
Bertsolarien kantaera eta sormena
Description
Kantaera bertsoaren garrantzizko osagaia da. Bistakoa da, edo entzumenekoa, kantaera landua dutela goi-mailako hainbat bertsolarik, ekintza komunikatiboan duen eraginaren jakitun. Aldiz, bertso eskoletan oro har, ez da propio lantzen den alderdia. Eskas hori osatzen hasteko lehen urratsa izan daiteke ikastaldi hau. Ainhoa Aizpuruak egungo hainbat goi mailako bertsolariren kantaeren ezaugarriak emango ditu. Itziar Navarrok kantaera denboran zehar nola aldatu den esplikatuko du, eta Maialen Lujanbiok berriz, bera bezalako bertsolari batek doinua eta kantaera nola landu eta garatu dituen kontatuko du.
Ikastaroaren bigarren gaia bertsolarien sormena izango da: ahozkotasunak bertsolarien sormenean duen isla azalduko du Eñaut Agirrek; hedabideen gaitegiaren eragina gai-jartzaile eta bertsolarien sormenean zenbatekoa den adieraziko du Oihana Iguaranek; eta azkenik, bertsolarien bizipenak bertsolaria bertsoa kantatzen hastear den une zehatz horretan nolakoa den esplikatuko du Jon Martinek.
Programme
24 08 2017
“Bertsolaritzaren prosodia: hitza eta musikaren arteko harremana ulertzeko gakoak“
- Ainhoa Aizpurua Insausti | EHU - Doktore gai
“Bertsolarien kantaeraren bilakaera denboran zehar. Oiartzungo kasua“
- Itziar Navarro Ibañez | Mintzola - Ikertzailea
Pause
“Zer da doinua, zer da kantaera bertsolariarentzat?“
- Maialen Lujanbio Zugasti | Bertsozale Elkartea - Bertsolaria
Pause
Table ronde: “Mahai ingurua: Bertsolarien kantaera“
- Karlos Aizpurua Etxarte | Mintzola Ahozko lantegia - Ikerkuntza eragilea (Modérateur)
- Ainhoa Aizpurua Insausti | Euskal Herriko Unibertsitatea - Doktore gai
- Itziar Navarro Ibañez | Mintzola Ahozko Lantegia - Ikertzailea
- Maialen Lujanbio Zugasti | Bertsozale Elkartea - Bertsolaria
25 08 2017
“Ahozko hizkera dominatzeak zenbateko garrantzia dauka bertsolarien jardunean?“
- Eñaut Agirre Goia | Euskal Herriko Unibertsitatea / Mintzola Ahozko Lantegia - Doktore gai
“Bertsoaren agenda. Bertsogintza eta hedabideak“
- Oihana Iguaran Barandiaran | Euskal Herriko Unibertsitatea - Doktore gai
Pause
“Jarioa da sormenaren gakoa“
- Jon Martin Etxebeste | Euskal Herriko Unibertsitatea / Mintzola Ahozko Lantegia - Doktore gai
Pause
Table ronde: “Mahi ingurua: Bertsolarien sormena“
- Karlos Aizpurua Etxarte | Mintzola Ahozko Lantegia - Ikerkuntza eragilea (Modérateur)
- Eñaut Agirre Goia | Euskal Herriko Unibertsitatea / Mintzola Ahozko Lantegia - Doktore gai
- Oihana Iguaran Barandiaran | Euskal Herriko Unibertsitatea - Doktore gai
- Jon Martin Etxebeste | Euskal Herriko Unibertsitatea / Mintzola Ahozko Lantegia - Doktore gai
Conférenciers

Eñaut Agirre Goia
Euskal Filologian lizentziatua da. Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterra egina du. Arabako Ikastolen Elkartean aritu zen lanean Bertsolaritza eta Ahozkotasuna proiektuko arduradun gisa. Hamalau urtez Hernaniko Kronikan aritu zen kazetari bezala. Dobera Euskara Elkartea eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin aritu zen lanean, Hernaniko hizkuntza eta natura ondarea biltzen. Burbunak eta etsayak: Hernaniko natura eta ahozko ondoreari tiraka laneko gidoigile eta Ziraba hezkuntza proiektuan koordinatzaile ere aritu zen. 2015ean Mikel Laboa Katedrako Ikerketa proiektu saria jaso zuen eta iaz, Mintzola Ahozko Lantegiak eta Mikel Laboa Katedrak deitzen duten bertsolaritza ikerketa kontratua lortu zuen, «Ahozko hizkeraren ezaugarriak bertsolarien bat-bateko jardunean» izeneko tesia gauzatzeko.

