Cours d'été
Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak

Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak

22.Aoû - 23. Aoû, 2019 Cod. K04-19

Description

Bertsolaritza artikulazio berriek bizi dute. Hain segur, hori ere bada azkar egotearen arrazoietako bat. Ez da ordea lehen aldia; aurrez nozitu izan du artikulaziorik. Eta horri esker, besteak beste, egokituko zen bertsolaritza egungo gizartera. Biziberritu ala hil. Bertsolaritzak bizi dituen mudez eta dudez ariko gara ikastaroan, baina bizi izan dituenak gogoan, distantzia kronologikoak ematen duen argitasunaz. Horretarako baina, euskal kulturari erreparatuko diogu, bertsolaritza bere baitan hartzen duen baratze zabalari; zer kultura da euskaraz kontsumitzen duguna? Nola transmititzen da euskal kultura? Nolakoa da horren baitako bertsozalea?

Arestikoak erantzun ondotik ariko gara bertsolaritzak eduki dituen, eta dituen, hainbat artikulatzez; rockarekin, gazteekin, emakumeekin, edo hiztun berriekin. Xalbadorrek zihoen bezala ez da bertsolaritzaren ederrarengatik soilik, baina ezta gurea delako ere; Euskal gizarteak kultur sorkuntzan eta euskaran aurrera egin dezan, kulturgintza mugimenduan eta sorkuntzan artikulatzea estrategikoa dela sinisten dugulako baizik.

Lire la suite

Objectifs

Euskal Kulturaren egoeraz ohartzea, zehazki kontsumoaz eta (ez) transmisioaz.

Bertsozaletasunaren egoeraren eta bertsozaleen berri ematea.

Kulturgintzak euskararen berreskuratzean duen eraginaz ohartzea.

Bertsolaritzak azken hamarkadetan ezagutu dituen eraldaketen berri eman eta jabetzea.

Une honetan bertsolaritzaren baitan feminismoaren eskutik gertatzen ari den eraldaketaz jabetzea.

Activité s'adressant à

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Collaborateurs

Programme

2019-08-22

08:45 - 09:00

Dokumentazio banaketa

09:00 - 10:00

“Euskal kulturaren kontsumoa“

  • Josu Amezaga Albizu UPV/EHU - Irakaslea
10:00 - 11:00

“Kultur sorkuntzaren transmisioa: ajeak eta erronkak“

  • Iratxe Retolaza Gutierrez UPV/EHU - Irakaslea
11:00 - 11:30

Atsedena

11:30 - 12:30

“Egungo bertsozaletasunaren argazkiak“

  • Harkaitz Zubiri Esnaola UPV/EHU - Irakaslea
12:30 - 13:30

Mahai ingurua: “Euskal Kulturaren erronkak“

  • Karlos Aizpurua Etxarte Mintzola Ahozko Lantegia - Eragilea (Moderatzailea)
  • Harkaitz Zubiri Esnaola UPV/EHU - Irakaslea
  • Iratxe Retolaza Gutierrez UPV/EHU - Irakaslea
  • Josu Amezaga Albizu UPV/EHU - Irakaslea

2019-08-23

09:00 - 09:45

“Bertsolaritza eta Rocka“

  • Alberto Irazu Ibañez Idazlea
09:45 - 10:30

“Bertsolaritza eta 90ko bertsolari gazteak“

  • Jon Maia Soria Bertsolaria, idazlea
10:30 - 11:15

“Emakumeen presentzia egungo bertsolaritzan“

  • Oihana Iguaran Barandiaran Bertsolari, idazlea
11:15 - 11:45

Atsedena

11:45 - 12:30

“Bertsolaritza eta hiztun berriak“

  • Miren Artetxe Sarasola UPV/EHU - Irakaslea, doktoregaia, bertsolaria
12:30 - 13:30

Mahai ingurua: “Bertsolaritza artikulatzen; haizea alde eta kontra“

  • Harkaitz Zubiri Esnaola UPV/EHU - Irakaslea (Moderatzailea)
  • Jon Maia Soria Autonomoa - Bertsolaria, idazlea, kantaria
  • Miren Artetxe Sarasola UPV/EHU - Irakaslea, doktoregaia, bertsolaria
  • Oihana Iguaran Barandiaran Ikertzailea, bertsolaria
17:00 - 18:30

“Komentatutako bertso saio feminista“

  • Nerea Ibarzabal Salegi Bertsolaria, gidoigilea
  • Miren Amuriza Plaza Bertsolaria, idazlea
  • Maite Berriozabal Berrizbeitia Gai-jartzailea, kultur eragilea

