Berri guztiak

Koronabirusaren erronkaren aurrean, Uda Ikastaroek online programa indartu dute

UPV/EHUko Uda Ikastaroen XXXIX. Edizioa bizitzen ari garen egoera berezietara egokitzen ari da gure ikasleei eduki digital gehiago eskaintzeko Egoerak hobera egin dezan eta gure ohiko Uda Ikastaroak aurrez aurre eskaini ahal izan ditzagun, espazio birtual bihurtzen gara, gure gizarteko eztabaida handien inguruan eratzen, eztabaidatzen eta topatzen jarraitzeko.

Egoera horretan kalitatezko programa bat eskaintzen jarraitzeko, ikastaroetako zuzendaritzen, erakundeen eta gure ohiko kolaboratzaileen laguntza dugu, eta eskerrak eman nahi dizkiegu Uda Ikastaroekin duten konpromisoari eusteko egindako ahaleginagatik.

Animo mezu bat bidali nahi diegu gure ikasleei, egoerari aurre egin diezaioten, ziur baikaude esperientzia horretatik indartuta eta etorkizuneko erronketarako hobeto prestatuta aterako garela.