03.Eka.2021

Kostalde Harritsua: Geologia, Ekologia, Eskultura" sinposioa

"Kostalde harritsua: Geologia, Ekologia, Eskultura” da Donostiako Santa Klara uharteko itsasargi zaharrean Cristina Iglesiasen eskultura berritik sortutako nazioarteko sinposioaren izenburua.

Topaketa gidatuko dute James Lingwoodek, Artangeleko zuzendarikideak, Adolfo Uriarte Villalbak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendariak, eta Manuel Sotok, Plentziako Itsas estazioko Biologia Esperimentaleko eta Bioteknologiako Ikerketa Zentroko zuzendariondokoak .

Cristina Iglesias egilearen eta arte, geologia, ozeanografia eta ekologian adituak diren talde baten parte hartzearekin, "naturatik", "harkaitzetatik", "itsasotik" eta "artetik" sortzen diren ideiak uztartuko dira.

Topaketa akademikoa ekainaren 3an eta 4an izango da, Donostiako Aquariumean, eta, besteak beste, honako hauek bilduko ditu: Asier Hilario, Zumaiako Flyscharen Geoparkeko zuzendaria eta Ondare Geologikoaren Nazioarteko Batzordeko presidentea; Penelope Curtis, arte historialaria eta Londresko Tate museoko zuzendari ohia; eta Carlos Duarte, munduko liderra ozeanografia biologikoan eta itsas ekologian, BBVA Fundazioaren "Fronteras del Conocimiento" Saria irabazi zuena Ekologia eta Kontserbazio Biologia arloan 2020an.

Carlos Duarteren ikerketek erreferente bihurtu dute itsas basoen defentsan mundu osoan zehar: belardiak, mangladiak eta padurak dira biodibertsitatearen benetako zaindariak; ekaitz eta tsunamien aurrean defentsa naturalak eta Amazonaseko basoak baino eraginkorragoak diren karbono-hustutegiak. Horregatik, Karbono Urdina (Carbono Azul) terminoa sortu zuen.

XX. mendean zehar itsas belardien eta basoen erdia galdu ondoren, paduren kasuan are gehiago,  Duartek uste du 2050erako itsas ekosistema hori berreskura genezakeela, gobernuen ekintza zehatzetan datzan sentsibilizazio berriaren ondorioz.

AEBko Mexiko Berriko Lisa Le Freuvrek, komisarioa, idazlea eta Holt / Smithson Fundazioko zuzendaria denak eta Russel Fergusonek, idazlea eta Los Angeleseko UCLA Unibertsitateko Arte Saileko presidentea denak, sinposioko hizlarien mahaia osatuko dute.