Berri guztiak

Itsaso eta klima aldaketa

Kostaldean hazi da, egunero itsasoa ikusiz, eta txikitatik ikusi du kostaldea aldatzen. Beti izan du itsasoarekiko, edo naturarekiko pasio edo kuriositatea. Horregatik ikasi zuen geologia, horregatik espezializatu zen itsas ingurunetan, eta horregatik dabil klima aldaketa eta itsas mailaren aldaketak ikasten.

Ikerketaren oinarria

Paduretako sedimentu finen (lohia) ezaugarri kimiko/biologiko ezberdinak aztertu eta ditu azken hamarkadetako itsas mailaren historia berreraiki ditu. Ondoren, tokian toki, aldaketa klimatikoak itsas mailan duen eragina aztertzen ditu.

Irlandako kostaldeko padura ezberdinetan landa lanean ibili da, eta orain lehen emaitzak jasotzen ari da. Lehen berreraikitekin hasi da Atlantikoaren ekialdean. Behin bukatuta, Atlantiko iparraldeko mendebaldeko kostan (US/Kanada) hasiko da lanean.

Egun, itsas mailaren igoera jada errealitate bat bezala onartzen dela gizartean, eta jakitun garela honek ondorioak izango dituela, bai mundu mailan eta baita guregan ere dio Ferminek. Ikerketaren bitartez tokian-toki emango den itsas mailaren igoera uler daiteke, eskala lokalean. Izan ere, itsas mailaren aldaketa ez da homogeneoa, eta eskualdez eskualde, herriz herri, ezberdina da. Kalteak eta hartu beharreko neurriak ere ezberdinak izango dira. Horregatik, garrantzitsua da itsas mailaren aldaketak ulertzea, itsas mailaren igoera iragarri eta egokitze neurri egokiak definitzeko.

Globalki pentsatu, lokalki erantzun

Parisen hainbat neurri definitu ziren, eta lehen pauso antzeko bat izan zen krisi honi aurre egiteko. Halere, errealitatea da bertan hartutako neurri eta baldintzak ez dira bete, ez zaio zientziari asko entzun. Orain, orokorrean, barneratuago dago aldaketa klimatikoa eta baita honen ondorioak ere. Herrialde guztiak ari dira ondorioak jasaten, eta beharrezkoa izango da neurri egokiak definitzea eta neurri hauek aurrera eramateko denbora. Hau oso garrantzitsua da. 

IPCCk argitaratutako txostenak aldaketa klimatikoan gizakiak duen eragina onartzen du garbi lehen aldiz. COP26an hartutako erabaki gehienak txosten honen araberakoak izango dira. Trantsizio bat definituko da COP26an, eta trantsizioa honek herri mailan hasi behar du. Hau da, aldaketa klimatikoari aurre egiteko neurriak tokian tokiko azterketak behar ditu eta tokian tokiko neurriak. Euskal Herriaren kasuan, gu ez gara salbuespen bat, eta guregan ere eragina izango du. Beharrezkoa da herri mailako erantzun bat. Horretarako, zientzialariei entzun behar zaiela uste du Ferminek, askotan erabaki politikoak eta zientzia ez baitoaz batera. Trantsizio jasangarri bat behar da, egungo bizi ereduaren eraldaketa bat, eta horretarako beharrezkoa da ikertzea, eta egokitze neurriak ikerketa hauen emaitzen araberakoak izatea. Honekin bat, komunikatu egin behar da, gizarteak jakiteko zein den egoera, eta zein diren hartu beharreko pauso egokiak. Azken batean, ardura denona da.