering and Belonging Instituteko Democracy and Belonging Forum programako ikerketa-burua / Jefa de investigación del programa Democracy and Belonging Forum del Othering and Belonging Institute
“Eztabaida / Debate“
- Xabier Barandiaran Irastorza | Deustuko unibertsitatea / Universidad de Deusto - Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzietako Departamentuko irakasle titularra / Profesor titular del Departamento de Ciencias Sociales y Humanas en la Universidad de Deusto
Atsedena
“Is misinformation killing our Democracy? / Desinformazioa gure demokrazia hiltzen ari ote da? / ¿La desinformación está matando nuestra democracia?“
- Vilma Luoma-aho | University of Jyvaskyla (Finlandia) / Jyvaskylako unibertsitatea (Finlandia) / Universidad de Jyvaskyla (Finlandia) - Vice Dean in charge of Education at School of Business and Economics / Enpresa eta Ekonomia Fakultateko Hezkuntzako dekanordea / Vicedecana de Educación en la Facultad de Empresa y Economía
“How Does the Crisis of Democracy Affect the Public Administration? / Nola eragiten dio demokraziaren krisiak administrazio publikoari? /¿Cómo afecta la crisis de la democracia a la Administración pública?“
The Variants of the Anti-Liberal Norms and their Implications for the Public Administration and its Employees / Liberalismoaren aurkako arauen aldaerak eta horiek administrazio publikoarentzat eta enplegatuentzat dituzten inplikazioak / Las variantes de las normas antiliberales y sus implicaciones para la administración pública y sus empleados
- Michael Bauer | Florence Transnational Governance School of the European University Institute / Europako Unibertsitate Institutuaren Florentziako Gobernantza Transnazionaleko Eskola / Escuela de Gobernanza Transnacional de Florencia del Instituto Universitario Europeo - Chair in Public Administration / Administrazio Publikoko katedraduna / Catedrático de Administración Pública
“Eztabaida / Debate“
- Maria Jose Canel Crespo | Madrilgo Unibertsitate Konplutensea / Universidad Complutense de Madrid - Komunikazio Politikoko eta Sektore Publikoko katedraduna / Catedrática de comunicación política
Zuzendariak

Yosu Arraiz Aramburu
Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoako Foru Aldundia Kargua: Estrategia zuzendari nagusia (2025-gaur egun). Ikasketak: Ingeniaritza Zibileko Gradua (UPV/EHU); Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritzan Masterreko ikasketak (Universidad de Cantabria); Herrigintzaren Berrikuntzan Aditu ikasketak (MU). Ibilbide profesional eta politikoa: Administrazioaren Berrikuntzako zuzendari nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundia (2023-2025). Hirigintza, obra eta zerbitzuetako zinegotzi arduraduna, Elgoibar (2015-2023). Debabarrena Mankomunitateko presidentea (2019-2023). Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidenteordea (2019-2023).
Hizlariak
Xabier Barandiaran Irastorza
Universidad de Deusto, Profesor
Xabier Barandiaran Irastorza Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziatua da, eta Soziologian doktorea Deustuko Unibertsitatean. Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Saileko irakasle titularra da, eta Donostiako campusean irakasle KOMUNIKAZIOA eta GIZARTE LANA graduetan. Honako irakasgai hauek ematen ditu: Komunikazio Instituzionala eta Korporatiboa eta Enpresa-komunikazioaren Kudeaketa Estrategikoa, Komunikazio Graduan; Soziologia euskaraz eta gaztelaniaz, Gizarte Lanaren graduan. Haren argitalpenek demokrazia, berrikuntza politiko eta publikoa, lankidetzazko gobernantza eta kapital soziala dituzte ardatz nagusi. Eusko Jaurlaritzak A talde gisa onartutako Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Komunikazioko ikerketa-taldeko kidea da. Ikerketa-artikulu ugari argitaratu ditu nazioartean aitortutako aldizkarietan, bai eta hainbat liburu ere. Bizirik du ikerketa-seiurtekoa. Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Saileko kabinete-burua (2005-2007), Gipuzkoako diputatu nagusiaren kabinete-burua (2007-2011/2015-2019) eta Gipuzkoako diputatu nagusiaren aholkularia (2019-2023) izan zen. Egun Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea da.

