Berri guztiak

Portuko uren ingurumen-zaintza

"Itsasora begiratzen duten unibertsitateek: ozeanoaren iraunkortasunean nabigatzen Saltillo eskola-ontzian" ikastaroaren programaren parte da publikoari irekitako jarduera hau

Uraren kalitatea zaintzea da portu batean kontrol handiena eskatzen duen ingurumen-alderdietako bat, askotariko presioak jasotzen baititu.

Nerbioi-Ibaizabalgo estuarioan dagoen Bilboko Portuaren kasuan, historian zehar presio handia jasan duten urak dira, Bilbon eta inguruetan garatutako industria-jardueren ondorioz. Duela bi hamarkadatik hona portuko jarduera Bilboko hirigunetik kanpo mugitzen joan den arren, oraindik ere kalitatearen kontrol zorrotza eskatzen duten urak dira.

Hori dela eta, Bilboko Portuko Agintaritzak uraren kalitateari eta egoera ekologikoari buruzko hainbat azterketa egin ditu, bere jarduerak eragin ditzakeen kalteak ebaluatzeko.