Directeurs

Karlos Aizpurua Etxarte

Bertsozale Elkartea, Ikerkuntza eragilea

Karlos Aizpurua Etxarte (Oiartzun, 1.971). Euskal Filologia (Deustuko Unibertsitatea) eta Enpresa ikasketak (EHU) egin zituen. Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioko ikasketak egin zituen eta UNEDen Idazle Eskola gradu-ondokoak. Oso gaztetatik bertsolaritzaren hainbat esparrutan aritu da: bertsolari, gai-jartzaile, Hitzetik Hortzera saioko erredaktore, Bertsolari Txapelketa Nagusiko langile; bertsogintzako iruzkingile (Euskadi Irratia, Gara, Euskaldunon Egunkaria eta Berria)... 1989tik 2010era bertsolaritzaren irakaskuntzan aritu zen, Oarsoaldean lehenik, eta, 1998az geroztik Ipar Euskal Herrian gaindi. Iparraldean bertsolaritza irakasle aritzeaz gain, transmisioari lotutako aisialdiko proiektuak diseinatu eta kudeatu zituen. Iparraldeko ikastoletan bertsolaritza irakasteko modu berria aplikatu zuen eta ondorioz hamaika bertso eskola eta bertsolari sortu ziren. 2.010az geroztik Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza eragilea da.

Conférenciers

Josu Amezaga Albizu

UPV/EHU

Josu Amezaga Albizu (Caracas, 1960) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, 1987tik eta NOR Ikerketa Taldeko burua. Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko zuzendaria izan zen. Soziologian lizentziatua eta Soziologia Politikoan doktorea, Paulo Iztuetak zuzendutako euskal kulturari buruzko tesiari esker. Ibilbide akademikoan hizkuntza, kultura, komunikazioa eta nortasunaren bueltan ibili da, euskarari bezainbeste Europako eta munduko beste hizkuntza gutxitu askori ere erreparatuz: hala lurralde bati lotutako hizkuntzei nola migrazioaren hizkuntzei ere. EiTBko eta Berriako Administrazio batzordekide izan da.

Miren Amuriza Plaza

Miren Amuriza Plaza (Berriz, 1990). Euskal Filologian lizentziatua eta Haur eta Gazte Literaturan espezializatua. Urteak daramatza bertsolaritzarekin hartu-emanean plazetan, txapelketetan zein Bertso Eskoletan. Irakasle eta kolaboratzaile lanetan aritua (Berria, Zazpika, Irria, Anboto...), gaur egun idazketari loturiko beharretan dihardu. Haurrei zuzenduriko hainbat lan argitaratu ditu: “Bainera bete itsaso” (Elkar, 2016) album ilustratua edota Katxiporretaren ipuin-sortak (“Hizkuntza zer ote?” eta “Familia milakolore” bildumak, besteak beste). 2017an Igartza beka irabazi zuen eta “Basa” eleberria (Elkar, 2019) argitaratu du aurten.

Miren Artetxe Sarasola

EHU

Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal filologian lizentziatu ondoren, Zientzia Kongitiboa eta Hizkuntza masterra burutu zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Gaur egun doktoregaia da EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailean, Josu Amezaga eta Jone Miren Hernandez ditu zuzendari. EHUko NOR eta Antropologia Feminista ikerketa taldeetako kidea da. Bere ikerketa eremuak ahozko inprobisazioa, soziolinguistika eta hizkuntzaren antropologia dira. Bertsolaria da.

Maite Berriozabal Berrizbeitia

Maite Berriozabal (Berriz, 1987) Gai-jartzailea. Publizitatea eta Harreman publikoak ikasi zituen eta euskararen arloan aritu izan da lanean. Urteak daramatza gai-jartzaile lanetan plazan zein txapelketetan. Egun Azkue Fundazioan dihardu lanean.

Nerea Ibarzabal Salegi

Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein, 1994). Bertsolaria. Kazetaritzan graduatua. Txakur Gorria sormen kolektiboko kidea da, eta kolaboratzaile aritzen da hainbat hedabidetan (Berria, Argia, Gaur8, Hitza, Euskadi irratia...).

Oihana Iguaran Barandiaran

Ikus-entzunezko Komunikazio ikasketak egin zituen Leioan eta kazetari gisa jardun zuen lanean. Gizarte Komunikazio Masterra egin zuen EHUn. Haur zela gerturatu zitzaion bertsolaritzari eta azken urteotan bertsozale ez ezik bertsolari bezala dabil askotan. Etengabe marraztu ditu ofizioaren eta afizioaren arteko loturak, eta beharbada horregatik ari da doktoretzako ikerketan. Egiten ari den doktore tesiaren baitan, bertsoaren agenda edo gaitegia zein den deskribatu nahi du, hedabideek bertsolaritzan duten eraginetik abiatuta.

