Berri guztiak

Ricardo Díez Muiño DIPCko zuzendaria eta Igor Campillo Euskampus Fundazioko zuzendaria

Ricardo Díez Muiño - Igor Campillo

Ricardo Díez Muiño DIPCko (Donostia International Physics Center) zuzendariak eta Igor Campillo Euskampus Fundazioko zuzendariak Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Laborategien Sareak (LTC Sarea) Baionako Cité des Arts-en egin duen topaketaren helburuez hitz egin digute. Topaketa Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroekin batera egin da.


LTC 2015etik Euskampus-Bordele Campusaren barruan garatzen ari den lankidetza-formula bat da, Euskal Herriko eta Bordeleko ikerketa-taldeak elkarlanean aritu ahal izateko esparru instituzional bat sortzeko helburua duena.