09.Eka.2020

Ignacio Zuluagaren tailerretik DJaren partituretara

Ignacio Zuloagak Euskal Herriko industriaren leherketa, sozialismoaren agerpena, la bohemeren Paris hiria, 98ko hondamendiaren Espainia, Lehen Mundu Gerra, Espainiako Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila ezagutu zituen. Bere obran eragina izan zuten gorabehera guzti horiek Juan Pablo Fusi historialariak azalduko ditu, Zuloagaren lanaren elementu nagusi batzuk (hala nola herri-kulturaren berrikuspena) aztertuko dituen Uda Ikastaroaren zuzendarikideak. Bere pinturaren inguruan azken urteetan sortu diren berrikuntzetako batzuk erakutsiko dira.

Hori guztia «Zuloaga auzia» delakoa alde batera utzi gabe: polemika amaigabea. Ignacio Suárez Zuloagak egingo du, margolariaren senide eta Zuloaga Fundazioko lehendakariak.

Urtero hurbiltzen gara erromatarren mundura Oiasso museotik. Aurten, eraikin, espazio publiko eta luxuzko objektuetako harri apaingarrien bidez, inperio baten garai loriatsuaren erakusle.

Zinemak eta arteak testigantzak eskaintzeko aukera ematen dute, gizarteari espetxe ereduei eta zigortutako pertsonak gizarteratzeko helburuari buruz hausnartzeko eskatzen diotenak. UPV/EHUko Uda Ikastaroek emakumeek zuzendutako dokumental sorta bat aurkeztuko dute aurtengo edizioan, begirada artistiko eta estetiko batetik. Dokumentalek giltzapeko, ikusezineko eta gizarte-bazterketako errealitate bereziki gogorretara garamatzate.

Amerikako Far West Westernak kulturaniztasunaren paradigma gisa, hori da gure beste proposamenetako bat. Amerikar jatorrikoen inguruko ikuspegia, kulturartekotasunaren aitzindariak; zinea, musika eta mexikar-amerikarren edo euskaldun-iparamerikarren artea, artzaintzaren munduari lotua.

Dokumentaletik, westernetik, nazioarteko zinema jaialdi handietara egingo dute jauzi Uda Ikastaroek. Mundu horretako profesionalek jaialdiei buruzko eztabaida eta hausnarketa egingo dute ikuspegi kritiko, historiko eta konparatu batetik. Zinema eta gerra hotza; jaialdiak, feminismoa eta genero arrakala; zinema eta 68. urte luzea. Glamour handiko ikuspegia alde batera utzita, Elías Querejetak babestutako topagunea. Zine Eskola eta Donostia Zinemaldia.

Eskolan ahozkotasuna ez da modu arautuan irakasten, baina antzerkiaren, kantuaren, ipuinen edo bertsolaritzaren hizkuntza tresna didaktikoak dira ikasleei faltan botatzen dugun komunikazio-gaitasun hori emateko. Edizio honetan Bertsozale Elkartetik iristen zaigun proposamena da, esperientzia kontrastatuetatik abiatuta.

Eta Etxepare Institututik aniztasunaren inguruko ikastaroa egingo dute aurten. Euskara eta bere kultura Euskal Herritik kanpora zabaltzen duten hogeita hamar bat irakasleren topagunea da, eta aniztasunak euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan izan dezakeen eragina eta aniztasunari egiten dion ekarpena aztertuko dituzte.

Eta UPV/EHUko Uda Ikastaroetan musika elektronikoaren mundura joango dira «Music by You – DJ School» tailerraren bidez, euren partiturak nola idazten dituzten, euren batutak zeintzuk diren eta emakumeek protagonismorako arazo erantsia zergatik duten ezagutzeko.