Berri guztiak

Etengabeko prestakuntzan

Irakaskuntzako profesionalek aukera ezin hobea dute beren ezagutzak eguneratzeko eta eskema zaharkituei nagusitzen ari zaizkien metodologiak ezagutzeko.

Urtarrilean hasiz, “Programazio didaktikoak eta defentsa lantzeko orientabideak” ikastaroak Heziberri 2020 eta LOMCEn oinarritzen diren programazio didaktikoen gakoak eta aplikazioa landuko ditu metodologia aktiboak txertatuz (PBL, erronkak, STEAM, arazoak). Hortaz gain, komunikazioa ere jorratzen da, ahozko defentsa baten aurrean baliabideak eskuratzeko. Metodologiari dagokionez, ikaslearen autonomia eta parte hartzea sustatuko da, irakaskuntza ikaskuntza esanguratsuan oinarrituz.

Digital munduan murgilduta “Unitate didaktiko digitalak: oinarriak, diseinua eta ebaluazioa” ikastaroak eskainiko digu unitate didaktiko digital bat zer den ulertzea eta konpetentzia digitalak ikas- eta irakats-prozesuetan duen garrantziaz jabetzea.

“Educación Científica y competencias STEAM” ikastaroaren helburua da ikerketan eta berrikuntzan oinarritutako tresna didaktikoak eta estrategiak garatzea eta sustatzea, STEAM alorrean (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) irakaskuntza hobetuko duten baliabideak, eta, horrekin batera, pentsamendu zientifikoaren kultura bultzatzea, ebidentzian oinarritutako arrazoibideaz baliatzen dena erabakiak hartzeko. Asmoa da ezagutza zientifikoaren eta hiritartasun arduratsuaren eredu berri batera iristea.

Metodologiei dagokienez, ikaskuntza kooperatiboaren eredua ikastetxe askotan ezartzen ari da pixkanaka. “Ikaskuntza Kooperatiboa. Ikasgelarako proposamen zehatza: IK/KI programa” ikastaroak ikasleek gehiago eta hobeto ikasi dezatela eta irakasleok gehiago eta hobeto irakats dezagula dauka helburu bezala. Baita ere, eremu praktikoan, Ikaskuntza Kooperatiboa ikasgelan aplikatzeko proposamen bat taxuz ezagutzea: IK/KI Programa. Hain zuzen ere, IK/KI Programaren baliabideak, aplikazio faseak, txantiloiak, ikasleen taldekatzeko era eta gainerakoen ezagutzea. Bereziki, ikasleen arteko kohesioa garatzeko, ikasteko nola kooperatu eta kooperatzen nola ikasi (entrenatu), besteak beste.

On-line ikastaroen gure eskaintza ez dago hezkuntza-ereduen faltan. “ABP ¿Te atreves a desarrollar un proyecto en tu aula?” izeneko ikastaroak proiektuetan oinarrituta ikastea proposatzen du (ABP), lan-eredu integratzaile bat, irakasgaien mugak gainditu eta ikasgelan gizarte- eta kultura-gaiak ere lantzea ahalbidetzen duena. Ikasgelan eginikoa ikastetxetik kanpo gizartera zabaltzea proposatzen du, lan kooperatiboa indartzeaz batera.

Ikasgela ez da uharte bat, non ikasleen sentimenduak desagertzen diren. Askotan, dolua, nahigabea eta galera bizi duten ikasleak iristen dira ikasgelara, eta irakaskuntzaren profesional batek gai izan behar du hori lantzeko. “Nola bizi dolua eta galera ikastetxean” ikastaroaren helburuak dira ikastetxean dolu prozesuak bideratzeko oinarrizko formazioaren jabe egitea, ikastetxeetan ematen diren galera motak ezagutzea, irakasleek pena eta nahigabea ikasleen emozio-hezkuntzan lantzeko estrategiez jabetzea, eta pena edo nahigabeari aurre egiten ari diren ikasle eta familiekin emozio-elkarrizketa teknikak erabiltzeko prestatzea.

Eta kontua baldin bada ikasleen sormena piztea, “Sormena lantzen: aldizkari digitala eta ipuina / Developing creativity: digital magazine and short story” izeneko ikastaroak sormena aktiboki dinamizatuko duen lan bat proposatzen du, taldeak batera eginiko lanaren bitartez. Helburua da ikasleek beren sormen gaitasuna garatzean sentitzen duten beldurra gainditzea.

Lehen hiruhileko honetako eskaintza osatzeko, hertsiki hezkuntza-alorrekoa ez izanagatik alor horretan aplikazio handiak dituen ikastaro bat eskaintzen dugu. Hala, “Curso de Mediación y Resolución de conflictos” izeneko ikastaroak diziplina eta lanbide guztiak hartzen ditu Bitartekaritzarako subjektutzat, diziplinartekotasunaren eta kultur aniztasunaren bitartez. Azken batean, gatazkak era baketsuan konpontzen adituak izango diren ikasleak trebatu nahi dira.