Berri guztiak

Euskadik Espainiarekiko duen dependentziak sortzen duen kostua aztertuko dugu

Horretarako, Euskadik Estatu espainiarrarekin arlo desberdinetan dituen harremanen egungo egoera ikertuko da, hala nola, botere egitura eta gobernantzan, hezkuntza eta ikerketan, hizkuntza eta identitate ikurretan, eta ekonomia eta politika publikoetan. Arlo bakoitzean, unibertsitateko irakasle eta gaiaren inguruan eskarmentua duten adituek parte hartuko dute, egoeraren diagnostiko bat eginez, ikastaroari izenburua ematen dion galderari erantzuteko xedearekin. Azken finean, jendarteari, gizarte eragileei eta eragile politikoei orokorrean parametro politikoekin aztertzen den eremu bat ikuspegi akademiko batetik aztertzeko aukera ematea da jomuga. Hau da, euskal herritarrei gure ongizatearen etorkizuneko garapenerako gakoak diren gaiei buruz kalitatezko ezagutza eskaintzea da gure helburu horietako bat. Ezagutza hori epe labur-ertainean irizpide egokiagoetan oinarrituriko erabakiak hartu ahal izateko beharrezkoa izan daiteke.