Uda ikastaroa
Bertsolarien kantaera eta sormena

Bertsolarien kantaera eta sormena

Abu. 24 - 25. Abu, 2017 Kod. K7-17

Azalpena

Kantaera bertsoaren garrantzizko osagaia da. Bistakoa da, edo entzumenekoa, kantaera landua dutela goi-mailako hainbat bertsolarik, ekintza komunikatiboan duen eraginaren jakitun. Aldiz, bertso eskoletan oro har, ez da propio lantzen den alderdia. Eskas hori osatzen hasteko lehen urratsa izan daiteke ikastaldi hau. Ainhoa Aizpuruak egungo hainbat goi mailako bertsolariren kantaeren ezaugarriak emango ditu. Itziar Navarrok kantaera denboran zehar nola aldatu den esplikatuko du, eta Maialen Lujanbiok berriz, bera bezalako bertsolari batek doinua eta kantaera nola landu eta garatu dituen kontatuko du.

Ikastaroaren bigarren gaia bertsolarien sormena izango da: ahozkotasunak bertsolarien sormenean duen isla azalduko du Eñaut Agirrek; hedabideen gaitegiaren eragina gai-jartzaile eta bertsolarien sormenean zenbatekoa den adieraziko du Oihana Iguaranek; eta azkenik, bertsolarien bizipenak bertsolaria bertsoa kantatzen hastear den une zehatz horretan nolakoa den esplikatuko du Jon Martinek.

Irakurri gehiago

Programa

2017-08-24

09:00 - 10:00

“Bertsolaritzaren prosodia: hitza eta musikaren arteko harremana ulertzeko gakoak“

  • Ainhoa Aizpurua Insausti | EHU - Doktore gai
10:00 - 11:00

“Bertsolarien kantaeraren bilakaera denboran zehar. Oiartzungo kasua“

  • Itziar Navarro Ibañez | Mintzola - Ikertzailea
11:00 - 11:15

Atsedena

11:15 - 12:15

“Zer da doinua, zer da kantaera bertsolariarentzat?“

  • Maialen Lujanbio Zugasti | Bertsozale Elkartea - Bertsolaria
12:15 - 12:30

Atsedena

12:30 - 13:30

Mahai ingurua: “Mahai ingurua: Bertsolarien kantaera“

  • Karlos Aizpurua Etxarte | Mintzola Ahozko lantegia                 - Ikerkuntza eragilea                 (Moderatzailea)
  • Ainhoa Aizpurua Insausti | Euskal Herriko Unibertsitatea - Doktore gai
  • Itziar Navarro Ibañez | Mintzola Ahozko Lantegia                 - Ikertzailea                
  • Maialen Lujanbio Zugasti | Bertsozale Elkartea                 - Bertsolaria                

2017-08-25

09:00 - 10:00

“Ahozko hizkera dominatzeak zenbateko garrantzia dauka bertsolarien jardunean?“

  • Eñaut Agirre Goia | Euskal Herriko Unibertsitatea / Mintzola Ahozko Lantegia - Doktore gai
10:00 - 11:00

“Bertsoaren agenda. Bertsogintza eta hedabideak“

  • Oihana Iguaran Barandiaran | Euskal Herriko Unibertsitatea - Doktore gai
11:00 - 11:15

Atsedena

11:15 - 12:15

“Jarioa da sormenaren gakoa“

  • Jon Martin Etxebeste | Euskal Herriko Unibertsitatea / Mintzola Ahozko Lantegia - Doktore gai
12:15 - 12:30

Atsedena

12:30 - 13:30

Mahai ingurua: “Mahi ingurua: Bertsolarien sormena“

  • Karlos Aizpurua Etxarte | Mintzola Ahozko Lantegia          - Ikerkuntza eragilea          (Moderatzailea)
  • Eñaut Agirre Goia | Euskal Herriko Unibertsitatea / Mintzola Ahozko Lantegia - Doktore gai
  • Oihana Iguaran Barandiaran | Euskal Herriko Unibertsitatea          - Doktore gai         
  • Jon Martin Etxebeste | Euskal Herriko Unibertsitatea / Mintzola Ahozko Lantegia          - Doktore gai         

Zuzendariak

Karlos Aizpurua Etxarte

Bertsozale Elkartea, Ikerkuntza eragilea

Karlos Aizpurua Etxarte (Oiartzun, 1.971). Euskal Filologia (Deustuko Unibertsitatea) eta Enpresa Ikasketak (UPV/EHU) gauzatu zituen. Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioa eta UNEDeko Idazle Eskola gradu-ondokoak egindakoa. Bertsolaritzaren hainbat esparrutan aritu da gaztetatik: bertsolari, gai-jartzaile, Hitzetik Hortzera EITBko bertso saioan erredaktore, Bertsolari Txapelketa Nagusiko antolatzaile, bertsogintzako iruzkingile hedabideetan… Dena den, bertsolaritzan irakasle bezala jardun du batez ere: lehenik Oarsoaldean (1989-1998) eta ondotik (1998-2010) Ipar Euskal Herri osoan gaindi. Hezkuntza Arautuan egin lanari esker, Iparraldean hamaika bertso eskola berri sortu ziren, halakorik inoiz izan gabeko herritan ere bai. Bertso eskoletan irakasle aritzeaz gain, aisialdiko bertsolaritza proiektuak antolatu eta gauzatu zituen: Bertso Udalekuak, "Bertsulariak ikastolarat" bertso saio zirkuitua, Bertsolari gazteen Eskolarteko Txapelketa, … 2010az geroztik, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza eragilea da.

Hizlariak

Eñaut Agirre Goia

Euskal Filologian lizentziatua da. Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterra egina du. Arabako Ikastolen Elkartean aritu zen lanean Bertsolaritza eta Ahozkotasuna proiektuko arduradun gisa. Hamalau urtez Hernaniko Kronikan aritu zen kazetari bezala. Dobera Euskara Elkartea eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin aritu zen lanean, Hernaniko hizkuntza eta natura ondarea biltzen. Burbunak eta etsayak: Hernaniko natura eta ahozko ondoreari tiraka laneko gidoigile eta Ziraba hezkuntza proiektuan koordinatzaile ere aritu zen. 2015ean Mikel Laboa Katedrako Ikerketa proiektu saria jaso zuen eta iaz, Mintzola Ahozko Lantegiak eta Mikel Laboa Katedrak deitzen duten bertsolaritza ikerketa kontratua lortu zuen, «Ahozko hizkeraren ezaugarriak bertsolarien bat-bateko jardunean» izeneko tesia gauzatzeko.

Karlos Aizpurua Etxarte

Bertsozale Elkartea, Ikerkuntza eragilea

Karlos Aizpurua Etxarte (Oiartzun, 1.971). Euskal Filologia (Deustuko Unibertsitatea) eta Enpresa Ikasketak (UPV/EHU) gauzatu zituen. Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioa eta UNEDeko Idazle Eskola gradu-ondokoak egindakoa. Bertsolaritzaren hainbat esparrutan aritu da gaztetatik: bertsolari, gai-jartzaile, Hitzetik Hortzera EITBko bertso saioan erredaktore, Bertsolari Txapelketa Nagusiko antolatzaile, bertsogintzako iruzkingile hedabideetan… Dena den, bertsolaritzan irakasle bezala jardun du batez ere: lehenik Oarsoaldean (1989-1998) eta ondotik (1998-2010) Ipar Euskal Herri osoan gaindi. Hezkuntza Arautuan egin lanari esker, Iparraldean hamaika bertso eskola berri sortu ziren, halakorik inoiz izan gabeko herritan ere bai. Bertso eskoletan irakasle aritzeaz gain, aisialdiko bertsolaritza proiektuak antolatu eta gauzatu zituen: Bertso Udalekuak, "Bertsulariak ikastolarat" bertso saio zirkuitua, Bertsolari gazteen Eskolarteko Txapelketa, … 2010az geroztik, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza eragilea da.

Ainhoa Aizpurua Insausti

Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan egin zuen musikako erdi mailako gradua, zeharkako txirulako modalitatean. Euskal Ikasketetan graduatu zen EHUn. Irakasleen Prestakuntzarako masterra (EHU) burutu zuen gero, eta irakasle masterra egin bitartean aritu zen Mintzolak eta Mikel Laboa Katedrak (EHU) emandako ikerketa proiektu saria gauzatzen: bertsolaritzaren prosodian esanguratsu diren zenbait osagairi buruzko ikerketa-lan monografikoa. Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia masterra (EHU) bukatu zuen aurreko urtean, eta gaur egun doktoretza egiten ari da bertsolaritzaren prosodiaz.

