22.Aza.2021

Donostia Sustainability Forumerako Uda Ikastaroen proposamenetarako ideiak

Donostia Sustainability Forum iraunkortasunaren diziplinarteko tratamendua ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren ikuspegitik emateko sortutako plataforma da.

Uda Ikastaroak urte osoan hedatzen den Foroaren programazioaren zati garrantzitsu bat dira. Une honetan Uda Ikastaroen proposamenak aurkezteko epea zabalik dago (azaroaren 26ra arte) eta lerro hauen bidez hurrengo ediziorako interesgarriak diren gai batzuk zerrendatzen ditugu, DSF-BGDren iraunkortasun-erronka bakoitzaren barruan.

Animatu DSF-BGDrekin lankidetzan aritzera, mundu iraunkorrago baten alde aurrera egiteko!

Araudia ikusi eta proposamena aurkezteko sakatu ondorengo esteka: https://www.uik.eus/eu/proposamenak/proposamenak

 

 

EKOSISTEMAK ETA BALIABIDE NATURALAK

Pertsonen, planetaren, klimaren eta gure ekonomiaren mesedetan biodibertsitatea berreskuratu ahal izateko:

  • Gobernantza mekanismo berriak
  • Espezie eta habitat babestuak zaintzea
  • Nekazaritza eta basogintza sektoreek biodibertsitatea mantentzen laguntzea
  • Naturan oinarritutako irtenbideak
  • Birnaturalizazioa eta hiri azpiegitura berdeak

OSASUNA, ELIKADURA ETA TOKIKO GARAPENA

Tokiko garapenaren bidez ongizatea, ekitatea eta jasangarritasuna sustatzeko:

  • Airearen kalitateak osasunean duen eragina
  • Uretan aurki ditzakegun kutsatzaile berriak
  • Elikadura osasungarria
  • Kontsumo arduratsua
  • Elikagai hondarrak murriztea

 ENERGIA, MUGIKORTASUNA ETA HIRIAK

2050ean Zero Emisio Garbi lortzeko:

  • Energia trantsizioari dagokionez legeria eta itun soziala
  • Emisiorik gabeko eraikinak
  • Energia garbiagoa
  • Mugikortasun iraunkorra eskualdean zein udalerrian
  • Emisio txikiko garraioa

ENPRESA-JASANGARRITASUNA ETA EKONOMIA ZIRKULARRA

Planeta errespetatuz produktibitatea eta lehiakortasuna handitzeko:

  • Hondakin gutxiago sortzea
  • Material zirkularra erabiltzea
  • Ontzi birziklagarriak
  • Ekoberrikuntza zirkularra
  • Digitalizazioa eta enpresa-jasangarritasuna

INGURUMEN-KOMUNIKAZIOA ETA HEZKUNTZA

Herritarrak ingurumena babestearen garrantziaz eta onurez kontzientziatzeko:

  • “Euskadiko eskola jasangarrien” ziurtagiria
  • Agenda 2030
  • Herritarren zientzia
  • Jasangarritasun-adierazleen diseinua eta aplikazioa
  • Sentsibilizazio, partaidetza eta lankidetza estrategiak