Ainhoa Aizpurua Insausti
Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan egin zuen musikako erdi mailako gradua, zeharkako txirulako modalitatean. Euskal Ikasketetan graduatu zen EHUn. Irakasleen Prestakuntzarako masterra (EHU) burutu zuen gero, eta irakasle masterra egin bitartean aritu zen Mintzolak eta Mikel Laboa Katedrak (EHU) emandako ikerketa proiektu saria gauzatzen: bertsolaritzaren prosodian esanguratsu diren zenbait osagairi buruzko ikerketa-lan monografikoa. Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia masterra (EHU) bukatu zuen aurreko urtean, eta gaur egun doktoretza egiten ari da bertsolaritzaren prosodiaz.

Oihana Iguaran Barandiaran
NOR ikerketa taldea
Ikus-entzunezko Komunikazio ikasketak egin zituen Leioan eta kazetari gisa jardun zuen lanean. Gizarte Komunikazio Masterra egin zuen EHUn. Haur zela gerturatu zitzaion bertsolaritzari eta azken urteotan bertsozale ez ezik bertsolari bezala dabil askotan. Etengabe marraztu ditu ofizioaren eta afizioaren arteko loturak, eta beharbada horregatik ari da doktoretzako ikerketan. Egiten ari den doktore tesiaren baitan, bertsoaren agenda edo gaitegia zein den deskribatu nahi du, hedabideek bertsolaritzan duten eraginetik abiatuta.

Maialen Lujanbio Zugasti
Arte ederretan lizentziatua da. Gazte-gaztetik hasi zen bertsotan plazan eta geroztik ez da geratu, ez bertsotan, ezta bestelako sorkuntzetan, hitz, hots eta musikazkoetan. 2003an Gipuzkoako txapeldun izan zen; 2009an Euskal Herriko txapeldun eta 2013an txapeldunorde izan zen. Bere bertsogintza berrituz eta eraldatuz joan da. Bilakaera eta lanketa horren emaitza arrakastatsua izan da, bertsogintza orokorrari ekarpen berritzaileak txertatzeraino. Eraldaketa horretan leku nabarmena du doinua kantatzeko erak, urteetan zehar eraldatzen joan dena, hain segur, egindako gogoeta, bidea eta lana lagun.
Jon Martin Etxebeste es un bertsolari que imparte clases en la Facultad de Educación de Leioa. Licenciado en Publicidad y Relaciones Públicas y graduado en Educación Infantil, ha trabajado en diversos medios de comunicación y ha sido profesor en varias escuelas. Tiene dos libros y tres discos publicados.

Itziar Navarro Ibañez
Doctora en musicología (Universitat Autònoma de Barcelona, 2024). Completó estudios superiores de guitarra en Musikene y un máster en Musicología Cultural en Göttingen. Se ha formado como músico e investigadora en Grecia (2016) y en Cerdeña (2023). Ha impartido clases en diversas escuelas municipales de música de Gipuzkoa. Desde 2017 trabaja en Soinuenea, centro de documentación de la música tradicional dirigido por Juan Mari Beltran. Continúa formándose en la interpretación de la alboka y la txalaparta en la escuela de música de Oiartzun. Forma parte de Eia Trio, así como del quinteto Emari, donde repropone músicas de tradición oral. Recientemente, también actúa como txalapartari y miembro de Oreka TX. Colabora con Bertsozale Elkartea en el grupo de trabajo Doinutegi. Ha realizado cursos de canto popular en el extranjero, así como en Euskal Herria con Thierry Biscary. En el curso académico 2025/26 dirige un laboratorio semanal de canto popular en la casa de cultura Lugaritz de Donostia.
Tarifs inscription
MATRICULA | jusqu'au 31-05-2017 | jusqu'au 24-08-2017 |
---|---|---|
60,00 EUR | 70,00 EUR | |
35,00 EUR | - | |
20,00 EUR | 20,00 EUR | |
35,00 EUR | - | |
50,00 EUR | - | |
- | 35,00 EUR |