Droit
Société
Cours d'été
Legebiltzarra eta mundu digitala

Legebiltzarra eta mundu digitala

11.Juil - 12. Juil, 2022 Cod. D05-22

Description

Teknologia pertsonen eta erakundeen bizitzako alderdi gehienak eraldatzen ari da, parlamentuak barne. Eraldaketa digital geldiezin eta saihestezinean murgilduta gaude, eta horren aurrean gure erakundeek ahalik eta ikuspegi guztietatik prestatuta egon behar dute. Ezin dugu beste aldera begiratu, ezta harrapaketa digitalak eramaten utzi ere. Beharrezkoa den bilakaera horrek zer dakarren hausnartu behar da, aurre egin behar zaio den bezala, hobetzeko eta herritarrenganako benetako hurbiltasuna lortzeko aukera handia, eta behar diren erabakiak eta neurriak hartu behar dira aurkezten zaizkigun erronka guztiei arrakastaz aurre egiteko.

Uda ikastaroaren helburua Legebiltzarrak lan handia duen, teknologiaren eskutik, hainbat alderdiren azterketa egitea da. Erakundeak berak sareetan duen presentziatik, legebiltzarraren jarduera aurrera eramateko teknologien erabileratik- ‘Legebiltzarreko lan digital’ baterako egin beharko liratekeen arauzko erreformei ere helduz-, baliabide digitalak baliatuz herritarrekiko harremana sustatzeraino, Legebiltzarraren egungo egoera mundu digitalean eta mundu globalizatu honetan gure erakundearentzat nahi dugun etorkizuneko egoera ikusaraziko diguten funtsezko elementu batzuk errepasatuko dira.

Lire la suite

Objectifs

Legebiltzarreko erakundeek sareetan duten presentzia aztertzea (presentzia horren errealitatea, funtzionaltasuna eta etorkizunerako bilakaera aztertzea).

Herritarrek parlamentuetan duten parte-hartzea baliabide digitalen bidez indartzeko aukerak aztertzea.

Ganberek komunikabideekin duten harremana ere aztertzea, eta komunikabideek erakunde legegileez herritarrei ematen dieten ikuspegia.

Legebiltzarreko lana ‘online’ aztertzea. Pandemia-garaian izan duen eragina eta legebiltzarreko erregelamenduetara egokitasuna.

Administrazio elektronikoa Legebiltzarreko erakundeetan nola aplikatzen den aztertzea.

Zibersegurtasunari buruzko ikuspegi bat eskaintzea, legegile erakundeen ikuspegitik.

Ganberen autonomia digitalari heltzea, botere legegilearen autonomiaren zati gisa.

Lire la suite

Activité s'adressant à

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Collaborateurs

  • Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco

Programme

2022-07-11

09:45 - 10:00

Registro / Erregistroa

10:00 - 10:30

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • Eva Ferreira Garcia | UPV/EHUko Errektorea / Rectora de la UPV/EHU
  • Bakartxo Tejeria Otermin | Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco - Eusko Legebiltzarrreko Lehendakaria
 

“10:30-14:00 h Modera / Moderatzailea:“

  • Montserrat Auzmendi del Solar | Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco - Legelaria / Letrada. Azterlanen zuzendaria / Directora de Estudios
10:30 - 11:15

“Sociedad Digital: paradojas y perspectivas / Gizarte digitala: paradoxak eta perspektibak“

  • Pablo García Mexía | Letrado de las Cortes Generales. Director de Derecho Digital Herbert Smith Freehills
11:15 - 12:00

“Comunicación parlamentaria e institucional en redes sociales / Legebiltzarreko eta erakundeetako komunikazioa sare sozialetan“

  • Eva Campos Domínguez | Universidad de Valladolid - Profesora (Zoom bidez parte hartuko du)
12:00 - 12:30

Atsedena

12:30 - 13:15

“Instrumentos digitales de participación ciudadana: luces y sombras / Herritarrek parte hartzeko tresna digitalak: argiak eta itzalak“

  • Enriqueta Expósito Gómez | Universitat de Barcelona - Profesora de Derecho Constitucional
13:15 - 14:00

Debate

 

“16:00-18:15 h Modera / Moderatzailea:“

  • Juan Carlos Areizaga Hernández | Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco
16:00 - 16:45

“La relación de las administraciones con los periodistas: nuevas rutinas para nuevos contextos / Administrazioen eta kazetarien arteko harremana: testuinguru berrietarako errutina berriak“

  • Roberto Rodríguez Andrés | Universidad de Comillas - Profesor de la Facultad de Comunicación (Zoom bidez parte hartuko du)
16:45 - 17:30

“La Administración Electrónica: El reto de la transformación digital en las instituciones públicas / Administrazio elektronikoa: eraldaketa digitalaren erronka erakunde publikoetan“

  • Iñaki Miguel Aguayo | Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco - Técnico de archivo - Artxiboko teknikaria
17:30 - 18:15

Debate

2022-07-12

 

“10:00-13:30 h Modera / Moderatzailea:“

  • Zelai Nikolas Ezkurdia | Eusko Legebiltzarra / Parlamento Vasco
10:00 - 10:45

“Actividad parlamentaria online: Retos y oportunidades en el desempeño virtual de la función parlamentaria / Legebiltzarreko online jarduera: Legebiltzarreko funtzioa modu birtualean betetzeko erronkak eta aukerak “

  • Carmen Rubio de Val | Cortes de Aragón - Letrada
10:45 - 11:30

“Gobernanza y buenas prácticas de ciberseguridad en ámbito público / Zibersegurtasunaren gobernantza eta jardunbide egokiak eremu publikoan“

  • Javier Diéguez Barriocanal | Director del Basque CyberSecurity Centre
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 12:45

“El papel de la autonomía tecnológica en la transformación digital de los parlamentos / Autonomia teknologikoaren zeregina parlamentuen eraldaketa digitalean“

  • Manuel Pereira González | Gabinete del Secretario General del Senado - Jefe de Departamento de la Unidad de Coordinación, Control y Evaluación de Proyectos
12:45 - 13:30

Debate

13:30 - 14:15

Mahai ingurua: “El mundo digital en el Parlamento Vasco, ¿cómo influye en la actividad parlamentaria, la relación con los medios de comunicación y la ciudadanía? ¿dónde nos vemos a corto plazo? / Mundu digitala Eusko Legebiltzarrean; nola eragiten du Legebiltzarreko jardueran, komunikabideekiko eta herritarrekiko harremanetan? Non ikusten dugu geure burua epe laburrean?“

  • Iñaki Guridi | Periodista (Moderatzailea)
  • Gorka Álvarez Martínez | Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos
  • Carmelo Barrio Baroja | Vasco Popular-Ciudadanos /Euskal Talde Popularra-Ciudadanos
  • Lore Martínez Axpe | EH Bildu
  • Ekain Rico Lezama | Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak

Directeurs

Montserrat Auzmendi del Solar

Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco, Azterlanen zuzendaritza/Dirección de Estudios

2000ko apiriletik Eusko Legebiltzarreko legelaria, postu desberdinetan aritu da: Giza Baliabideetako eta Antolaketako (2004-2009tako) zuzendaria, Legelari Nagusia (2009-2012), gaur egun Azterlanen zuzendaria izanez. Irakasle elkartua izan da Euskadiko Unibertsitatean eta da Eskubide Administratibo eta Konstituzionalaren areetan espezializatutako aldizkarietako artikulu ugarien, baita ere ikastaroetan, mintegietan eta kongresuetan txostengilearen egilea.

Conférenciers

Gorka Álvarez Martínez

Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco, Legebiltzarkidea - Parlamentario

Politika eta administrazio zientzietan lizentziaduna, Analisi Politikoan espezialista (UPV/EHU).Lanbidea: Politologoa eta Komunikazio Politikoan aditua. Hizkuntzak: Gaztelania, euskara, ingelesa, alemana eta italiera. Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos Taldeko Legebiltzarkidea (2017-04-18 /orain arte) Alderdi politikoetako karguak • Sestaoko EAJko Uri Buru Batzarreko kidea (2014-2015). Beste kargo publiko batzuk • Sestaoko Udaleko Kultura, Euskara eta kirolen zinegotzia (2015etik 2017). Sestaoko Udaleko Euskara eta Kirol arloko zinegotzia (2017etik 2019). Sestaoko Udaleko Gobernu taldeko bozeramailea eta koordinatzailea eta Kontratazio arloko zinegotzia (2019-egun) Interesgarriak diren beste datu batzuk • ASPANOVAS Bizkaiko bazkidea, Movember Foundationeko bazkidea

Juan Carlos Areizaga Hernández

Parlamento vasco

Eusko Legebiltzarreko legelaria. Eusko Legebiltzarreko Antolaketa eta Giza Baliabideen zuzendaria. Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridikoetako legelaria (eszedentzian). • Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatetik (1982). • Filosofia eta Letretako lizentziatua, Historia eta Geografia espezialitatean, Deustuko Unibertsitatetik (1984). • Masterra Ogasun eta Finantza Publikoetan, sektore publikoaren ekonomia espezialitatean, Euskal Herriko Unibertsitatetik (1995). (2 urteko masterra) • Ikasketak Europako Zuzenbide Komunitarioan, ekonomia espezialitatean, Deustuko Unibertsitateko Europar Ikasketen Institututik (1986). • Zuzenbideko doktoretza-ikastaroak Deustuko Unibertsitatetik (1983). Argitaratu ditudan artikulu eta ponentzien artean, aipatzekoak dira: "El Concierto Económico entre el País Vasco y el Estado. Introducción al sistema hacendístico financiero de la Comunidad Autónoma del País Vasco", en La financiación autonómica, XVI Jornadas de la AELPA, Tecnos, 2010. "El procedimie

Carmelo Barrio Baroja

Eusko Legebiltzarra

Zuzenbidean Lizentziatua (Euskal Herriko Unibertsitatea). Kooperatiben Zuzenbideari eta Ekonomiari buruzko Goi Mailako Ikastaroa. Arabako Abokatuen Elkargoaren Praktika Juridikoko Eskola ikastaroa. Jarduera politikoa: Euskadiko PPko idazkari nagusia 1996-2008. Euskadiko PPren Hauteskunde Batzordeko presidentea (gaur egun). Jarduera profesionala: Abokatua. Arabako Abokatuen Elkargoko kidea. Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea (1987-1990). LEGEBILTZARKIDEA 1990etik. Eusko Legebiltzarreko lehen lehendakariordea (1998-2001). Bigarren lehendakariordea (1994-1998, 2001-2005). 1. Idazkaria (1990-1994, 2005-2009). Honako batzorde hauetan parte hartu du: presako Legegintza Batzordea, Kultura, Osasuna, Drogamenpekotasuna, Ekonomia, Ogasuna eta Aurrekontuak, Europako Gaiak eta Kanpo Harremanak. Legebiltzarrean txostengile izan da hainbat legetan, hala nola Euskadiko Kooperatiben Legean eta haren erreformetan, Euskadiko Ondareari buruzkoan, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legean, elkargo p

Eva Campos Domínguez

Valladolideko Unibertsitateko Kazetaritzako irakasle titularra da, eta bi seiurteko ditu ikerkuntzan, Docentia programako Bikain kalifikazioarekin (2014) eta bi irakaskuntza-osagarrirekin (bosturtekoak). Estatuko Ikerketa Agentziako Gizarte Zientzien Batzordeko Komunikazio arloko kudeatzailea da 2021eko uztailetik. Bere irakaskuntzako eta ikerketako espezializazio-arloa komunikazio politiko digitala da, bereziki Legebiltzarreko eta alderdi politikoen komunikazioan zentratua. Bi ikerketa-taldetako kidea da (espainiarra: Mediaflows eta brasildarra: (NEAMP), The Political Studies Association-eko (Erresuma Batua) «PSA Parliaments» lantaldeko kidea eta Komunikazio Politikoaren Elkarteko (ACOP) Ikertzaileen Batzordeko kidea. Nazioarteko, nazioko eta eskualdeko hamar ikerketa-proiektu lehiakorretan parte hartu du; 2020an Leonardo Beka bat jaso zuen BBVA Fundazioaren Ikertzaile eta Kultura Sortzaileentzat — Komunikazioa —, «Parlamento, bots y desinformación: ecología de estrategias y prácticas en redes sociales» proiektua garatzeko. «Flujos de desinformación, polarización y crisis de la intermediación mediática (Disflows)» (PID2020-113574RB-I00, 2021-2023) ikerketa-proiektuaren coIP da. Iberoamerikako hainbat herrialdetan (Brasil, Fundaci