Michael Bauer
Michael W. Bauer Administrazio Publikoko katedraduna da Europako Unibertsitate Institutuaren Florentziako Gobernantza Transnazionaleko Eskolan. Aleman Filologia, Historia eta Gizarte Zientziak ikasi zituen Berlingo Humboldt Unibertsitateko Gizarte Zientzietako Diploma lortu aurretik. Ondoren, Europako Politika eta Administrazio Zientzietako Masterra egin zuen Brujaseko Europako Kolegioan (Tocqueville promozioa). Gizarte eta Politika Zientzietan doktoratu zen EUIn. Karrera akademikoari dagokionez, ikertzaile senior karguak ditu Bonneko Ondasun Kolektiboen Ikerketarako Max Planck Institutuan, baita katedrak ere Konstantzako Unibertsitatean eta Berlingo Humboldt Unibertsitatean. Hainbat postu akademiko bete izan ditu irakasle bisitari gisa edo lanaldi partzialean Europako hainbat erakundetan, besteak beste, ISCTE – Lisboako Unibertsitate Institutuan, Coruñako Unibertsitatean eta Istanbulgo Unibertsitate Turko-Alemanean. Haren ikerketa Europako eta nazioarteko administrazio publikoan, maila anitzeko gobernantzan eta burokrazia demokratikoan oinarritzen da. Duela gutxi, gobernu populistek administrazio publikoko sistemetan duten eragina eta erregimen liberalen pean dauden funtzionarioen erantzukizun etikoak aztertu ditu.

Maria Jose Canel Crespo
Komunikazio Politiko eta Sektore Publikoko katedraduna (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea) eta George Washington eta Jyvaskyla unibertsitateetako visiting scholar. Baliabide ukiezinen garapenean espezializatua (konfiantza, konpromisoa, legitimitatea eta iraunkortasuna). Ikaskuntza aktiboko ekimenak erraztu ditu Etorkizuna Eraikiz-en, eta aholkuak eman ditu barneko eta kanpoko entzute-prozesuetan.

Carme Colomina
Carme Colomina ikertzaile seniorra da CIDOBen (Barcelona Centre for International Affairs), Europar Batasunean, desinformazioan eta politika globalean espezializatua, bai eta editorea eta Argitalpen Kontseiluko kidea ere. Halaber, irakasle elkartua da Europako Kolegioan, Brujasen (Belgika), non Europar Batasuneko komunikazioaren kudeaketari buruzko ikastaro bat ematen duen, eta baita Pompeu Fabra Unibertsitatean ere. Informazio Zientzietan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Europar Batasuneko ikasketetan graduondokoa egin zuen UOCen. Korrespontsala izan da Bruselan eta, ondoren, nazioarteko arduraduna Catalunya Ràdion eta ARA egunkarian. Era berean, hainbat komunikabiderekin lankidetzan aritzen da. Berriemaile berezi gisa, nazioarteko goi-bileren eta gatazka politikoen berri eman izan du hogei bat herrialdetan, eta aholkulari gisa lan egin du Europa eta Euromediterraneo mailako hainbat komunikazio-proiektutan. CIDOBekin bat egin aurretik, eskualdeen arteko lankidetzaren arduraduna ere izan zen Generalitateko Kanpo Arazoetako Idazkaritzan.

Miriam Juan Torres
Miriam Juan-Torres gizarte-zientzietako diziplina anitzeko ikertzailea eta hizlaria da, polarizazioan, populismoan, gatazketan eta giza eskubideetan aditua. Othering & Belonging Instituteko Democracy & Belonging Forum programako ikerketa-burua da Berkeleyko Unibertsitatean (Kalifornia). More in Common nazioarteko erakundearen aholkulari seniorra ere bada. Era berean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan lan egin du giza eskubideen arloko irakasle elkartu gisa. NBEren aholkularia izan da Ghanan eta Kolonbian, non Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisarioarentzat eta Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi Komisarioarentzat lan egin duen, hurrenez hurren. Miriamek gai globalei buruzko master bat egin zuen Yale-ko Unibertsitatean, eta Zuzenbidean lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.

Vilma Luoma-aho
Vilma Luoma-aho doktorea Komunikazio Korporatiboko irakaslea eta Enpresa eta Ekonomia Fakultateko Hezkuntzako dekanordea da Jyväskyläko Unibertsitatean. Interes-talde digitalei eta influentzia-modu berriei buruzko hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu komunikazioaren arloko aldizkari garrantzitsuetan, eta munduko komunikatzaile nagusiek osatzen duten Arthur W. Page Society (New York) eliteko komunitatearen zuzendaritza-batzordeko kidea da. Eskaintzen duen eduki interesgarriagatik da ezaguna, eta eskolak ematen ditu Finlandiako, Norvegiako eta Alemaniako unibertsitate-programetan eta hezkuntza exekutiboko programetan. Halaber, interes-talde digitalen espektatiba berriak betetzeari buruzko aholkularitza ematen die sektore ugaritako erakundeei. Finlandian, Defentsa Ministerioaren mendeko MATINE erakundearen gizarte-zientzietako departamentuaren burua da, eta agintaritzaren komunikazioaren hijackinga ikertzen dihardu. Zenbait ikerketa proiektu zuzentzen ditu: AIDEMOC, desinformazioa eta adimen artifiziala demokrazia kaltetzeko modu maltzurrean erabiltzea aztergai dituen proiektua, Finlandiako Ikerketa Kontseiluak ikerketa estrategiko gisa finantzatua, eta agintaritzaren komunikazioa online bahitzea aztergai duen HIJACK proiektua
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-09-05 arte |
---|---|
0 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa