Berri guztiak

DSFn bi kide gazte berri

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak finantzatutako klima-aldaketaren arloko informazio- eta komunikazio-proiektuetarako bekei esker, Ekiñek eta Ainhoak bi proiektu garatu ahal izango dituzte Uda Ikastaroak Fundazioan. Proiektu horiek bideratuta daude klima-aldaketari buruzko ulermena areagotzeko, eremu horretan eztabaida sustatzeko eta adin guztietako jendea, baina batez ere gazteak, inspiratu eta gogoberotzeko gure ekintzek klima-aldaketan izan dezaketen eragin positiboari buruz. Alde batetik, Ekiñeren proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoako mapa interaktibo bat sortzea da. Mapa horretan, eskualde bakoitzeko toki ezagunenak nabarmenduko dira, eta klima-aldaketak eremu horietan duen eraginari buruzko informazioa emango da ikuspegi positibo batetik, hau da, zer egin dezakegun hori saihesteko.  Bestalde, Ainhoaren proiektuaren ardatza ingurumen-egutegi bat egitea izango da. Egutegi horretan, aldez aurretik hautatutako efemeride batzuekin lotutako edukiak eta jarduerak sortuko dira. Bi proiektu horietan gazteak motibatzea espero da, antolatutako jardueretan parte har dezaten.