Javier Diéguez Barriocanal

Zibersegurtasun Euskal Zentroa, Zuzendaria

Basque Cybersecurity Centre-eko zuzendaria da. Eusko Jaurlaritzak sortu zuen, SPRI Taldearen bidez, euskal enpresetan zibersegurtasuna txertatzea sustatzeko, eta bi zeregin nagusi ditu: Euskadi Europako erreferente bihurtzea informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien aplikazioan, eta euskal industriari eta azpiegitura kritikoei estaldura eraginkor eta fidagarria ematea, balizko mehatxu eta erasoen aurrean aurrea hartzeko eta erantzuteko. Informatika Ingeniaritzan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean eta esperientzia handia du zibersegurtasunaren arloan. Bere ibilbide profesionalean IKT sektoreari lotuta egon da 25 urte baino gehiago, eta horietako 17 zibersegurtasunaren diziplinan aritu da. Javier Dieguezek Zibersegurtasuneko negozio-garapeneko kudeatzailearen postua bete du Indra Sistemas konpainian. Aurretik, Espainiako iparralderako eta enpresa elektrikoetarako zibersegurtasun-proiektuen kudeatzailea izan da, baita ITko aholkulari estrategikoa eta Segurtasun Auditorea ere, besteak beste. Bere lanari esker, enpresa pribatuentzako, erakunde publikoentzako eta hainbat kontinentetako gobernuentzako proiektuak garatu eta abian jarri ditu. Zibersegurtasuneko Masterraren hiru ediziotan irakasle ere izan da U-T

Enriqueta Expósito Gómez

Bere ibilbide akademikoan zehar, ikerketa-ildo nagusiak hauek izan dira: a) Estatuko erakundeak, bereziki Estatuko Buruzagitzari erreferentzia eginez; b) oinarrizko eskubideak, bereziki hezkuntza-eremuari dagozkionak, eta, horien barruan, katedra-askatasuna hainbat ikuspegitatik aztertzeaz arduratu da (funtsezko eskubide gisa – Tesinaren xedea –, zeinaren bidez lizentziaturaren aparteko saria jaso baitzuen (1994) –, unibertsitateko irakaskuntzari eta irakaskuntzari dagokionez, hainbat irakasgairi dagokienez, eta c) Estatuaren lurralde-antolaketa, hainbat alderditatik heldu diona, hala nola eskumenak eta lankidetza-harremanak, eskubideak eta autonomia-estatua. Azken urteotan, herritarrek erabaki publikoaren prozesuan duten parte-hartze zuzena aztertzen ari da, ikuspegi hirukoitz batetik. Lehenengoa konstituzio-eskubideena da, eta bertatik garrantzi berezia hartu du eremu publikoan eta esparru horren barruan parte hartzeko eskubideak, eta parte-hartze politikoaren (stricto sensu) eta eremu publikoetan parte hartzearen arteko bereizketa. Erakundeen ikuspegiak lagundu du parte-hartze hori Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko erakundeen esparruan kokatzen, eta, horrekin batera, herritarren esku-hartze hori zein eremu funtzional

Pablo García Mexía

Herbert Smith Freehills zuzenbide digitaleko aholkulari-zuzendaria. Gorte Nagusietako letradua. Syntagma.org ikasketa-zentroaren sortzaileetako bat. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Datuak Babesteko Postgradp-eko zuzendarikidea eta Pribatutasun eta Zuzenbide Digitaleko Aldizkariko zuzendaria. College of William & Maryko irakasle bisitaria eta Harvard Universityko ikertzaile bisitaria izan da, eta Canterburyko Kent Unibertsitateko ikasle ohia. https://www.pablogmexia.net

Iñaki Guridi

Irratian aritu da batik bat, nahiz eta idatzizko prentsan edo telebistako erredakzioan ere lan egin duen. Egin Irratian hasi zen praktiketan, eta ondoren Segura Irratian aritu zen. 2003az geroztik Euskadi Irratiko langilea da. 2013 eta 2017 bitartean EITB Irratietako zuzendariordea izan zen. Gaur egun Euskadi Irratiko albistegietan egiten du lan. 2020ko irailetik aurrera Faktoria goizeko albistegi erreferentea aurkezten du.