Alberto Irazu Ibañez

Alberto Irazu Ibañez (Andoain, 1970). Gizarte eta komunikazio zientzietan lizentziatua. Hainbat komunikabidetan aritua: Argia (1990 -1994), Irutxulo Donostiako Astekaria (1995 – 2002). Gaztezulo hilabetekaria sortu zuen taldekoa eta bere zuzendari izana (1999 – 2009). Gaztezuloko kide gisa XIV. Rikardo Arregi Saria (Andoaingo Udala, 1997)- eta Ukan Berrikuntza Saria (Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, 2008) jasotakoa. Zine kritikari lanetan aritua Euskaldunon Egunkaria, Berria, Euskadi Irratia eta Donostiako Zinemaldiaren aldizkarian. Musikari gisa, ondoko taldeetan jarduna: Karkaxa (Txerokee bilduma; Elkar 1990); Naun (eta legeaz landako gure mintzairan solastuko; Zaunka Records 1998) eta (Hau da ene ondasun guztia -askoren artean, Txalaparta 1999-); Captain Nemo (Korrontearen kontra, urpekari bat –Metak, 2004-), Gure irratia, zure rokanrrolla (askoren artean, Gure Irratia, 2005) eta 1280 Euskal Hiria (autoprodukzioa, 2007). 2017an Rocka puntua! izeneko saikaera argitaratu zuen.

Jon Maia Soria

Jon Maia Soria (Urretxu, 1972). Zumaiara joan zen bizitzera sei urte zituela. Euskal Filologian graduatua da. Bertsolari gisa 1997, 2001, 2005 eta 2009ko Txapelketa Nagusiko finalista izan zen. Baita Gipuzkoakoan ere 2003, 2007 eta 2015 urteetan. Bertsolari izateaz gain, kolaboratzaile moduan aritu da hainbat hedabideetan. Karidadeko Benta musika taldeko sortzaile eta abeslaria izan da. Berriki Hezur beltzak taldea sortu eta bertan aritzen da kantari gisa. Idazle lanetan ere aritzen da: kantuak, gidoiak eta liburuak esaterako; Riomundo (Txalaparta, 2005) eta Berriak jaio ginen (Lanku, 2017). Azken horretan oinarrituta emango du UIK-eko hitzaldia.

Iratxe Retolaza Gutierrez

UPV/EHU

Iratxe Retolaza (Donostia, 1977). Euskal Filologian lizentziatua. Literatura kritikaria eta ikertzailea. EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saileko irakaslea. Liburu hauek argitaratu ditu: "90eko hamarkadako narratiba: literatur kritika" (Labayru, 2000), "Malkoen mintzoa. Arantxa Urretabizkaia eta eleberrigintza "(Utriusque Vasconiae, 2002); Jon Kortazarrek zuzenduriko "Egungo euskal eleberriaren historia" (EHU, 2007) koordinatu du, eta baita "Egungo euskal komikiaren historia" (EHU, 2017) ere; "Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak" (EDO!, 2013) bilduma kolektiboa koordinatu du Isa Castillorekin batera, eta "Gure Genealogia Feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat" (Emagin/EHBF, 2015) liburua osatu du, Edurne Epelde eta Miren Arangurenekin batera. Kolaboratzaile aritu da hainbat hedabidetan (Berria, Argia, Info7, Euskadi Irratia…). Emagin Formazio eta Ikerketa Feminista elkarteko kidea da.

Harkaitz Zubiri Esnaola

Euskal Herriko Unibertsitatea, Ikertzailea eta irakaslea

Soziologian Doktorea da eta Ingeles Filologian zein Soziologian lizentziatua. Atzerriko Hizkuntzako Irakasle Ikasketetan Diplomatua da. Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailea eta irakaslea da. Bere ikerketa lerro nagusietako bat euskaraz egiten den kultura da, eta horri buruzko zenbait artikulu eta bi liburu argitaratu ditu, azken hauek elkarlanean. Horrez gain, nobela bat eta narrazio liburu bat ere argitaratuak ditu. https://eu.wikipedia.org/wiki/Harkaitz_Zubiri

Tarifs inscription

MATRIKULA2019-05-31 arte2019-08-22 arte
60,00 EUR70,00 EUR
35,00 EUR -
20,00 EUR20,00 EUR
35,00 EUR -
35,00 EUR -
52,50 EUR -
52,50 EUR -
52,50 EUR -

Lieu de l'événement

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Other courses that might be of your interest...

Seleccione cualquier filtro y pulse Aplicar para ver los resultados