Berri guztiak

Nora Salbotx eta Hur Gorostiaga: "Teknologia berriak eta gizarteko aldaketak Euskal Curriculumean integratu behar ditugu, eta egindako akatsetatik ikasi"

Nora Salbotx Alegria - Hur Gorostiaga Badiola

“Teknologia berriak eta gizarteko aldaketak Euskal Curriculumean integratu behar ditugu, eta egindako akatsetatik ikasi”.  

Nora Salbotxek eta Hur Gorostiagak Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroetako "Hezkuntza etorkizuneko jendartea kohesionatzeko tresna: euskal curriculumaren ber-irudikatzea" ikastaroan parte hartu zuten, eta horri buruz aritu zaizkigu elkarrizketa honetan.