Oihana Iguaran Barandiaran

NOR ikerketa taldea

Ikus-entzunezko Komunikazio ikasketak egin zituen Leioan eta kazetari gisa jardun zuen lanean. Gizarte Komunikazio Masterra egin zuen EHUn. Haur zela gerturatu zitzaion bertsolaritzari eta azken urteotan bertsozale ez ezik bertsolari bezala dabil askotan. Etengabe marraztu ditu ofizioaren eta afizioaren arteko loturak, eta beharbada horregatik ari da doktoretzako ikerketan. Egiten ari den doktore tesiaren baitan, bertsoaren agenda edo gaitegia zein den deskribatu nahi du, hedabideek bertsolaritzan duten eraginetik abiatuta.

Maialen Lujanbio Zugasti

Arte ederretan lizentziatua da. Gazte-gaztetik hasi zen bertsotan plazan eta geroztik ez da geratu, ez bertsotan, ezta bestelako sorkuntzetan, hitz, hots eta musikazkoetan. 2003an Gipuzkoako txapeldun izan zen; 2009an Euskal Herriko txapeldun eta 2013an txapeldunorde izan zen. Bere bertsogintza berrituz eta eraldatuz joan da. Bilakaera eta lanketa horren emaitza arrakastatsua izan da, bertsogintza orokorrari ekarpen berritzaileak txertatzeraino. Eraldaketa horretan leku nabarmena du doinua kantatzeko erak, urteetan zehar eraldatzen joan dena, hain segur, egindako gogoeta, bidea eta lana lagun.

Jon Martin Etxebeste

UPV/EHU, Didáctica de la lengua

Haur Hezkuntzan graduatua da; eta Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatua ere bada. Gainera psikodidaktikako masterra egina du. Une honetan Xabier Leteren lanari buruzko doktoretza tesia egiten dihardu Mikel Laboa Katedrak, EHUk eta Mintzola Ahozko Lantegiak esleitutako ikerketa kontratu bati esker. Hori baino lehen hainbat hedabidetan aritu da lanean, eta gidoilari izan da ETBko Mihiluze saioan. Komunikazio teknikari lanak egin ditu Ekogunean eta Errenteriako Udalean. Hezkuntza Arautuan bertsolaritza klaseak eman ditu eta zenbait Eskola Libretan kolaboratu du. Seaskan eta Orereta ikastolan Haur Hezkuntzako irakasle izan da

Itziar Navarro Ibañez

Goi Mailako gitarra ikasketak burutu zituen Musikenen eta Kultur Musikologiako masterra Göttingenen. Musikari eta ikertzaile gisa trebatu da Grezian (2016) eta Sardinian (2023). Musikologian doktorea da, Bizkaiko abendu-errondei buruzko tesiarekin (UAB, 2024), Jaume Ayatsen zuzendaritzapean. Hainbat urtez klaseak eman ditu Gipuzkoako udal musika eskoletan. 2017az geroztik, Soinuenean lanean dihardu, Juan Mari Beltranek zuzentzen duen herri-musikaren dokumentazio zentroan. Albokaren eta txalapartaren interpretazioan sakontzen jarraitzen du Oiartzungo herri-musika eskolan. Azken urteetan Eia Trio taldean eta Emari boskotean dabil, ahozko musikak birproposatzen. Berriki txalapartari gisa ere hasi da, Oreka TX taldean. Bertsozale Elkarteko Doinutegi Batzordeko kidea da. Herri-kantaera ikastaroak egin ditu atzerrian, eta baita Euskal Herrian ere Thierry Biscaryren eskutik. 2025/26 ikasturtean Donostiako Lugaritz kultur etxean Herri-kanten laborategia gidatuko du asterokoan.

Matrikula prezioak

MATRIKULA2017-05-31 arte2017-08-24 arte
60,00 EUR70,00 EUR
35,00 EUR -
20,00 EUR20,00 EUR
35,00 EUR -
50,00 EUR -
- 35,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa