Berri guztiak

Azoken eragin ekonomikoaren inguruan ezagutza falta dago

Atzo hasi zen  jada Tolosan “Azokak eta egungo gizarte urbanoaren beharrak” izeneko udako ikastaroa. Ikastaro honetarako Tolosa aukeratzea ez zen kasualitatea izan, herrian, Olatz Peon, Tolosako alkatesaren esanetan, azoka tradizio “luzea” baitago. “Azoka ondare sozial eta kulturala da eta herriaren nortasuna osatzen du”. Halaber, Carmen Agoués, EHUko Uda Ikastaroetako Zuzendari izan zen bertan ere bai, zeinak udako ikastaroen “herri bakoitzeko aberastasun kulturala mahaigainertzeko konpromezua” azpimarratu zuen. Bestalde, ELIKA Fundazioko zuzendariak azokek duten eguneratzeko beharra azpimarratu zuen, egungo kontsumitzaileen eskaria asebete behar dituztela nabarmenduz. Azkenik, Xabier Arrutik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendariak jardunaldi osoan zehar eztabaidagai izan ziren hainbat galdera planteatu zituen, “elementu aktiboak al dira egungo azokak? Ondo ari al gara azokekin lanean? Denak helburu berdinarekin ari al gara azokekin lanean?”

Mirene Begiristain eta bere EHUko Ekonomia Aplikatuko Saileko ikerlari taldearen ikerketaren arabera, azoken inguruko ezagutza falta handia dago, azokak nortasun “biziko” espazio publikoak baitira. “Ez dago azokak erregulatzeko gobernantza eredurik eta derrigorrezkoa da kudeaketa ereduak errepasatzea eta azoken errealitatera egokitutako estrategiak garatzea”. Begiristain eta haren kideen ikerketaren arabera egungo baserritar gehienak haiek deritzen “ekoizle profesionalek” osatzen dute (%50a). Hauek kontsumitzaile komunitarioak (%32a) jasotzen dituzten baserritar gizonezko gazteak dira, zeintzuen ekoizpena espezializatu eta ekologikoa den. Jarraian, 71 urtetik gorako emakumeek osaturiko baserritar kulturalak daude. Hauen ekoizpena dibertsifikatua da eta ohitura kulturalarengatik egiten dute lehen sektorean lan. Azkenik, 55 urtetik gorako emakumeak leudeke, azokako jarduna beste jarduera ekonomiko batzuekin konbinatuko lituzketenak.

Azoken errealitate delikatuaren arrazoia azaltzeko Jesús Contrerasek, Bartzelonako Unibertsitatean Gizarte Antropologian Katedradunak, garai bateko Iraultza Berdea ekarri zuen gogora, zeinaren ondorioz tokian tokiko hainbat elikagai betiko desagertu ziren. “Antes lo tradicional estaba mal visto, pero ahora parece que se ha vuelto a poner de moda” esan zuen. Testuinguru honetan, zenbait gobernuen politika kontraesankorrak salatu zituen. Haren arabera, homogeneizazioak galdu dugunaz ohartarazteko balio izan dugu. Haren esanetan, “la nostalgia es una fuente de valor añadido para varios productos”.

Bestalde, Universidad Rovira i Virgiliko Antropologia, Filosofia eta Gizarte Laneko zuzendari den Maria Isabel Garcíak azoken eta janariaren garrantziari buruz egungo gizartearen paradoxa zein den azaldu du, hots, goseteen eta gehiegizko ekoizpenaren arteko elkarbizitza. “Hay estudios que indican que el 50% de la producción alimentaria acaba en los contenedores de basura”. Haren esanetan, egungo gizakiok sukaldatzearekin genuen lotura estu eta kulturala enpresa handien esku utzi dugu eta jada ez dakigu zertaz elikatzen gara, eta ondorioz, gure nortasuna galtzen dihardugu.

Kontsumo arduratsua soluzio

Garcíarekin ados azaldu zen José Ramón Mauleón, EHUko Soziologia Saileko irakaslea. Haren ustetan, egungo kontsumitzaileak informazio urria du erosterako garaian. “El sistema alimentario actual es insostenible. Tenemos que buscar alternativas” argudiatzen du. Bere esanetan, haragi kontsumoa handiegia da eta ekoizpen ereduaren atzean pertsona askok ez dakizkiten ezkutuko kostuak daude. “Un modelo de producción que contamina el ecosistema tiene costes ocultos porque luego hay que destinar recursos económicos para solucionar el daño causado en la producción”. Horregatik, Mauleónen arabera, kontsumo arduratsua funtsezkoa da kontsumitzaileok geure erosketekin mezu oso garrantzitsua igortzen dugulako. Contrasek erosleak ekoizpen eredu egoki baten bitartez ekoiztutako produktuak, ingurumena kutsatu eta gizarte ezberdintasunak sortzen dituen enpresa batetik ezberdintzeko informazioa behar duela azpimarratu zuen. Gainera, azokak ezberdinketa horretarako gune aproposak direla nabarmentzen saiatu zen.

Azokak sozializazio eremu

Aski jakina da azokak merkataritza eremu izateaz gain herritarren arteko hartu-eman espazio direla ere bai. Garrantzi ekonomikoaz gainera, herriaren “bihotz” bezala jarduten dute azokek, lehen behintzat. Horrela azaldu zuen Victor Alarcón enpresaburuak eta San Migueleko merkatuaren zuzendariak. Hura Madrilgo azoka zaharra berpizten jardun da urteetan zehar eta, haren esanetan, egun El Prado museoak baina bisitari gehiago jasotzen ditu merkatuak.

Halaber, Hegoa Institutuko kidea izan den Xavier Alejandrok Ekuadorko tokian tokiko nekazarien egoera azaltzen jardun zuen. Hark esan zuenez, gizarte zibiletik hasitako hainbat ekintzek herrialdeko egoera hobetzen dihardute. “Es la sociedad civil la que desde abajo está intentando cambiar las cosas hacia arriba”. Azkenik, Isabela Barreixek, Idoki erakundeko arduradunak, Ipar Euskal Herriko baserritarrek osaturiko erakundearen jarduna deskribatu zuen, produktu freskoak kontsumitzailearengana iristeko eredu berritzaile bat proposatuz.