Berri guztiak

Itsaspeko zinema, gure ozeanoekiko maitasunaren transmisorea

Jarduera ireki hau Ihobek antolatutako "Nola komunikatu ingurumen-gaiak gazteekin eta gazteentzat" Uda Ikastaroaren programaren barruan dago.

David Sánchez Carreterok, CIMASUB (Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa) ekimenaren zuzendariak, bere ikuspegia eskaini zuen zimemaldi horren antolatzaile gisa; eta Enrique Talledo Ruízek -dokumentalista, itsaspeko kameralari eta argazkilaria, eta dibulgatzailea, secretosdeloceano.com proiektuaren arduraduna- bere ikuspegia eskaini zuen dibulgatzaile eta CIMASUBen sari ugariren irabazle gisa. 


Jarduera irekian zinemaldian saritutako hainbat film labur proiektatu ziren, bai Enriquerenak, bai beste egile batzuenak.
 

Jardueraren informazio gehiago