Lore Martínez Axpe

lnformatika ingeniaria EH Bildu Taldeko Legebiltzarkidea (2020-08-03 / orain arte ) • Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordea: Kidea (2020-09-21 / ) • Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntza Batzordea: Kidea (2020-09-21 / ) • Hezkuntza Batzordea: Kidea (2020-09-21 / ) Beste kargo publiko batzuk • Aretxabaletako Udaleko zinegotzia (EA, 2007-2011/ Bildu, 2011-2015) . Gipuzkoako Foru Aldundiko Informazio Gizarterako Sistemen zuzendari nagusia (Bildu, 2011-2015) Interesgarriak diren beste datu batzuk • ZTIM (Zientzia, Teknologia, lngeniaritza eta Matematikak) eta Emakumeen arloan interesatua. Doktoregaia.

Iñaki Miguel Aguayo

Artxiboko teknikaria Eusko Jaurlaritzan. Industria Ingeniaria Bilboko Ingeniaritza Eskolan (1992-1999) eta Liburutegi, Artxibo eta Jarraipen Digitaleko Masterra Madrilgo Carlos III Unibertsitatean (2020-2021). Bere ibilbide profesionala 2000. urtean hasi zen Telekomunikazioen Sektoreko hainbat enpresa pribaturentzat lan eginez (Euskaltel, Vodafone, CANTV). 2005ean bere norabide profesionala aldatu zuen sektore publikoan aritzeko, Eusko Jaurlaritzaren Industria arloan aplikazioak garatuz eta mantenduz, eta arlo horretan bertan Administrazio Elektronikoa ezarriz. 2018ko maiatzaz geroztik, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio teknikari gisa ari da lanean Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Artxibo Nagusian, eta EAEko Administrazio Publikoko Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Sarbiderako Batzordeko kide da 2020ko ekainaren 1etik. 2021eko azaroaren 25ean, Informazioaren eta Dokumentazioaren Kudeaketaren arloko unibertsitate-proiektu berritzaileenaren VII. SEDIC Saria jaso zuen master amaierako lanagatik. Lanaren izena hau da: "Eusko Jaurlaritzaren Dokumentuak Kudeatzeko Ereduaren ontologia sortzea, Records in Contexts izeneko eredu kontzeptuala aplikatuz".

Zelai Nikolas Ezkurdia

Eusko Legebiltzarra

Zuzenbidean lizentziatu zen 1992an, Deustuko Unibertsitatean. Bere abokatu jarduera urte hartan hasi eta 1997-2018 bitartean Eusko Jaurlaritzan, aholkulari juridiko lanak egin zituen. Gaur egun Eusko Legebiltzarreko legelaria da zerbitzu-eginkizunetan. Eraikuntza zuzenbideko Gradu ondokoa egin zuen 1993an Deustuko Unibertsitatean.Ondoren, 2010ean, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Europar Batasunaren integrazio politiko eta batasun ekonomikoari buruzko masterra burutu zuen, Europako estaturik gabeko nazioen biziraupena eta Europako eskualde politika izeneko tesina idatziz. Horretaz gain, irakaskuntza jarduerak eta jarduera zientifikoak egin ditu EHUn eta zenbait herri ekimenetan parte hartu du.

Manuel Pereira González

Informatikako Goi Mailako Ingeniaria (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa), Organizational Design for Digital Transformation Masterra (Massachusetts Institute of Technology) eta gailu mugikorretarako aplikazioak garatzeko masterra (Kataluniako Oberta Unibertsitatea). Madril Digitaleko IKT Goi Mailako Kidegoko kidea 2008tik. Gorte Nagusietako Aholkulari Fakultatiboen Kidegoko funtzionarioa 2014tik. Teknologia berrien laguntzaz erakundeak eraldatzen aditua, bai enpresa pribatuan, bai administrazio publikoan. Hainbat startup teknologikoren bazkide fundatzailea da. Eraldaketa digitalari buruzko artikulu ugari idatzi ditu, eta Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean eman ditu eskolak. Bertan, hainbat ohorezko aipamen jaso ditu bere irakaskuntza-lanagatik. Gaur egun Senatuaren eraldaketa digitalaren proiektuaren buru da idazkari nagusiaren kabinetetik.

