Curso de verano
XXI. mendeko abertzaletasunaz

XXI. mendeko abertzaletasunaz

29.Jun - 01. Jul, 2016 Cód. 063-16

Descripción

Ba ote du zentzurik gaur eta hemen abertzale izateak? Gainera, zer da abertzale izatea eta zer nazionalista izatea? Balio al du XXI. mendeko mundializazioan egoteko, XIX. mendeko erromantizismoak sortutako pentsaera honek? Euskal abertzale guztiek helburu bera dute? Orduan, zergatik ez dute elkarrekin egiten bidea? Zerk ditu bereizten, zerk elkartzen? Estatu propio bat al du amesten euskal abertzaletasunak? Hala bada, egingarria ala utopia ote da hori? Eredu sozioekonomikorik ba ote dago aldarrikatzen dena antolatzeko?

Antolatzaileak:

ZUZEU

JAKIN

Leer más

Objetivos

Globalizazioaren garaiak bizi ditugu eta estatuek gero eta eskumen gutxiago dute euren erabakietarako. Gaur egungo ekonomiaren eta politikaren antolamenduek, murriztu egin dituzte desberdin jokatzeko aukerak. Globalizazioa terminoak, uniformetasuna dakarrela pentsa liteke, baina, aldi berean, ematen du estatu gabeko herriek euren izaerari eutsi nahi diotela munduaren panorama gero eta lausotuagoan. Ba ote du zentzurik gaur eta hemen abertzale izateak? Gainera, zer da abertzale izatea eta zer nazionalista izatea? Balio al du XXI. mendeko mundializazioan egoteko, XIX. mendeko erromantizismoak sortutako pentsaera honek? Euskal abertzale guztiek helburu bera dute? Orduan, zergatik ez dute elkarrekin egiten bidea? Zerk ditu bereizten, zerk elkartzen? Estatu propio bat al du amesten euskal abertzaletasunak? Hala bada, egingarria ala utopia ote da hori? Eredu sozioekonomikorik ba ote dago aldarrikatzen dena antolatzeko?... Hainbat eta hainbat galdera, datozen denboretan geure buruari egingo dizkiogunak. Eta horixe du xede ikastaro honek, etorriko zaizkigun kezkentzat gogoeta eginda edukitzea, behintzat.

Leer más

Programa

29-06-2016

09:00 - 09:15

Aurkezpena eta dokumentazio banaketa

09:15 - 09:55

“Sarrera: Lorea Agirre/Hasier Etxeberria - Kontu berriak, abertzaletasunari jarriak“

  • Hasier Etxeberria Canales (ZuZeu)
  • Lorea Agirre Dorronsoro (Jakin)
10:00 - 11:15

“Mundu handitik mundu txikia eta alderantziz“

  • Joseba Zulaika Irureta Nevada Renoko Unibertsitatean lanean ibilia, Center for Basque Studies-en. - Antropologoa eta euskal idazle eta ikertzailea.
11:15 - 11:45

Pausa

11:45 - 12:40

“Estatua, abertzaletasuna eta euskara“

  • Ane Larrinaga Renteria EHUn Soziologia irakaslea
12:45 - 13:45

“Abertzaletasuna, identitatea eta anomalia“

  • Eduardo Apodaka Ostaikoetxea EHUn soziologia irakaslea
13:45 - 14:00

Síntesis

14:00 - 16:30

Pausa

16:30 - 18:00

Mesa Redonda: “Mahai ingurua: Balizko errotak… (Abertzaletasun berriak)“

  • Zelai Nikolas Ezkurdia Gure esku dago. GEDeko kide.
  • Unai Apaolaza Amenabar Filosofian lizentziatua
  • Gaizka Aranguren Urroz Kazetaria eta Labrit multimedia enpresaren sortzailea
  • Enekoitz Esnaola Karrera MODERATZAILEA - Kazetaria.

30-06-2016

09:00 - 09:15

Aurkezpena

09:20 - 10:15

“Iparraldeko abertzaleak gaur“

  • Peio Etxeberri Aintzart Elkar. Historialaria.
10:20 - 11:15

“Errealitatearen logika, utopiaren logika“

  • IMANOL Galfarsoro Madariaga Leeds-eko Unibertsitatean irakaslea.
11:15 - 11:45

Pausa

11:45 - 12:45

“Globalizazioa, postnazionalismoa eta etnizitatea“

  • Joseba Gabilondo Gabilondo Michigan Estatuko Unibertsitatean irakaslea.
12:45 - 13:00

Síntesis

13:00 - 16:30

Pausa

16:30 - 18:00

Mesa Redonda: “Mahai ingurua: Ereduak Euskal Herriarentzat“

  • Josune Ariztondo Akarregi Bilbao 700 Fundazioko zuzendaria eta irakaslea
  • Jule Goikoetxea Mentxaka Filosofoa, EHUko irakaslea.
  • Ainhoa Etxaide Amorrortu LAB sindikatuko idazkari nagusia.
  • Maddalen Iriarte Okiñena MODERATZAILEA - Kazetaria.

01-07-2016

09:00 - 09:15

Aurkezpena

09:15 - 10:25

“Abertzaletasuna, populismoa eta askapen mugimendua“

  • Andoni Olariaga Azkarate Filosofoa
10:30 - 11:30

“Abertzaletasunarekin zer?“

  • Idurre Eskisabel Larrañaga EHU. Kazetaria eta antropologoa.
11:30 - 12:00

Pausa

12:00 - 13:30

“Aberria nola gorpuztu“

  • Arnaldo Otegi Mondragon Sortu. - Politikaria.
13:30 - 14:00

Amaiera

Directores

Hasier Etxeberria Canales

Ponentes

Lorea Agirre Dorronsoro

Jakin, Zuzendaria

Lorea Agirre Dorronsoro (Beasain, 1968) Informazio Zientzietan lizentziatua da eta Antropologia Kulturalean master duna. Lanbidez, kazetaria da, Argia, Euskaldunon Egunkaria eta Berria-n aritutakoa urte luzez, eta egun, Jakin aldizkariko zuzendaria da. Irakasle ere izan da Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean eta baita EHUn ere. Bere ikerketa gai nagusiak hizkuntza, kultura eta komunitatearen arteko loturak dira, betiere genero ikasketen markoan. 'Trikua esnatu da. Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara' (Susa, 2019) da bere azken liburua, Idurre Eskisabel Larrañagarekin lau eskutara idatzia. 'Gezurra ari du. Egunkariaren itxieraren kronika' eta Rosa Luxemburg eta Joxemi Zumalaberen biografia bana ere argitaratuak ditu

Unai Apaolaza Amenabar

Eduardo Apodaka Ostaikoetxea

EHU

Eduardo Apodaka (Bilbo, 1965). Filosofian lizentziaduna eta Soziologian doktorea da, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia Saileko irakaslea da. Bere ikergai nagusiak hauek dira: identitatea, psikologizazioa, indibidualizazioa, botere-harremanak, agintearen legitimazioa, hizkuntza- praktikak... Hainbat argitalpen ditu aldizkari eta liburu kolektibotan; eta, besteak beste, hiru liburu hauek argitaratu ditu: Komunikazioaren gizarte psikologia (UEU, 2004) eta Norberaren autonomia krisian (Pamiela 2012, Juan Zelaia Saria 2011), Identitate eta Anomalia (Pamiela 2015).

Gaizka Aranguren Urroz

Josune Ariztondo Akarregi

Idurre Eskisabel Larrañaga

UPV/EHU, Irakaslea

Kazetaritzan eta Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziaduna. 'Euskaldunon Egunkaria'-n eta 'Berria'-n urte luzez aritua, egun irakasle EHUko Kazetaritza II Sailean. Medioek nazioekin eta sexu-genero sistemarekin duten uztardura eta soziolinguistika ditu ikergai. Hainbat mediotan kolaboratu du; egun, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin aritzen da. 2019an 'Trikua esnatu da' saiakera liburua argitaratu zuen Lorea Agirre Dorronsorekin batera. Literatur arloan 'Goseak janak' poemategia argitaratu zuen 2018an.

Enekoitz Esnaola Karrera

Ainhoa Etxaide Amorrortu

Bilbon bizi den Hondarribitarra, 1972ko udazkenean jaioa. Enpresen Administrazio eta Kudeaketan Goi Mailako Teknikaria eta Zuzenbidean lizentziatua , 95ean bukatu nituen ikasketak eta orduan utzi nuen Ikasle Mugimendua, Ikasle Abertzaleak erakundean ardura ezberdinak bete ondoren. LABen egin dut bizitzaren erdia. GAzte arloa antolatuz hasi nintzen 95ean, 96an aukera ninduten nazio komiteko kide eta 2008an hartu nuen idazkaritza nagusia zuzendaritza osoaren belaunaldi aldaketa egin zenean.

Peio Etxeberri Aintzart

Joseba Gabilondo Gabilondo

IMANOL Galfarsoro Madariaga

University of Leeds

Jule Goikoetxea Mentxaka

Jule Goikoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da eta Oxford Unibertsitateko International Gender Studies Centreko ikertzailea. Gobernantza Masterreko zuzendari eta Cambridge Universityko Journal of Politicseko editore elkartu ohia da. Azken hamarkadan Unibertsitate britaniar eta kanadiarretan ibili da ikertzaile moduan. Gaur egun LISIPE bildumako editorea da (Susa) eta komunikabide ezberdinetako kolaboratzailea (Berria, El Salto, EITB, Pikara, Diagonal, Fabric). Bere azken liburua “Privatizing Democracy: global ideals, European politics and Basque territories” Peter Lang Oxford-ek argitaratu du 2017an. Eskarazko bertsioa Elkarren atera da eta gazteleraz Icariak aterako du 2018ko irailean

Maddalen Iriarte Okiñena

Ane Larrinaga Renteria

Zelai Nikolas Ezkurdia

Andoni Olariaga Azkarate

Iratzar

Arnaldo Otegi Mondragon

Joseba Zulaika Irureta

Joseba Zulaika es antropólogo y profesor emérito del Centro de Estudios Vascos de la Universidad de Nevada. Ha publicado etnografias de pescadores, cazadores, agricultores, artistas, soldados, así como de ETA. Ha escrito sobre el discurso del terrorismo y contraterrorismo, incluyendo su último libro sobre la guerra de drones (2020). Ha trabajado también en la renovación urbana de Bilbao; entre sus publicaciones se halla Vieja luna de Bilbao.

Precios matrícula

MATRICULAHasta 31-05-2016Hasta 29-06-2016
81,00 EUR95,00 EUR
48,00 EUR62,00 EUR
48,00 EUR62,00 EUR
20,00 EUR20,00 EUR
- 48,00 EUR

Lugar

Palacio Miramar

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Palacio Miramar

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa