08.Api.2020

Hezkuntza ez da gelditzen

Inoiz ez dugu hain argi ikusi teknologia berriek hezkuntzaren munduan dituzten potentzialtasunak menderatzeko beharra. 

Diseinuari eta komunikazio digitalari buruzko ikastaroak eskaintzen ditugu. Bideo didaktikoak sortzea eta sareetan eta irakaskuntzaren mundura aplikatutako komunikazio digitaleko tresna guztietan erabiltzea. Iristen zaigun informazio digitala eskuratzeko eta kudeatzeko gaitasuna eskaintzen dugu.

Irakaslearen oinarrizko tresna gisa, Mindfulness-ek eman ditzakeen aukerak, adimen emozionalaren trebetasunak eta asertibitateko entrenamenduak lantzen ditugu. IK/KI programa zabaltzen jarraitzen dugu, ikasteko eta elkarlanean ikasteko, eta zientzien ikaskuntza ludikoaren aukerak simulazioen bidez zabaltzen. Eremu zehatzagoetan, Heziberri esparru pedagogikoa eta pedagogia terapeutikoko espezialitateko oposizioak prestatzeko orientabideak lantzen ditugu.