Ekain Rico Lezama

Zuzenbidean lizentziaduna (UPV/EHU). Osasun, Dietetika eta Nutrizioko unibertsitate-espezialista (UNED). Socialistas Vascos -Euskal Sozialistak Taldeko Legebiltzarkidea (2020-09-11 / ) Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen Idazkaria Erregelamendu eta Gobernu Batzordearen Kidea Lan eta Enplegu Batzordearen Kidea Osasun Batzordearen Kidea Alderdi politikoetako karguak Bizkaiko PSE-EE-PSOEko Erakunde Politikako idazkaria. Beste kargo publiko batzuk Batzarkide talde sozialistako bozeramailea Bizkaiko Batzar Nagusietan (2018-2020).

Roberto Rodríguez Andrés

Roberto Rodríguez Andrés (Logroño, 1974) Kazetaritzan doktore da Nafarroako Unibertsitatean, eta Historian doktore Errioxako Unibertsitatean. Amavirreko Komunikazio zuzendaria da eta Comillaseko Unibertsitate Pontifikaleko eta Nafarroako Unibertsitateko irakaslea da. Era berean, masterrak eta graduondoko ikastaroak eman ditu dozena bat unibertsitate baino gehiagotan. Aurretik, Komunikazioko zuzendari ondokoa izan da Espainiako Gobernuko Osasun eta Kontsumo Ministerioetan, Errioxako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Saileko prentsa-burua eta MAS Consulting Group komunikazio eta gai publikoetarako agentziako bazkidea. Komunikazio korporatiboari eta komunikazio politikoari buruzko ikerketan espezializatua, 2018an Komunikazio Politikoaren Irakaskuntzako Bikaintasunaren "Napolitan Victory Award" saria jaso zuen Washingtonen.

Carmen Rubio de Val

Aragoiko Gorteetako legelaria 2000. urtetik, eta Zaragozako Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko irakaslea 2003. urtetik. Zuzenbidean lizentziaduna Zaragozako Unibertsitatean (1987-1992) eta Ingurumen Zuzenbidean graduondokoa Euskal Herriko Unibertsitatean, Ekologia eta Garapena Fundazioaren eta Goya Lurraldea Elkartearen Aholku Batzordeko kidea da, eta, era berean, Parlamentuetako Letraduen Espainiako Elkarteko kide da. Jarduneko abokatu gisa (1999ra arte), ofiziozko txandako letradua, Zaragozako Abokatuen Elkargoko Orientazio Juridikoko Zerbitzuko letradua eta Ingurumen Zuzenbideko Ataleko koordinatzailea izan da. Lanbide-profilari esker, diziplina anitzeko taldeak zuzendu eta koordinatu ahal izan ditu, eta Tokiko Agenda 21en hainbat proiekturen arduraduna izan da; ekimen hori Nazio Batuen ekimena da, lurralde-garapen jasangarria lortzen lagunduko duten ingurumen-ekintzako planak sustatzeko. Garapenerako lankidetza-proiektuak identifikatzea, formulatzea, kudeatzea eta ebaluatzea ere bere ibilbide profesionalaren parte dira, eta Erdialdeko Amerikako eskualdean tokiko garapena eta indartze aldera hainbat proiektutan parte hartu du. Ingurumen zuzenbidean, parlamentuan eta konstituzioan aditu gisa irakasle gonbidatua izan da

Tarifs inscription

Aurrez aurre2022-07-11 arte
80,00 EUR
68,00 EUR
56,00 EUR
68,00 EUR
68,00 EUR
Online zuzenean2022-07-11 arte
80,00 EUR
68,00 EUR
56,00 EUR
68,00 EUR
68,00 EUR

Lieu de l'événement

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Other courses that might be of your interest...

Seleccione cualquier filtro y pulse Aplicar para ver los resultados